2022/04/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO MARTXOA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 4,7 egin dute behera, 2022ko martxoan
Lehen hiruhilekoko metatuan, jaitsiera % 1,1ekoa izan da
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2022ko martxoan, % 4,7ko jaitsiera izan dute, 2021eko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.
Salmenten bilakaera, prezio finkoetan, berriz, positiboa izan da, 2022ko otsailarekin alderatuta; % 0,3ko igoera izan da, urtaroen eraginik gabe.
Salmenten urte arteko portaerak joera bera izan du bi sektoreetan, baina intentsitatea ez da bera izan. Hala, elikagaien salmentek % 6,1 egin dute behera, 2021eko martxoarekin alderatuta, eta gainerako produktuen salmentek neurri txikiagoan egin dute behera, % 1,6.
2022ko otsailari dagokionez, bilakaera desberdina izan da, sektoreen arabera; salmentetan % 1,0eko igoera egon da elikagaietan, eta % 1,1eko jaitsiera, gainerako produktuen salmentetan.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -4,7 | 0,3 | -1,1 |
| Araba/Álava | -8,8 | -0,6 | -5,8 |
| Bizkaia | -4,0 | -0,4 | 0,6 |
| Gipuzkoa | -4,2 | 1,9 | -2,0 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -6,1 | 1,0 | -5,3 |
| Gainerako produktuak | -1,6 | -1,1 | 8,5 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 2,7 | -0,5 | 4,1 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Apirilaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Salmenten bilakaera lurraldeka aztertuta ikusten da urte arteko beherakada egon dela hiruretan, eta nabarmenagoa izan dela Araban (–% 8,8) eta antzekoa Gipuzkoan (–% 4,2) eta Bizkaian (–% 4,0); hori guztia, 2021eko martxoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. 2022ko otsailarekin alderatuta, berriz, Gipuzkoak aldakuntza positiboa izan du hil artean, % 1,9koa; Bizkaian eta Araban salmentek % 0,4 eta % 0,6 egin dute atzera, hurrenez hurren, urtaroen eraginik gabe.
2022ko lehen hiruhilekoaren metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizean, % 1,1eko beherakada izan da, elikagaien salmentek % 5,3 egin dutelako behera, eta nahiz eta gainerako produktuen salmentetan % 8,5eko igoera metatua izan den.
Lurralde historikoen arabera, aurten, orain arte, aldakuntza metatua positiboa da, Bizkaiaren kasuan; salmentak aurreko urteko aldi metatu berean baino % 0,6 handiagoak izan dira. Araban eta Gipuzkoan, berriz, urteko lehen hiruhilekoko salmentak % 5,8 eta % 2,0 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Euakal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile kopurua % 2,7 hazi da, 2022ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilari –2022ko otsaila– dagokionez, enpleguak % 0,5 egin du behera.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste batzuetan kontuan hartutako enplegatuen artean, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientepean dauden pertsonak daude, Europar Batasuneko Bulego Estatistikoak (Eurostat) enplegatuaren inguruan Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jaso duen definizioari jarraikiz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2022ko martxoko indizea % 100,0eko babesarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62