2022/04/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 4,1 igo dira 2022ko martxoan aurreko hilaren aldean

2021eko martxoarekin alderatuta, industria-prezioek % 22,6 egin dute gora, energiaren sektoreetan igoera handiak izan direlako

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 4,1 igo dira 2022ko martxoan aurreko hilaren aldean. Martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 22,6koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, aurreko hilaren aldean, 2022ko martxoan prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 20,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,2) eta Erauzketa-industriak (% 3,0). Aitzitik, prezioetan hilabete arteko jaitsierak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0 behera), Altzariak; beste manufaktura-industriak; konponketa eta instalazioa (% 0,3) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 0,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2022ko otsailaren aldean prezioek izandako aldakuntzek zeinu positiboa izan dute Energian (% 13,9 igo dira prezioak), Bitarteko ondasunetan eta Kontsumo-ondasunetan, oro har (biak % 1,7ko hazkundearekin). Azken hauen kasuan, igoera Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 1,9ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,2ko igoerek eragin dute. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, % 0,5 jaitsi dira aurreko hilaren aldean.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA128,64,122,6
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak110,43,04,2
Manufaktura-industria124,53,717,2
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria117,22,29,9
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza103,20,63,2
Zurgintza, papera eta arte grafikoak126,21,021,4
Kokeak eta petrolioa fintzen169,520,460,9
Industria kimikoa138,51,525,5
Botiken fabrikazioa119,91,76,8
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak107,00,88,1
Metalurgia eta produktu metalikoak130,41,919,9
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa118,10,88,4
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa112,60,65,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa108,6-1,04,9
Garraiorako materialen fabrikazioa105,4-0,1-1,7
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa110,3-0,33,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna154,46,259,2
Ura120,30,39,3
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak115,61,77,7
Kontsumoondasun iraunkorrak108,90,23,9
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak116,81,98,3
Ekipo-ondasunak111,1-0,53,1
Bitarteko ondasunak123,91,717,1
Energia165,013,962,4

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2021eko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Urte arteko terminoetan, 2022ko martxoan, 2021eko martxoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 60,9ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 59,2ko igoera) eta Industria Kimikoa (% 25,5ekoa). Kontrako noranzkoan, Garraio-materialaren fabrikazioa sektorean bakarrik jaitsi dira prezioak, % 1,7, urte arteko terminoetan.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 62,4 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 17,1 eta Ekipo-ondasunenak % 3,1. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 7,7 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 8,3 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 3,9.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak ematen dizkie egindako ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei, zirkunstantziak gorabehera. Haiei esker, martxoko indizea laginaren % 91,55eko estaldurarekin kalkulatu da, eta horren informazioa martxoan eta apirilean jaso da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 4,1 igo dira 2022ko martxoan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019783_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali