2022/05/30eko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2022KO APIRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,3 jaitsi dira 2022ko apirilean
Aurreko hilabetearen aldean, ordea, salmentak % 1,8 gehitu dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko apirilean, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,3 jaitsi dira 2021eko hil beraren aldean, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.
2022ko martxoaren aldean, aldiz, prezio finkoetako salmenten bilakaera positiboa izan da, % 1,8ko igoerarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Urte arteko alderaketan, portaera desberdina izan da elikaduraren sektorean eta gainerako produktuetan. Hala, elikagaien salmentak % 9,6 jaitsi dira 2021eko apirilaren aldean, eta gainerako produktuenak % 15,5 igo, guztiak termino finkoetan.
2022ko martxoarekin alderatuta ere bilakaera desberdina izan da sektoreka: prezio finkoetako salmentek % 2,5 egin dute behera elikagaietan eta % 10,2 egin dute gora gainerako produktuetan.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Apirila 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -2,3 | 1,8 | -1,3 |
| Araba/Álava | -5,6 | -1,1 | -2,6 |
| Bizkaia | -0,5 | 4,5 | 0,1 |
| Gipuzkoa | -4,0 | -1,5 | -3,3 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -9,6 | -2,5 | -6,4 |
| Gainerako produktuak | 15,5 | 10,2 | 10,4 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 2,0 | 0,4 | 3,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Maiatzaren 30a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,6 jaitsi dira Araban, % 4,0 Gipuzkoan eta % 0,5 Bizkaian, aurreko urtearen aldean. Aurreko hilabetearen aldean, prezio finkoetako salmentak % 4,5 igo dira Bizkaian; aldiz, Araban % 1,1 jaitsi dira, eta Gipuzkoan % 1,5.
2022ko lehenengo lau hilabeteetako metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizearen atzerakada % 1,3koa da, elikaduran metatutako salmenten % 6,4ko beherakadaren ondorioz; izan ere, apirilera arte metatutako salmentak % 10,4 igo dira gainerako produktuetan.
Lurraldeka, aurtengo aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian, aurreko urteko aldi berean baino % 0,1 salmenta gehiago izan baitira. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, aurtengo lehen lau hilabeteetako salmentak % 2,6 eta % 3,3 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 2,0 gehitu dira 2022ko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilaren, 2022ko martxoaren, aldean enplegua % 0,4 hazi da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2022ko apirileko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62