2022/05/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioek % 3,0 egin dute gora 2022ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean

2021eko apirilarekin alderatuta, industria-prezioek % 26,3 egin dute gora, energiaren prezioetan izan diren igoera handien ondorioz

Euskal AEko industria-prezioek % 3,0 egin dute gora 2022ko apirilean, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Apirileko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 26,3koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2022ko apirilean prezioetan aurreko hilaren aldean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,1), Metalurgia eta produktu metalikoak (% 5,3) eta Industria kimikoa (% 4,1). Hil artean prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 2,5 behera), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 0,5 behera) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 0,1 behera).

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenarekin jarraitzeko, prezioen aldakuntzak, 2022ko otsailarekin alderatuta, positiboak izan dira honako hauetan: Energia (prezioek % 4,7 egin dute gora); Bitarteko ondasunak (% 3,1 gora), eta Ekipo-ondasunak (% 2,0 gora).

Kontsumo-ondasunetako prezioek, oro har, % 2,2 egin dute behera, aurreko hilarekin alderatuta. Beherakada Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 2,7ko beherakadaren ondorio izan da; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunek % 1,1 egin dute gora.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA133,03,026,3
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak111,30,89,1
Manufaktura-industria127,21,819,5
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria114,3-2,57,0
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza103,80,53,8
Zurgintza, papera eta arte grafikoak131,54,026,1
Kokeak eta petrolioa fintzen168,6-0,561,9
Industria kimikoa147,54,130,1
Botiken fabrikazioa124,53,811,1
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak107,50,38,3
Metalurgia eta produktu metalikoak139,15,326,7
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,41,911,6
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa112,70,15,1
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa108,80,24,4
Garraiorako materialen fabrikazioa105,2-0,1-1,1
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa111,21,22,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna168,59,171,8
Ura121,71,210,3
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak113,0-2,25,1
Kontsumoondasun iraunkorrak110,11,14,9
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak113,5-2,75,1
Ekipo-ondasunak113,32,05,3
Bitarteko ondasunak129,13,121,1
Energia172,84,770,0

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Maiatzaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Urte arteko terminoetan, 2022ko apirila 2021eko apirilaren aldean, prezioen igoera handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 71,8), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 61,9), eta Industria kimikoa (% 30,1). Bestalde, prezioek Garraio-materialaren fabrikazioaren sektorean baino ez dute egin behera (% 1,1), urte arteko terminoetan.

Helburu ekonomikoaren arabera ondasunen talde handien prezioen aldakuntza urte arteko aldian positiboa izan da horientzat guztientzat: Energiarenak % 70,0 egin du gora, Bitarteko ondasunenak % 21,1 eta Ekipo-ondasunenak % 5,3. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 5,1eko hazkundea izan dute prezioetan, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 5,1 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 4,9 igo direlako.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, apirileko indizea laginaren % 96,07ko estaldurarekin kalkulatu da –haren informazioa apirilean eta maiatzean jaso da–.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioek % 3,0 egin dute gora 2022ko apirilean, aurreko hilabetearen aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0019876_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali