2022/05/16ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. I/2022
Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 5,3 gehitu dira 2022ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Merkataritza % 1,9 igo da
Merkataritzaren sektorean (hots, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 5,3 igo dira salmentak urte artean, prezio konstanteetan eta behin kenduta egutegi-eraginak, 2022ko lehenbiziko hiruhilekoan, Eustatek landuriko datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaroen eragina kenduta, salmentak % 1,9 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenta errealen urte arteko bilakaera positiboa izan da Handizkako merkataritzan (% 7,8) eta Txikizkako merkataritzan (% 4,9); Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, aldiz, bilakaera negatiboa izan da, % 7,3koa.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten suspertzea % 1,4koa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, % 1,2koa Txikizkako merkataritzan eta % 1,0koa Handizkako merkataritzan.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2022/I
| Prezio finkoak |
| t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
INDIZE OROKORRA | 5,3 | 1,9 | 5,3 |
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | -7,3 | 1,4 | -7,3 |
Handizkako merkataritza | 7,8 | 1,0 | 7,8 |
Txikizkako merkataritza | 4,9 | 1,2 | 4,9 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 3,5 | 1,9 | 3,5 |
Bizkaia | 5,8 | 2,0 | 5,8 |
Gipuzkoa | 5,5 | 1,7 | 5,5 |
| | | |
EMPLEGUA | 2,7 | 0,4 | 2,7 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2022ko Maiatzaren 16a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kounturako indizea
Lurraldeka, 2022ko lehenbiziko hiruhilekoan, Bizkaian % 5,8 igo dira salmentak Merkataritzaren sektorean urte arteko terminoetan, Gipuzkoan % 5,5 eta Araban % 3,5.
2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta ere, bilakaera positiboa izan da. Bizkaian % 2,0 igo dira salmentak hiruhileko artean, Araban % 1,9 eta Gipuzkoan, azkenik, % 1,7.
Euskal AEko Merkataritzako langile enplegatuen indizea % 2,7 igo da 2022ko lehen hiruhilekoan 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. 2021eko laugarren hiruhilekoaren aldean, igoera % 0,4koa izan da.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie zirkunstantziak gorabehera eginiko ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea % 96,31ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62