2022/05/18ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATUKO BESTE ZERBITZUAK. I/2022
Euskal AEko Merkatu-zerbitzuen sektoreko salmentak % 13,6 gehitu dira 2022ko lehen hiruhilekoan
Zerbitzu guztiek egin dute gora, baina Ostalaritza (% 37,8) eta Garraioa (% 17,4) nabarmentzen dira; zerbitzu teknikoak, berriz, ia ez dira aldatu (% 0,1)
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzuen sektoreko salmentak % 13,6 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak kenduta. Ostalaritza, Garraioa, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzuen jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak zenbatu dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak aterata, salmentak % 1,6 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzuen sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko susperraldia (prezio konstanteetan) orokorra izan da, baina intentsitate desberdinekoa. Izan ere, Ostalaritzan % 37,8ko hazkundea izan da, Garraio eta biltegiratzean % 17,4koa, Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan % 10,0koa, Informazioa eta komunikazioak delakoan % 5,0koa eta, azkenik, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan % 0,1ekoa, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentek aurrera egin dute sektore guztietan, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan izan ezik, zeinetan % 0,3 egin baitute behera. Hala, Ostalaritzaren salmentak % 4,0 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, Garraio eta biltegiratzean % 2,1 egin dute gora salmentek, Administrazio-jarduera eta zerbitzu osagarrietan % 1,7 eta Informazioa eta komunikazioak izenekoan % 0,5.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkatuko beste zerbitzuak. Behin-behineko datuak. 2022/I
| Prezio finkoak |
| Indizea | t / t-4 | At / A(t-4) |
INDIZE OROKORRA | 13,6 | 1,6 | 13,6 |
Garraioa eta biltegiratzea | 17,4 | 2,1 | 17,4 |
Ostalaritza | 37,8 | 4,0 | 37,8 |
Informazioa eta komunikazioak | 5,0 | 0,5 | 5,0 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 0,1 | -0,3 | 0,1 |
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 10,0 | 1,7 | 10,0 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 15,7 | 3,0 | 15,7 |
Bizkaia | 14,3 | 1,9 | 14,3 |
Gipuzkoa | 11,1 | 0,4 | 11,1 |
| | | |
EMPLEGUA | 0,5 | -0,2 | 0,5 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2022ko Maiatzaren 18a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kounturako indizea
Lurraldeka, Araban urte arteko % 15,7ko igoera izan da salmenta-indizean, Bizkaian % 14,3koa eta, azkenik, Gipuzkoan % 11,1ekoa.
Euskal AEn zerbitzu horietan lan egiten duten langile enplegatuen indizea % 0,5 igo da urte arteko aldian. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ordea, % 0,2ko jaitsiera ikusi da.
INFORMAZIO OHARRA
Indize ekonomiko koiuntural honetan eta beste indize ekonomiko koiuntural batzuetan kontuan hartzen diren langile enplegatuen artean, Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (EABEE) duten pertsonak sartzen dira, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (Eurostat) Methodology of Short Term Business Statistics eskuliburuan jasotzen duen enplegatuaren definizioari jarraituz.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik zirkunstantziak gorabehera lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, lehen hiruhilekoko indizea % 96,31ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62