2022/06/30eko prentsa-oharra
KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. I/2022
2022ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak % 6,2 igo ziren
Inportazioen prezioak % 9,6 goititu ziren
2022ko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 6,2 igo dira 2021eko azken hiruhilekoaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero, % 18,5eko gorakada izan da.
Inportazioen prezioek jokamolde bera izan dute: % 9,6 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 30,4 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Esportazioei dagokienez, hazkunde esanguratsua izan da (% 7,3) produktu energetikoen prezioetan, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta; halarik ere, hazkunde hori nabarmena da baita aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta ere, % 39,4ra iristen baita. Produktu ez-energetikoen portaera neurritsuagoa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 5,4 igo baita, eta urte artean % 16,8.
Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 33,5 hazi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 4,7; urte arteko ikuspegitik, joera hori areagotu egin da, prezio energetikoetan hazkunde handia (% 71,3) gertatu baita, eta ez-energetikoetan ere igoerarik izan baita (% 22,0).
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2022/I
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 6,2 | 18,5 | 9,6 | 30,4 |
| | | | | |
| Energiazko gaiak | 7,3 | 39,4 | 33,5 | 71,3 |
| Energiazkoak ez diren gaiak | 5,4 | 16,8 | 4,7 | 22,0 |
| Kontsumo-ondasunak | 2,4 | 8,6 | -8,9 | 4,2 |
| Kapital-ondasunak | 7,2 | 11,1 | -3,9 | -0,7 |
| Bitarteko ondasunak | 6,7 | 23,4 | 12,6 | 36,0 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2022ko Ekainaren 30a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, nabarmenak dira Kapital-ondasunen (% 7,2) eta Bitarteko ondasunen (% 6,7) esportazioen prezioek izaniko igoerak aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte arteko datuei dagokienez ere hazkunde handia izan dute Kapital-ondasunen (% 11,1) eta Bitarteko ondasunen (% 23,4) prezioek. Kontsumo-ondasunen prezioak pixka bat moteldu dira bi konparazioetan (% 2,4 eta % 8,6).
Inportazioen analisiaren arabera, Bitarteko ondasunen prezioak igo egin dira, bai hiruhileko artean (% 12,6), bai urte artean (% 36,0), baina Kapital ondasunetan urte arteko (-% 0,7) eta hiruhileko arteko (-% 3,9) atzerakada izan da. Kontsumo-ondasunen kasuan, % 4,2ko hazkundea izan da aurreko urtearen aldean, baina % 8,9ko atzerakada aurreko hiruhilekoaren aldean.
Esportazioek xede dituzten eremu geografikoak kontuan hartuta, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, prezioak igo egin ziren eremu ekonomiko guztietan; hala, Munduko gainerakoan % 4,8 igo ziren, Eurogunean % 5,0 goititu ziren, EB-28an % 5,3 eta ELGAn % 6,3. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: % 15etik gorako igoerak izan dira eremu ekonomiko guztietako prezioetan, eta nabarmentzekoa da ELGA, urte arteko % 18,7ko hazkundearekin.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2022/I
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | t/t-1 | t/t-4 | t/t-1 | t/t-4 |
| Indize orokorra | 6,2 | 18,5 | 9,6 | 30,4 |
| | | | | |
| Euro eremua | 5,0 | 17,3 | 4,5 | 16,1 |
| EB-28 | 5,3 | 17,9 | 2,5 | 13,8 |
| ELGE | 6,3 | 18,7 | 7,9 | 24,8 |
| Munduko besteak | 4,8 | 16,8 | 12,4 | 42,9 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2022ko Ekainaren 30a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Inportazioetan prezioek gora egin dute eremu geografiko guztietan, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta nabarmentzekoak dira ELGA (% 7,9) eta Munduko gainerakoa (% 12,4). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Munduko gainerakoa (% 42,9) eta ELGA (% 24,8) ere nabarmentzen dira; EB-28tik (% 13,8) eta Eurogunetik (% 16,1) datozen inportazioek hazkunde txikiagoak izan dituzte.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko Kanpo Merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Kanpo Merkataritzaren Unitate Balioaren Indizeak-UBI. Datu-bankua.