2022/06/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA. 2022KO MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 gehitu dira 2022ko maiatzean
Aurreko hilabetearekin alderatuta ere, joera positiboa izan da (% 0,8)
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 igo dira 2022ko maiatzean, 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.
2022ko apirilaren aldean ere, prezio konstanteetako salmenten bilakaera positiboa izan da: % 0,8ko igoera urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Elikagaien sektorearen eta gainerako produktuen sektorearen bilakaera ezberdina izan da urte arteko alderaketan. Hala, 2021eko maiatzaren aldean, elikagaien salmentak % 4,7 jaitsi dira, eta gainerako produktuenak % 10,7 igo, hori guztia termino konstanteetan.
Aurreko hilaren aldean ere, hau da, 2022ko apirilarekiko, bilakaera ezberdina izan da sektoreka: prezio konstanteetako salmentek % 1,5 egin dute behera gainerako produktuetan, eta elikagaien salmentek % 2,1 egin dute gora.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 0,1 | 0,8 | -1,1 |
| Araba/Álava | -3,7 | 0,3 | -2,8 |
| Bizkaia | 2,7 | 0,8 | 0,6 |
| Gipuzkoa | -2,6 | 1,1 | -3,2 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -4,7 | 2,1 | -6,1 |
| Gainerako produktuak | 10,7 | -1,5 | 10,5 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 0,0 | -0,3 | 2,8 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Ekainaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 3,7 jaitsi dira Araban eta % 2,6 Gipuzkoan, aurreko urtearen aldean; Bizkaian, berriz, % 2,7 igo dira. Aurreko hilabetearen aldean, joera goranzkoa izan da lurralde guztietan: Gipuzkoan % 1,1, Bizkaian % 0,8 eta Araban % 0,3.
2022ko lehenbiziko bost hilabeteetako metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizearen atzerakada % 1,1ekoa izan da, elikaduran salmenta metatuak % 6,1 jaitsi direlako; izan ere, maiatzera arte metatutako salmentak % 10,5 igo dira gainerako produktuetan.
Lurraldeka, aurtengo aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian, aurreko urteko aldi berean baino % 0,6 salmenta gehiago izan baitira. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, urteko lehen bost hilabeteetako salmentak % 2,8 eta % 3,2 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua ez da aldatu maiatzean, aurreko urteko hilabete beraren aldean (% 0,0). Aurreko hilarekiko, 2022ko apirilarekiko, enplegua % 0,3 jaitsi da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, 2022ko maiatzeko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62