2022/06/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO MAIATZA
Euskal AEko industria prezioak % 2,9 igo dira 2022ko maiatzean aurreko hilaren aldean
2021eko maiatzaren aldean, industriako prezioek % 29,7 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria prezioak % 2,9 igo dira 2022ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 29,7koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2022ko maiatzean sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik nabarmenenak aurreko hilaren aldean: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 7,2), Metalurgia eta metalezko produktuak (% 5,3) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,1). Aitzitik, hilabete artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,6ko jaitsierarekin); eta Garraio-materialaren fabrikazioa eta Erauzketa-industriak (% 0,2koarekin biak).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioek 2022ko apirilaren aldean izan dituzten aldaketak positiboak izan dira denentzat: Energiak % 4,8 igo ditu prezioak, Bitarteko ondasunek % 3,7, eta Ekipo-ondasunetan % 0,1eko hazkundea izan da.
Kontsumo-ondasunen prezioak, orotara, % 0,9 igo dira aurreko hilaren aldean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 0,9ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,4ko hazkundearen eraginez.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 137,0 | 2,9 | 29,7 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 111,1 | -0,2 | 4,2 |
| Manufaktura-industria | 131,3 | 3,1 | 23,4 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 117,7 | 0,7 | 10,2 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 103,2 | -0,6 | 3,4 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 134,5 | 2,3 | 25,8 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 180,8 | 7,2 | 70,5 |
| Industria kimikoa | 149,9 | 1,7 | 30,1 |
| Botiken fabrikazioa | 125,3 | 0,7 | 10,6 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 107,7 | 0,3 | 8,1 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 146,0 | 5,3 | 33,6 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 120,9 | 0,4 | 9,0 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 112,7 | 0,0 | 5,0 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 109,1 | 0,3 | 5,1 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 105,0 | -0,2 | 2,0 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 111,3 | 0,1 | 3,1 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 172,0 | 2,1 | 70,2 |
| Ura | 121,7 | 0,0 | 8,9 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 116,6 | 0,9 | 8,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 110,5 | 0,4 | 4,8 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 117,6 | 0,9 | 8,8 |
| Ekipo-ondasunak | 113,4 | 0,1 | 7,3 |
| Bitarteko ondasunak | 133,6 | 3,7 | 24,9 |
| Energia | 181,2 | 4,8 | 73,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Ekainaren 23a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Urte arteko terminoetan (2022ko maiatza, 2021eko maiatzaren aldean), prezio-hazkunderik handienak adar hauetan gertatu dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 70,5eko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 70,2) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 33,6). Prezioetan hazkunde txikienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,0 gora) eta Altzariak eta bestelako manufaktura-industriak (% 3,1).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da denentzat: Energiarenak % 73,6 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 24,9 eta Ekipo-ondasunenak % 7,3. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 8,3 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 8,8 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 4,8.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak ematen dizkie egindako ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, maiatzeko indizea laginaren % 95,09ko estaldurarekin kalkulatu da, eta horren informazioa maiatzean eta ekainean jaso da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62