2022/07/28ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2022KO EKAINA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 murriztu dira 2022ko ekainean
Seihilekoaren metatuan salmenten jaitsiera % 1,2koa izan da
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 jaitsi dira 2022ko ekainean, 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.
2022ko maiatzaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da, % 2,2ko jaitsierarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Elikagaien sektorearen eta gainerako produktuen sektorearen bilakaera desberdina izan da hilabete arteko konparazioan. Horrela, 2022ko maiatzaren aldean, elikadura-produktuen salmentak % 0,7 igo dira, eta gainerako produktuen salmentak, berriz, % 7,4 jaitsi dira, prezio konstanteetan urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Urte arteko aldakuntzari dagokionez (2021eko ekaina), prezio konstanteetako salmenten bilakaera, bi sektoreetan, beheranzkoa izan da, elikaduran % 2,9koa eta gainerako produktuetan, neurri txikiagoan, % 0,2koa.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -2,0 | -2,2 | -1,2 |
| Araba/Álava | -2,3 | 0,5 | -2,7 |
| Bizkaia | -0,4 | -3,5 | 0,5 |
| Gipuzkoa | -4,7 | -1,1 | -3,5 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -2,9 | 0,7 | -5,6 |
| Gainerako produktuak | -0,2 | -7,4 | 8,5 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 0,4 | 0,9 | 2,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Uztailaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Lurraldeka, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,7 jaitsi dira Gipuzkoan, % 2,3 Araban eta, azkenik, % 0,4 Bizkaian.
2022ko maiatzaren aldean, beheranzko joera izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 3,5 eta % 1,1 gutxiagoko salmentekin, hurrenez hurren. Aldi berean, aldiz, Arabak % 0,5eko aldakuntza positiboa izan du salmentetan.
2022ko lehen seihilekoko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerakada % 1,2koa izan da, elikaduran metatutako salmentak % 5,6 jaitsi direlako; izan ere, ekainera arte metatutako salmentak % 8,5 igo dira gainerako produktuetan.
Urtea hasi zenetik lurraldeka metatutako aldakuntzari dagokionez, Bizkaian salmentak positiboak izan dira (% 0,5), aurreko urteko lehen seihilekoaren aldean. Portaera desberdinarekin, Gipuzkoak eta Arabak % 3,5 eta % 2,7ko salmenta txikiagoak izan dituzte tarte horretan, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileen kopurua % 0,4 handitu da, 2021eko ekainarekin alderatuta. Hil arteko aldakuntza ere, 2022ko maiatzarekin alderatuta, % 0,9 igo da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Horiei esker, 2022ko ekaineko indizea % 100,0ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62