2022/09/05eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2022KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira 2022ko uztailean

Ekainarekin alderatuta, salmentak % 1,5 murriztu dira

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira 2022ko uztailean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

2022ko ekainaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da, % 1,5eko jaitsierarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Sektoreka eskuratutako indizeak aurreko hilabetekoekin alderatuta, prezio konstanteen atzerakada bai elikaduran (% 1,2) bai gainerako produktuetan (% 2,0) gertatu da.

Urte arteko terminoetan, 2022ko uztaila eta 2021eko uztaila alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da bi sektoreetan: % 6,8 gutxiago elikaduran eta % 2,2 gutxiago gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2022

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-5,2-1,5-1,7
Araba/Álava-6,4-2,6-3,2
Bizkaia-4,8-1,8-0,2
Gipuzkoa-5,1-0,2-3,5
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-6,8-1,2-5,7
Gainerako produktuak-2,2-2,07,1
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE0,20,52,1

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2022ko Irailaren 5a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Lurralde historikoka, 2022ko uztailean, aurreko urtearekin alderatuta, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6,4 jaitsi dira Araban, % 5,1 Gipuzkoan eta, azkenik, % 4,8 Bizkaian.

2022KO LEHEN ZAZPI HILABETEEN BALANTZEA

2022ko lehen zazpi hilabeteetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerakada % 1,7koa izan da. Jaitsiera hori elikaduran metatutako salmenten % 5,7ko jaitsierak eragin du, uztailera arte metatutako salmentak % 7,1 igo baitira gainerako produktuetan.

Aurten orain arte izan den aldakuntza metatua negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan % 3,5, Araban % 3,2 eta, azkenik, Bizkaian % 0,2.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopurua % 0,2 hazi da 2021eko uztailaren aldean. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du gora.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Horiei esker, 2022ko uztaileko indizea % 97,4ko estaldurarekin kalkulatu da.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira 2022ko uztailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020092_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali