2022/07/27ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA – I+G. Aurrerapena, 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko barne I+Gko gastua % 10,4 hazi zen 2021ean

I+Gko langileak, dedikazio osoko baliokidetzan, % 6,7 hazi ziren

Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueren gastua % 10,4 handitu zen Euskal AEn 2021ean, Eustatek landutako behin-behineko emaitzen arabera. Era berean, dedikazio osoko baliokidetzan I+Gko langile guztien kopurua % 6,7 hazi ziren.

I+Gko langileen eta gastuaren zifra horiek bertako egikaritze-sektoreek izan duten portaeran oinarritzen dira:

Sektore nagusiak —enpresak— % 11,5 egin zuen gora barne-gastuan, eta % 8,3 I+Gko jardueretarako langileenak.

Goi-mailako irakaskuntzan gastua % 3,2 hazi zen eta I+Gko langileena % 1,7.

Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 18,7 handitu zen eta I+Gn lan egiten zuten langileak % 11,3.

I+Gko gastuaren eta dedikazio osoko langileen aldaketa, egikaritze-sektorearensektorearen arabera. Euskal AErkidegoa. Aurrerapena. 2021

Excel csv
 2021/2020 (%)
 I+Gko gastuaLangileak (DOB)
Guztira10,46,7
   
Enpresak eta IAGEP11,58,3
Herri-administrazioa18,711,3
Goi-mailako irakaskuntza3,21,7

Data 2022ko Uztailaren 27a

Iturria: Eustat Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika

BPGd-ari dagokionez, Euskal AEko barneko I+Gko gastua 2020an % 2,08 izatetik 2021ean % 2,13 izatera igaro zen.

Metodologiari buruzko oharra:

Eustatek I+Gko gastuek eta langileek 2021ean izan zuten bilakaerari buruzko Datuen Aurrerapena egin du. Horretarako, aurreko urtean lortutako gastu osoaren % 89,6 suposatu zuten enpresak, goi-mailako irakaskuntza eta administrazio publikoa hartu dira kontuan, eta aurtengo azaroan behin betiko aurkeztuko diren emaitzen aurrerapena uztailera aurreratzeko aukera eman dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko barne I+Gko gastua % 10,4 hazi zen 2021ean

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020052_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali