2022/07/22ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2022ko EKAINA
Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2022ko ekainean aurreko hilaren aldean
2021eko ekainarekin alderatuta, industria-prezioak % 28,2 igo dira
Euskal AEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2022ko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 28,2koa izan da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2022ko ekainean, prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak, aurreko hilaren aldean, hauek izan direla: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 11,9), Janarien, edarien eta tabakoaren industria (% 2,3) eta Erauzteko industriak (% 1,8). Aitzitik, hil arteko prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 4,1eko jaitsiera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,7ko jaitsiera) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 1,3ko jaitsiera).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketek, 2022ko maiatzaren aldean, joera ezberdinak erakusten dituzte: Energiaren prezioak % 4,7 igo dira, Kontsumo-ondasunenak oro har % 2,0, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 2,2ko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,3ko hazkundeen eraginez. Bitarteko ondasunen prezioak, bestalde, egonkor mantendu dira (% 0,0) aurreko hilaren aldean, eta Ekipo-ondasunenak % 0,8 jaitsi dira.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Ekaina 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 138,3 | 1,1 | 28,2 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 113,1 | 1,8 | 8,3 |
| Manufaktura-industria | 133,7 | 1,9 | 23,1 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 120,4 | 2,3 | 12,8 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 102,4 | -0,7 | 2,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 136,2 | 1,3 | 25,8 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 202,2 | 11,9 | 85,4 |
| Industria kimikoa | 149,6 | 1,3 | 25,8 |
| Botiken fabrikazioa | 120,2 | -4,1 | 12,0 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 108,3 | 0,6 | 8,7 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 144,2 | -1,3 | 26,5 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 121,0 | 0,1 | 4,4 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 112,7 | 0,0 | 5,0 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 108,7 | -0,3 | 3,9 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 105,6 | 0,6 | 1,0 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 111,6 | 0,3 | 3,1 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 167,2 | -2,7 | 61,5 |
| Ura | 121,2 | -0,5 | 9,1 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 118,9 | 2,0 | 10,9 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 110,9 | 0,3 | 4,5 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 120,2 | 2,2 | 11,9 |
| Ekipo-ondasunak | 112,5 | -0,8 | 5,0 |
| Bitarteko ondasunak | 133,4 | 0,0 | 21,3 |
| Energia | 189,5 | 4,7 | 76,5 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Uztailaren 22a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Urte arteko terminoetan, 2022ko ekainean 2021eko ekainaren aldean, prezio-hazkunderik handienak Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 85,4), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 61,5) eta Metalurgia eta produktu metalikoak ( % 26,5) adarretan izan dira. Prezioetan igoera txikienak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Garraiorako materialen fabrikazioa % 1,0 igotzen da; Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza % 2,5.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handietarako prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztientzat: Energiarenek % 76,5 egin dute gora, Bitarteko ondasunenek % 21,3 eta Ekipo-ondasunenek % 5,0. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 10,9ko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 11,9 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 4,5 igo direlako.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Horiei esker, ekaineko indizea laginaren % 92,1eko estaldurarekin kalkulatu da; horretarako informazioa maiatzean eta ekainean jaso da.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62