2022/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industriako prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko uztailean, aurreko hilaren aldean

2021eko uztailarekin alderatuta, industriako prezioek % 23,3 egin dute gora

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko uztailean, aurreko hilaren aldean. Uztaileko urte arteko tasa, zeinek azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen baitu, % 23,3koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2022ko uztailean, sektore hauek izan dituztela hazkunderik nabarmenenak prezioetan, aurreko hilaren aldean: Industria kimikoa (% 2,5), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metalezko batzuk (% 1,0) eta Ura (% 0,9). Aitzitik, prezioetan hilabete arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 9,0ko jaitsierarekin), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,5ekoarekin) eta Erauzketa-industriak (% 2,6koarekin).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunetan prezioak ez dira aldatu 2022ko ekainarekin alderatuta, ez Kontsumo-ondasun iraunkorretan, ez Kontsumo-ondasun ez-iraunkorretan. Bitarteko ondasunen prezioak, aldiz, % 1,2 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunenak % 0,3. Azkenik, Energiaren prezioak % 7,3 jaitsi dira.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA134,7-2,723,3
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak110,1-2,65,5
Manufaktura-industria130,7-2,319,4
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria120,50,112,5
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza101,6-0,81,9
Zurgintza, papera eta arte grafikoak136,60,323,9
Kokeak eta petrolioa fintzen184,0-9,065,3
Industria kimikoa153,42,529,5
Botiken fabrikazioa120,40,18,9
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak109,41,09,5
Metalurgia eta produktu metalikoak140,7-2,521,8
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,8-0,28,3
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa112,70,05,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa109,00,25,0
Garraiorako materialen fabrikazioa105,3-0,4-0,1
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa111,2-0,42,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna159,7-4,548,2
Ura122,20,910,1
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak118,90,010,3
Kontsumoondasun iraunkorrak111,00,04,2
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak120,30,011,2
Ekipo-ondasunak112,2-0,34,3
Bitarteko ondasunak131,9-1,219,0
Energia175,8-7,358,3

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2021eko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

Urte arteko terminoetan, 2022ko uztailean 2021eko uztailaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 65,3ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 48,2ko igoera) eta Industria kimikoa (% 29,5ekoa). Urte arteko terminoetan prezioetan jaitsiera izan duen sektore bakarra Garraio-materialaren fabrikazioa izan da, % 0,1 jaitsi baita.

Ondasun-talde handietarako prezioen urte arteko aldakuntza, helburu ekonomikoaren arabera, positiboa izan da guztientzat: Energiaren prezioak % 58,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 19,0 eta Ekipo-ondasunenak % 4,3. Kontsumo-ondasunek, orotara, % 10,3ko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioek % 11,2ko igoera izan dutelako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 4,2 igo direlako.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak ematen dizkie lagundu duten establezimendu guztiei eginiko ahaleginagatik. Haiei esker, uztaileko indizea laginaren % 87,4ko estaldurarekin kalkulatu da (laginaren informazioa uztailean eta abuztuan zehar jaso da).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko uztailean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/08/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020076_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali