2022/07/26ko prentsa-oharra
HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2021
Euskal AEn heriotzak % 4,8 gutxitu ziren 2021ean
COVID-19ak eragindako heriotzak 1.682 izan ziren 2021ean, aurreko urtean baino % 45,7 gutxiago
2021ean 23.073 pertsona hil ziren Euskal AEn, hau da, 2020an baino % 4,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurraldeka, jaitsierarik nabarmenena Araban izan zen (% 9,1), ondoren Bizkaian (% 5,7) eta azkenik Gipuzkoan (% 1,6).
Heriotzen % 7,3 COVID-19ak eragin zituen 2021ean, eta guztira 1.682 heriotza izan ziren, 2020an baino % 45,7 gutxiago.
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adina. 2020-2021
| 2020 | 2021 | Gehikuntza (%) |
Euskal AE | 24.247 | 23.073 | -4,8 |
| | | |
Bizileku-lurralde historikoak | | | |
Araba/Álava | 3.266 | 2.970 | -9,1 |
Bizkaia | 13.243 | 12.486 | -5,7 |
Gipuzkoa | 7.738 | 7.617 | -1,6 |
| | | |
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle) | | | |
Barakaldo | 1.272 | 1.183 | -7,0 |
Basauri | 552 | 478 | -13,4 |
Bilbao | 4.512 | 4.044 | -10,4 |
Donostia / San Sebastian | 2.174 | 2.067 | -4,9 |
Getxo | 791 | 780 | -1,4 |
Irun | 642 | 658 | 2,5 |
Portugalete | 584 | 585 | 0,2 |
Santurtzi | 549 | 533 | -2,9 |
Vitoria-Gasteiz | 2.439 | 2.182 | -10,5 |
Sexua | | | |
Gizon | | | |
Emakumea | 12.056 | 11.565 | -4,1 |
| 12.191 | 11.508 | -5,6 |
Adina | | | |
40 urtetik beherakoak | 247 | 223 | -9,7 |
40 urtetik 59ra | 1.544 | 1.556 | 0,8 |
60 urtetik 79ra | 6.693 | 6.448 | -3,7 |
80 urte edo gehiago | 15.763 | 14.846 | -5,8 |
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
Hildakoen batez besteko adina 81 urte izan zen
2021eko heriotzen guztizkoa kontuan hartuta, 11.565 gizon eta 11.508 emakume hil ziren, eta 2021ean hildako pertsonen batez besteko adina 81 urtekoa izan zen; hamar urte lehenago, 2011n, 78,2 urtekoa izan zen, hau da, batez besteko adinak 2,8 urte egin du gora azken hamarkadan.
Gizonak batez beste 78 urterekin hil ziren eta emakumeak 84 urterekin 2021ean; 2011n, berriz, batez bestekoak 74,8 eta 81,8 urte izan ziren, hurrenez hurren. Ondorioz, azkeneko 10 urteotan, gizonen batez besteko heriotza-adinak gora egin du 3,2 urte, eta emakumeenak 2,2 urte.
Haurren heriotza-tasari dagokionez, urte bat baino gutxiagoko 35 haur hil ziren EAEn. Jaioberrien heriotza-tasak, bizitzako lehen 28 egunei dagokienez, 22 heriotza erregistratu zituen; horietako 3 lehen 24 orduetan hil ziren, eta beste 13 lehen astean. Urtebetetik beherakoen artean, mutilen heriotzak guztizkoaren % 60 izan ziren.
2021ean 100 urte edo gehiago zituzten (1921ean edo lehenago jaioak) 421 pertsona hil ziren, eta horien artean % 83,1 emakumeak ziren. Ehun urtetik gorako 12 pertsona gehiago hil ziren, 2020an jasotako kopuruarekin alderatuta.
Heriotzen % 27,1 tumoreek eragin zuten
2021ean izandako heriotzen % 27,1 (6.243 heriotza) tumoreek eragin zuten; ondoren, heriotzen % 25,6 (5.915 heriotza) zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin zuten, eta hirugarrenik, heriotzen % 7,6 (1.763 heriotza) buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek.
Heriotzen kausek ezberdinak izaten jarraitzen dute sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreak zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren eta bigarren lekuan tumoreak. Gainera, aipatzekoa da buru-nahasmenduek eta portaera-nahasmenduek eragindako heriotzen artean emakumeen ehunekoa handiagoa dela, kanpoko kausen kasuan gertatzen ez den bezala, non gizonen ehunekoa handiagoa den.
Halaber, heriotzaren arrazoia aldatu egiten da adinaren arabera. Urtebetetik beherakoetan, heriotza ohikoenak jaiotza-inguruko gaixotasunek eta sortzetiko malformazioek eragin zituzten; 1 eta 39 urte bitartekoetan, heriotza-kausa nagusiak kanpo-kausak izan ziren, horien artean istripuak eta suizidioak; 40 eta 79 urte bitartekoetan, tumoreak izan ziren lehenengo heriotza-kausa eta, 80 urtetik aurrera, zirkulazio-sistemako gaixotasunak.
Euskal AEko heriotzak, horren arrazoiaren eta adinaren arabera. 2021
| Guztira | 1 urtetik beherakoak | 1 -19 urte | 20 - 39 urte | 40 urtetik 59ra | 60 urtetik 79ra | 80 urte edo gehiago |
Guztira | 23.073 | 35 | 44 | 144 | 1.556 | 6.448 | 14.846 |
I.Ciertas Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk | 309 | - | - | 3 | 22 | 72 | 212 |
II.Neoplasiak | 6.243 | 2 | 12 | 39 | 718 | 2.899 | 2.573 |
III.Enfermedades Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion trastorno batzuk | 117 | 1 | 2 | - | 3 | 18 | 93 |
IV.Enfermedades Gaixotasun endrokino, nutrizional eta metabolikoak | 710 | 1 | 2 | 1 | 30 | 157 | 519 |
V.Trastornos Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak | 1.763 | - | 1 | - | 15 | 197 | 1.550 |
VI.Enfermedades Nerbio-sistemako gaixotasunak | 1.409 | 1 | 7 | 8 | 70 | 347 | 976 |
IX.Enfermedades Zirkulazio-sistemako gaixotasunak | 5.915 | 1 | 2 | 11 | 264 | 1.240 | 4.397 |
X.Enfermedades Arnas sistemako gaixotasunak | 1.348 | 3 | - | 1 | 43 | 291 | 1.010 |
XI.Enfermedades Txegoste-sistemako gaixotasunak | 1.078 | - | - | 5 | 98 | 271 | 704 |
XII.Enfermedades Larruazaleko eta azalpeko ehuneko gaixotasunak | 121 | - | - | - | 1 | 18 | 102 |
XIII.Enfermedades Sistema muskulo-eskeletikoaren eta ehun konektiboaren gaixotasunak | 297 | - | - | - | 3 | 28 | 266 |
XIV.Sistema genito-urinarioko gaixotasunak | 723 | - | - | - | 10 | 111 | 602 |
Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa | - | - | - | - | - | - | - |
XVI.Jaiotinguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk | 17 | 16 | 1 | - | - | - | - |
XVII.Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormalitateak | 53 | 8 | 5 | 6 | 16 | 12 | 6 |
XVIII.Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak | 590 | 1 | - | 1 | 12 | 50 | 526 |
XX.Hilkortasunaren kanpo-kausak | 698 | 1 | 12 | 63 | 169 | 172 | 281 |
COVID-19 baieztatuta | 1650 | - | - | 6 | 81 | 559 | 1.004 |
COVID-19 probablea | 32 | - | - | - | 1 | 6 | 25 |
Data 2022ko Uztailaren 26a
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
COVID-19aren birusak heriotzen % 7,3 eragin zituen
2021ean 1.682 heriotza izan ziren COVID-19aren ondorioz, guztizkoaren % 7,3. Heriotza horiek bi taldetan sailkatzen dira: COVID-19ak eragindako heriotzak, analisi espezifikoarekin baieztatuta (1.650 heriotza), edo ustez COVID-19ak eragindako heriotzak, analisi bidez baieztatu gabeko kasuak, baina kasu horietan COVID-19a da heriotzaren kausa nagusia parte medikoan (32 heriotza). Arrazoi horrek eragindako heriotzak 2020an baino % 45,7 gutxiago izan dira.
Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2021
| Heriotzak guztira | COVID-19 guztira | COVID-19 baieztatuta | COVID-19 probablea |
Euskal AE | 23.073 | 1.682 | 1.650 | 32 |
| | | | |
Bizileku-lurralde historikoak | | | | |
Araba/Álava | 2.970 | 198 | 192 | 6 |
Bizkaia | 12.486 | 942 | 921 | 21 |
Gipuzkoa | 7.617 | 542 | 537 | 5 |
| | | | |
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle) | | | | |
Barakaldo | 1.183 | 61 | 60 | 1 |
Basauri | 478 | 22 | 22 | 0 |
Bilbao | 4.044 | 379 | 366 | 13 |
Donostia / San Sebastian | 2.067 | 129 | 128 | 1 |
Getxo | 780 | 73 | 71 | 2 |
Irun | 658 | 49 | 49 | 0 |
Portugalete | 585 | 29 | 28 | 1 |
Santurtzi | 533 | 37 | 37 | 0 |
Vitoria-Gasteiz | 2.182 | 154 | 149 | 5 |
Sexua | | | | |
Gizon | | | | |
Emakumea | 11.565 | 925 | 910 | 15 |
| 11.508 | 757 | 740 | 17 |
Adina | | | | |
40 urtetik beherakoak | 223 | 6 | 6 | 0 |
40 urtetik 59ra | 1.556 | 82 | 81 | 1 |
60 urtetik 79ra | 6.448 | 565 | 559 | 6 |
80 urte edo gehiago | 14.846 | 1.029 | 1.004 | 25 |
Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika
Lurraldeka, Bizkaia izan zen heriotza gehien izan zituen lurraldea (942), ondoren Gipuzkoa (542) eta azkenik Araba (198). Heriotza horiek ehunekotan kontuan hartuta, Bizkaian COVID-19aren ondoriozko heriotzen ehunekoa guztizkoaren % 7,5 da, Gipuzkoan % 7,1 eta Araban % 6,7. Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, 379 heriotza eragin baititu COVID-19ak (% 9,4), Gasteizen154 (%7,1) eta Donostian 129 (% 6,2). Getxo eta Barakaldo ere nabarmentzen dira, 73 (% 9,4) eta 61 (% 5,2) heriotzarekin, hurrenez hurren.
COVID-19agatik hil ziren gizonen kopurua emakumeena baino handiagoa izan zen, 925 eta 757, hurrenez hurren. Adinari dagokionez, 80 urtetik gorakoen artean izan da COVID-19ak eragindako heriotzen % 61,2.
Hilabeteka, urtarrilean izan ziren heriotza gehien COVID-19aren ondorioz (366), eta ondoren otsailean (324). Horretaz gain, arrazoi horren ondoriozko heriotzen kopuruak gora egin zuen apirilean, abuztuan eta abenduan.
Gainera, beste 160 heriotza izan ziren, zeinetan COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina ez zen kausa nagusia izan.
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen hiru lurraldeetan
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, jaiotzak baino 8.816 heriotza gehiago izan baitziren. Lurraldeka, saldo negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian 5.529 pertsona, Gipuzkoan 2.685 eta Araban 602. Aurreko urtearekin alderatuta, saldo negatibo hori % 7,3 txikiagoa izan zen COVID-19aren ondoriozko heriotzen murrizketaren ondorioz.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62