HomeGaiakGoi teknologiako sektoreaPrentsa Oharrak Goi eta erdi-goi teknologiaren...

2022/08/31ko prentsa-oharra

GOI TEKNOLOGIAKO SEKTOREAREN ESTATISTIKA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak balio erantsiaren % 8,9 sortu eta landunen % 9,3 bildu zituen Euskal AEn 2020an

Sektore horrek I+Gko enpresen barne-gastu osoaren % 73,6 egikaritu zuen, eta I+G egin zuten enpresen % 44,7 bildu zuen

Eustaten datuen arabera, 2020an, Euskal AEko ekonomiaren balio erantsi gordin osoaren % 8,9 goi eta erdi-goi teknologia sektorean (GTS) eman zen. Sektore horrek oinarri teknologiko sendoa duten eta ezagutzak azkar berritzen dituzten jarduerak barne hartzen ditu, eta 93.732 lanpostu sortu zituen, guztizkoaren % 9,3. Jarduera horiek 4.946 enpresatan garatu ziren, eta 19.836 milioi euro fakturatu zituzten guztira.

Espainiako goi eta erdi-goi teknologiako sektorea kontuan hartuta, Euskal AEn enpresa guztien % 5,3 biltzen da eta BEGd-aren % 7,9 sortzen du. Hala ere, manufaktura-industrian dauka pisu handiena goi- eta erdi-goi teknologiaren sektoreak, enpresen % 7,0 eta balio erantsiaren % 10,5 baitira.

Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko magnitude nagusiak eskualdeka eta jarduera ekonomikoa (milaka euro). 2020

Excel csv
 Enpresak (1)Negozio kopuruaBalio erantsi gordina cfLanpostuak
Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea4.94619.836.0246.391.26393.732
Lurralde historikoa    
Araba / Álava7105.674.6561.113.36616.372
Bizkaia2.6136.500.3812.654.14036.664
Gipuzkoa1.7597.660.9872.623.75740.696
     
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria1.50216.538.7084.438.31264.405
Goi-teknologia1882.083.826736.62310.085
Goi-ertain teknologia1.31414.454.8823.701.68954.320
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak3.4443.297.3161.952.95129.327

(1)Baliteke enpresa-kopuruaren lurralde-batura ez etortzea guztizko kopuruarekin

Jarduera duten lurralde historiko bakoitzean behin zenbatu dira, eta EAE osoan behin bakarrik.

Data 2022ko Abuztuaren 31a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, enpresen kopuruak gora egin du (+% 0,4), baina lanpostuen kopuruak behera (-% 1,1), eta 2020ko batez bestekoa 19 landun izan dira jarduera horretan diharduten enpresetan. Bestalde, negozio-zifra eta balio erantsia % 11,6 eta % 8,8 jaitsi ziren, hurrenez hurren.

Goi eta erdi-goi teknologiako sektorean, enpresen % 13,2k I+Gko jarduerak egiten dituzte, sektore guztietan oro har hartuta ematen den ehunekoa (% 1,0) baino askoz handiagoa. Gainera, sektore horrek, enpresa guztien % 3,2 izanik, enpresa-sektorean I+G egiten dutenen % 44,7 biltzen du, eta enpresa-sektoreak gauzatutako I+Gko barne-gastu osoaren % 73,6 egikaritzen du, 841,8 milioi euro.

Sektore honetan I+Gan diharduten langileei dagokienez, aipatzekoa da 2020an 9.731 pertsona enplegatu zirela “Dedikazio Osoko Baliokidetza (DOB)”, enpresa-sektoreak I+Gra bideratzen dituen langileen % 70,5, edo % 49,9, sektore guztiek jarduera horietara bideratzen dutenarekin alderatuz gero. Emakumeak, 3.187, guztien % 32,7 ziren. DOBko langile guztietatik 6.527 ikertzaileen kategoriakoak ziren, eta emakumeak 2.147 ziren, % 32,9.

Euskal AEko Goi-teknologia sektorean (IKT) I+Gn ari diren establezimenduak eta Dedikazio Osoko Baliokidetzako langileak, lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera, okupazioari eta sexuari jarraiki. 2020

Excel csv
 Establezimendu kopuruaLangileak (DOB)Ikertzaileak (DOB)
  GuztiraEmakumeakEmakumeak %GuztiraEmakumeakEmakumeak %
I+G GUZTIRA1.53119.510,97.130,036,513.628,74.953,336,3
Enpresa sektorea I+G1.46413.800,54.244,730,89.097,02.851,231,3
Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea I+D6549.731,13.186,932,76.527,02.146,732,9
Lurralde historikoa       
Araba / Álava91886,7324,536,6631,2216,734,3
Bizkaia2683.635,21.262,134,72.563,3892,234,8
Gipuzkoa2955.209,21.600,330,73.332,41.037,831,1
        
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria I+D3153.339,3805,424,11.870,7482,825,8
Goi-teknologia64991,0291,429,4686,5201,329,3
Goi-ertain teknologia2512.348,3514,021,91.184,2281,523,8
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak I+D3396.391,82.381,537,34.656,31.663,835,7

DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2022ko Abuztuaren 31a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Berrikuntzari dagokionez, I+Gn gertatzen den bezala, alde nabarmenak daude sektoreen guztizkoaren eta goi eta erdi-goi teknologiakoen guztizkoaren artean. Horrela, 2020an, sektoreko establezimenduen % 37,0 berritzaileak izan ziren, sektore guztiak kontuan hartuta % 18,6 izan ziren bitartean. 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan, ehuneko horiek % 57,7ra iritsi ziren lehenengo kasuan, eta % 31,4ra bigarrenean.

graf0020085_01_e.png

Goi eta erdi-goi teknologiako establezimenduek 1.459 milioi euro bideratu zituzten jarduera berritzaileetara 2020an, sektore guztien gastu osoaren % 52,3. Gastu horretatik 1.307 milioi 10 langile edo gehiagoko establezimenduei zegozkien, hau da, tamaina horretako enpresek jarduera horretan gastatutako guztizkoaren % 54,9 egin zuten.

Sektore honetako I+G+Bko baliabideen eta merkataritza elektronikoaren proportzioa sektore guztien batez bestekoa baino handiagoa izan zen

Argi dago, halaber, goi eta erdi-goi teknologiako sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide-proportzio handiagoa bideratu zuela I+G+Bra, “berrikuntza” eta “barneko I+G” intentsitate-ratioak ikusita; hau da, sektore horrek gastura bideratzen dituen zifrak —bai berrikuntzan, bai I+Gn— negozio-zifrarekin alderatuta erakusten ditu. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea % 6,41ekoa da sektore horretan, sektore ekonomiko guztiak kontuan hartuta % 1,75koa den bitartean. Barneko I+Gren kasuan, ratioa % 3,94koa da sektorean, eta % 0,94koa guztizkoan.

Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko berrikuntzako eta I+G intentsitatea lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera (%). 2020

Excel csv
 Guztira10 langile edo gehiago
 Berrikuntza maila (1)Barruko I+G maila (2)Berrikuntza maila (1)Barruko I+G maila (2)
SEKTOREAK, GUZTIRA1,750,942,311,36
Teknologiako goi-sektorea eta erdi-goi sektorea6,413,946,143,92
Lurralde historikoa    
Araba / Álava4,211,504,271,49
Bizkaia8,024,597,554,56
Gipuzkoa6,044,565,804,56
     
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria3,581,743,701,80
Goi-teknologia7,832,768,062,84
Goi-ertain teknologia2,761,552,861,60
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak17,1812,2616,9313,30

(1)Berrikuntzaren garrantzia: (berrikuntzako gastuak/negozioen kopurua)*100

(2)Barruko I+Garen garrantzia: (barruko I+G gastuak/negozioen kopurua)*100

Data 2022ko Abuztuaren 31a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eta merkataritza elektronikoaren erabilera hedatuago dago sektore honetako enpresetan sektore guztietako enpresetan baino. 2020an, sektore horretako establezimenduen % 51,6k egin zuten “merkataritza elektronikoa”; sektore guztiak batera hartuta, berriz, % 26,9k.

graf0020085_02_e.png

Ehuneko horiek erakusten dute erosketa elektronikoak egin zituzten sektore horretako establezimenduak % 49,0 izan zirela, sektore guztiak hartuta erosketa elektronikoak egin zituztenen % 24,0ren eta salmenta elektronikoak egin zituzten sektore teknologikoko establezimenduen % 14,8ren aldean; zifra hori sektore guztien kasuan % 7,6koa izan zen.

Bestalde, sektore horrek ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da bereziki esanguratsua. Esportazioak 21.124,2 milioi euroko guztizko esportazioetatik 709,7 milioi eurokoak izan ziren; inportazioak, berriz, 15.868,4 milioi euroko guztizko inportazioetatik 603,1 milioi eurokoak izan ziren. Zifra horiek esportazio eta inportazio guztien % 3,4 eta % 3,8 dira, hurrenez hurren.

Truke horietarako eta esportazioetarako gehien erabiltzen diren produktuen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Makineria eta ekipo mekanikoa” (% 38,4), “Eraikuntza aeronautikoa eta espaziala” (% 17,3) eta “Material elektronikoa, eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak” (% 14,9). Inportazioetan, nabarmentzekoak dira “Material elektronikoa, eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak” (% 40,2), “Tresna zientifikoak” (% 22,5) eta “Eraikuntza aeronautikoa eta espaziala” (% 10,2).

Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreko negozio zifra % 13,3 igo da 2010etik

Denbora-ikuspegi zabalago batetik begiratuta, 2010etik, ikusten da sektore horrek etengabe egin duela gora bere ekarpena 2015etik, argitaratutako azken urtean —2020a— izan ezik, COVID-19ak eragindako pandemiaren hasiera-urtean.

GTS sektorearen negozio-zifra 16.800 milioi euroren gainetik dago 2010az geroztik; 2017an 20.000 milioiak gainditu zituen eta 2019an marka onena lortu zuen 22.430 milioira iritsiz, hau da, 4.918 milioiko hazkundea 2010arekin alderatuta, % 28,1 gehiago. Hala ere, 2020an kopuru hori 19.836 milioira jaitsi zen, aurreko urtean baino % 11,6 gutxiago.

2010-2020 aldi horretan, 2.218 pertsona gehiago enplegatu dira GTS enpresetan, eta 2011tik 2017ra 90.000 langile baino gutxiago egon ziren. Azterketa honen azken urtean, 93.732 pertsona enplegatuta daude guztira, 2010ean baino % 2,4 gehiago.

Era berean, azken 10 urteetan goi eta erdi-goi teknologiako enpresen kopurua 4.600eko atalasearen gainetik mantendu da, Euskal AEko enpresen guztizkoaren gaineko ehunekoak % 3 inguru izanik, 2010eko % 2,9tik 2020ko % 3,2ra pasatuz. Ikusten denez, igoera txiki bat izan da ehunekoetan; ondorioz, 2010ean baino GTS sektoreko 116 enpresa gehiago daude.

Azkenik, balio erantsi gordina 6.391 milioikoa da 2020an, 2010ean baino 285 milioi gehiago, eta urte horretatik aurrera 5.700 milioitik gora mantendu da. Kasu honetan ere, Lanpostuetan eta Negozio-zifran bezala, marka onena urtebete lehenago lortu zen, 2019an, 7.011 milioi eurorekin (2010ean baino % 14,8 gehiago).

Goi-teknologiako sektorearen magnitude nagusiak. 2010-2020

Excel csv
 Enpresa kopuruaLanpostuakNegozio-zifra (1)Balio erantsi gordina faktoreen kostuan (1)
20204.94693.73219.836.0246.391.263
20194.92794.77722.430.2287.010.523
20184.88193.45821.336.7646.777.987
20174.78989.71020.306.6926.516.869
20164.85287.72719.198.4526.251.960
20154.78785.10017.696.4225.989.997
20144.74584.41916.872.6445.746.375
20134.71886.57117.085.5355.806.417
20124.64687.74617.847.8726.134.652
20114.74289.72618.748.8256.373.258
20104.83091.51417.511.9346.106.721

(1)Mila euro

Data 2020ko Abuztuaren 31a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Metodologiari buruzko oharra:

Goi-mailako teknologiako sektoreak (GTS), konplexutasun-maila dela-eta, ikerkuntzan etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa behar dutenak dira. 2009ko EJSNren arabera, sektore horrek biltzen dituen jarduerak hemen jasota daude: Eustat web. Fitxa metodologikoa: Goi-teknologiako sektorearen estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Goi eta erdi-goi teknologiaren sektoreak balio erantsiaren % 8,9 sortu eta landunen % 9,3 bildu zituen Euskal AEn 2020an

Eragiketa : 
Goi teknologiako sektorearen estatistika
Eragiketa kodea : 
223204
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2022/08/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020085_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali