2022/09/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. 2022/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioen prezioak % 0,7 jaitsi dira 2022ko bigarren hiruhilekoan

Inportazioen prezioak % 0,8 igo dira

2022ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,7 egin dute behera, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Aldiz, alderaketa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, 2021eko bigarrenarekin alegia, % 11,4ko igoera izan da.

Inportazioen prezioek neurritsu egin dute gora, % 0,8, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 21,1 egin dute gora 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Esportazioetan, % 0,3ko aldakuntza positibo txikia izan da produktu energetikoen prezioetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; hala ere, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, hazkundea % 24,4ra iritsi da. Produktu ez-energetikoen portaera apur bat negatiboa da hiruhileko arteko konparazioan (-% 0,3) eta positiboa aurreko urtearen aldean (% 10,7).

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 8,8 hazi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena, berriz, % 2,7 jaitsi zen. Urte arteko ikuspegitik, produktu energetikoen joera areagotu egin da, tasa % 53,4 baita; produktu ez-energetikoek ere igoera nabarmena izan dute, % 12,8koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2022/II

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra-0,711,40,821,1
     
Energiazko gaiak0,324,48,853,4
Energiazkoak ez diren gaiak-0,310,7-2,712,8
Kontsumo-ondasunak0,98,4-2,87,8
Kapital-ondasunak0,512,34,36,1
Bitarteko ondasunak-1,212,30,823,4

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2022ko Irailaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, igo egin dira Kontsumo-ondasunen esportazioen prezioak (% 0,9) eta Kapital-ondasunen esportazioenak (% 0,5), baina jaitsi egin dira Bitarteko ondasunen esportazioen prezioak (-% 1,2), hori dena 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Azken urteko bilakaerari erreparatuta (2022ko bigarren hiruhilekoa 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean), kategoria guztietan izan dira igoerak: Kontsumo-ondasunen prezioak % 8,4 hazi dira, eta % 12,3 igo dira bai Kapital-ondasunen prezioak, bai Bitarteko ondasunenak.

Inportazioen analisiak erakusten du ezen Bitarteko ondasunen prezioak igo egin direla, hala hiruhileko artean (% 0,8) nola urte artean ere (% 23,4), Kapital-ondasunenak bezala (% 4,3 eta % 6,1, hurrenez hurren). Kontsumo-ondasunen kasuan, prezioek % 2,8 egin dute behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 7,8 egin dute gora aurreko urtearekin alderatuta.

Esportazioek xede dituzten eremu geografikoak kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, beherakada txikiak izan dituzte eremu guztietan; nabarmenenak Munduko gainerakoan (-% 1,7) eta EB-28an (-% 1,2) izan dira. 2021eko bigarren hiruhilekoarekiko bilakaera kontrakoa da; prezioek gora egin dute eremu guztietan: Munduko gainerakoan % 11,4 igo dira, ELGAn berdin, Eurogunean % 9,6 eta EB-28n % 9,7.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2022/II

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra-0,711,40,821,1
     
Euro eremua-0,99,63,014,6
EB-28-1,29,71,312,5
ELGE-0,411,4-1,113,1
Munduko besteak-1,711,45,041,0

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2022ko Irailaren 30a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioak aztertuta eta 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, prezio-igoerak atzematen dira eremu guztietan, ELGAtik datozenetan izan ezik, zeinetan % 1,1 jaitsi baitira; horrela, prezioak % 5,0 igo dira Munduko gainerakoan, % 3,0 Eurogunean eta % 1,3 EB-28an. 2021eko bigarren hiruhilekoko inportazioen prezioekiko, igoera handiak izan dira eremu geografiko guztietan, eta nabarmentzekoak dira Munduko gainerakoan izanikoa (% 41,0); bestalde, Eurogunean % 14,6 hazi dira, % 13,1 ELGAn eta % 12,5 EB-28an.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioen prezioak % 0,7 jaitsi dira 2022ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2022/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020157_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali