2022/09/28ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO ABUZTUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,7 igo dira 2022ko abuztuan
Uztailaren aldean, salmentak % 2,3 gehitu dira
Eustaten datuen arabera, eta aurreko urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,7 igo dira 2022ko abuztuan, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
2022ko uztailarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere positiboa izan da, % 2,3ko igoerarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.
Sektoreen arabera lortutako indizeak aurreko hilabetekoekin alderatuta, prezio konstanteetako igoera elikaduran zein gainerako produktuetan gertatu da, % 2,0ko eta % 3,1eko igoerekin, hurrenez hurren.
Urte arteko terminoetan, 2022ko abuztuan, 2021eko abuztuarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera negatiboa izan da elikaduran, % 0,1 txikiagoa. Gainerako produktuen salmentek, ordea, bilakaera positiboa izan dute, aurreko urteko abuztuan baino % 5,0 gehiago.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 1,7 | 2,3 | -1,3 |
| Araba/Álava | 1,7 | 3,1 | -2,7 |
| Bizkaia | 1,2 | 2,2 | -0,1 |
| Gipuzkoa | 2,4 | 2,2 | -2,7 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -0,1 | 2,0 | -5,1 |
| Gainerako produktuak | 5,0 | 3,1 | 6,8 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 1,9 | 0,3 | 2,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Irailaren 28a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Lurraldeen arabera, 2022ko abuztuan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute hiru lurraldeetan, urte arteko terminoetan. Gipuzkoan % 2,4 igo dira, Araban % 1,7 eta Bizkaian % 1,2. 2022ko uztailarekin alderatuta, salmentak ere igo egin dira hiru lurraldeetan: Araban % 3,1 eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,2.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua % 1,9 igo da 2021eko abuztuaren aldean. Hilabete artean, langileen indizea % 0,3 igo da.
2022KO LEHENENGO ZORTZI HILETAKO BALANTZEA
2022ko lehen zortzi hilabeteetako multzoan, Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizeak % 1,3 egin du behera. Jaitsiera hori elikagaietan metatutako salmenten % 5,1eko jaitsierak eragin du, zeren abuztura arte metatutako salmentak % 6,8 igo baitira gainerako produktuetan.
Aurtengo aldakuntza metatua negatiboa da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan eta Araban % 2,7koa da, eta Bizkaian % 0,1ekoa.
Azkenik, sektoreko landunen indizeak % 2,0ko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo zortzi hilabeteetan.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 97,4ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62