2022/09/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industriako prezioek % 1,0 egin dute behera 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean

2021eko abuztuarekin alderatuta, industriako prezioek % 21,3 egin dute gora

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,0 egin dute behera 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena, % 21,3koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2022ko abuztuan, sektore hauek izan dituztela hazkunderik handienak: Erauzketa-industriak (% 1,5), Industria kimikoa (% 1,0) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 0,7). Prezioetako hil arteko jaitsierarik handienak, aldiz, honako sektore hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,4 behera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,1 behera) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 1,0ko jaitsiera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2022ko uztailaren aldean prezioek izan dituzten aldakuntza guztiak negatiboak izan dira, Ekipo-ondasunetan izan ezik, horietan % 0,2ko igoera izan baita. Energiaren prezioak % 3,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak % 0,6, eta Kontsumo-ondasunenak % 0,2 orotara, ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak berean mantendu (% 0,0).

Urte arteko terminoetan, 2022ko abuztuan 2021eko abuztuaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 57,4ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 43,3ko igoera) eta Industria kimikoa (% 29,8ko igoera). Prezioetan igoera txikiena izan duten sektoreak hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,3 gora) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,8).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztietan: Energiaren prezioak % 51,2 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 17,3 eta Ekipo-ondasunenak % 5,0. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 10,4ko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 11,5 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 3,9.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA133,2-1,021,3
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak111,71,57,2
Manufaktura-industria129,1-1,217,7
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria120,4-0,112,7
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza101,5-1,11,3
Zurgintza, papera eta arte grafikoak136,5-0,124,0
Kokeak eta petrolioa fintzen174,0-5,457,4
Industria kimikoa154,91,029,8
Botiken fabrikazioa123,70,711,5
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak109,40,08,9
Metalurgia eta produktu metalikoak138,9-1,018,7
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa119,8-0,84,7
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa112,80,05,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa109,5-0,14,0
Garraiorako materialen fabrikazioa105,60,32,8
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa111,70,62,9
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna158,9-0,143,3
Ura121,9-0,39,0
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak118,9-0,210,4
Kontsumoondasun iraunkorrak110,70,03,9
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak120,3-0,211,5
Ekipo-ondasunak112,70,25,0
Bitarteko ondasunak130,9-0,617,3
Energia170,1-3,051,2

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Irailaren 23a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak ematen dizkie egindako ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, abuztuko indizea laginaren % 92,73ko estaldurarekin kalkulatu da, eta horren informazioa abuztuan eta irailean jaso da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako prezioek % 1,0 egin dute behera 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020139_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali