HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek % 7,3 egin...

2022/09/19ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzek % 7,3 egin dute gora 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

761 heriotza COVID-19aren ondorio izan dira, heriotza guztien % 11,8

2022ko lehen hiruhilekoan, Euskadiko AEn 6.431 heriotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 7,3 gehiago, Eustaten datuen arabera. Datuak aurreko urtekoekin erkatzean ikusten dugu 2022ko lehen hiruhileko honetan heriotza kopurua 2021ean (5.994), 2019an (6.011)) eta 2010etik 2019ra bitarteko batezbestekoa (5.813) baino handiagoa izan dela, eta 2020koa (6.522) baino baxuagoa.

graf0020133_01_e.png

Hiru lurraldeetan, gora egin dute heriotza kopuruek, eta hazkuntzarik handiena Gipuzkoan izan da; bertan, % 10,3koa izan da (2.156 pertsona). Araban, heriotza kopuruak % 8,9 egin du gora (831 hildako), eta, Bizkaian, % 5,1 (3.444 hildako). Sexuari dagokionez, 3.279 emakume eta 3.152 gizon hil dira; alegia, % 10 egin du gora heriotzak emakumeetan eta % 4,6, gizonetan.

Lehen hiruhileko honetan izan diren heriotzen artean, 11 (% 0,2) urtebetetik beherakoak izan dira eta 112 (% 1,7), ehun urtetik gorakoak.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan dira; 1.569 eta 1.509 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 47,9 izan dira. Heriotzaren hirugarren kausa COVID-19a izan da, 761 kasurekin (% 11,8). Nerbio-sistemaren kausengatiko heriotzak laugarren heriotza-kausa izan dira, 409 heriotzarekin (% 6,4). Arnas sistemaren gaixotasunengatiko heriotzak 378 izan dira (% 5,9), eta digestio-sisemaren gaixotasunengatikoak, 272 (% 4,2).

Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreek gainditu egin dituzte zirkulazio-sistemako gaixotasunak, eta, emakumeen artean, kausa nagusia zirkulazio-sistemaren gaixotasunak izan dira eta, ondoren, tumoreak.

Euskadiko AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da 2022ko lehen hiruhilekoan, behera egin baitu (3.144 pertsona gutxiago). Hiru lurraldeetan, biztanleria galdu da: Bizkaian, 1.753 pertsona; Gipuzkoan, 1.103, eta, Araban, 288.

COVID-19aren ondorioz 761 heriotza izan dira 2022ko lehen hiruhilekoan

COVID-19ak, guztira, 761 heriotza eragin ditu, 2 taldetan sailkatuta: 755, egiaztatutako COVID-19aren ondorioz, eta 6, ustezko COVID-19aren ondorioz; gainera, beste 157 heriotzatan, COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon da, baina ez da funtsezko kausa izan.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2022/I

Excel csv
 Heriotzak guztiraCOVID-19 guztiraCOVID-19 baieztatutaCOVID-19 probablea
Euskal AE6.4317617556
     
Bizileku-lurralde historikoak    
Araba/Álava8311051032
Bizkaia3.4443903864
Gipuzkoa2.1562662660
     
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)    
Barakaldo32726260
Basauri13921201
Bilbao1.1121311292
Donostia / San Sebastian61057570
Getxo20329281
Irun19323230
Portugalete17420200
Santurtzi13913130
Vitoria-Gasteiz62783812
     
Sexua    
Gizon3.1524274243
Emakumea3.2793343313
     
Adina    
40 urtetik beherakoak71330
40 urtetik 59ra39622220
60 urtetik 79ra1.8262142122
80 urte edo gehiago4.1385225184

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Lurraldeen arabera, zifrarik altuena Bizkaian izan da (390); ondoren, Gipuzkoan (266) eta, gero, Araban (105). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmendu behar da (131 heriotza COVID-19ak eraginda), gero Vitoria-Gasteiz(83) eta, azkenik, Donostia (57). Getxo (29) eta Barakaldo (26 heriotza) ere nabarmendu beharreko udalerriak dira.

Gizonen heriotza-kopuruak (427) emakumeena (334) gainditu du. Adinen arabera, eragin gehien jasan duten taldeak 80 urtetik gorakoena (522) eta 60-79 urte artekoena (214) izan dira.

Heriotza horiek, nagusiki, EAEko ospitaleetan gertatu dira (% 79; % 82,9 2021eko lehen hiruhilekoan), eta, ondoren, egoitza soziosanitarioetan (% 10,6; % 8,7 2021eko lehen hiruhilekoan), etxeetan (% 10,1; % 8 2021eko lehen hiruhilekoan) eta beste leku batzuetan (% 0,3; % 0,4 2021eko lehen hiruhilekoan).

Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren, heriotza-arrazoiaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2022/I

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2022/I)Aurreko hiruhilekoa (2021/IV)Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/I)
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK6.431100,06.111100,05,25.994100,07,3
         
Araba / Álava83112,980713,23,076312,78,9
Bizkaia3.44453,63.28153,75,03.27754,75,1
Gipuzkoa2.15633,52.02333,16,61.95432,610,3
         
Adina        
1 urtetik beherakoak110,260,183,3100,210,0
1-19 urte80,1140,2-42,9130,2-38,5
20-39 urte520,8310,567,7280,585,7
40-59 urte3966,24056,6-2,24036,7-1,7
60-79 urte1.82628,41.67027,39,31.66027,710,0
80-99 urte4.02662,63.88563,63,63.78363,16,4
100 urte edo gehiago1121,71001,612,0971,615,5
         
Gizonak3.15249,03.00349,15,03.01350,34,6
1 urtetik beherakoak70,240,175,060,216,7
1-19 urte40,190,3-55,690,3-55,6
20-39 urte240,8220,79,1190,626,3
40-59 urte2437,72588,6-5,82638,7-7,6
60-79 urte1.15236,51.07135,77,61.06035,28,7
80-99 urte1.70954,21.62454,15,21.63454,24,6
100 urte edo gehiago130,4150,5-13,3220,7-40,9
         
Emakumeak3.27951,03.10850,95,52.98149,710,0
1 urtetik beherakoak40,120,1100,040,10,0
1-19 urte40,150,2-20,040,10,0
20-39 urte280,990,3211,190,3211,1
40-59 urte1534,71474,74,11404,79,3
60-79 urte67420,659919,312,560020,112,3
80-99 urte2.31770,72.26172,72,52.14972,17,8
100 urte edo gehiago993,0852,716,5752,532,0
         
HERIOTZA-KAUSA        
Guztira        
Neoplasiak1.56924,41.58926,0-1,31.47624,66,3
Zirkulazio sistema1.50923,51.70527,9-11,51.47224,62,5
Arnas sistema3785,94277,0-11,53175,319,2
Nerbio sistema4096,44186,8-2,23105,231,9
Txegoste sistema2724,23014,9-9,62554,36,7
Gainerako kausak2.29435,71.67127,337,32.16436,16,0
COVID-19 baieztatuta75511,72594,2191,579613,3-5,2
COVID-19 probablea60,140,150,0240,4-75,0
Bestelakoak1.53323,81.40823,08,91.34422,414,1
         
Gizonak        
Neoplasiak88128,092930,9-5,287028,91,3
Zirkulazio sistema70622,477925,9-9,466822,25,7
Arnas sistema2126,72538,4-16,21826,016,5
Nerbio sistema1524,81625,4-6,21394,69,4
Txegoste sistema1414,51525,1-7,21274,211,0
Gainerako kausak1.06033,672824,245,61.02734,13,2
COVID-19 baieztatuta42413,51515,0180,843814,5-3,2
COVID-19 probablea30,110,0200,0130,4-76,9
Bestelakoak63320,157619,29,957619,19,9
         
Emakumeak        
Neoplasiak68821,066021,24,260620,313,5
Zirkulazio sistema80324,592629,8-13,380427,0-0,1
Arnas sistema1665,11745,6-4,61354,523,0
Nerbio sistema2577,82568,20,41715,750,3
Txegoste sistema1314,01494,8-12,11284,32,3
Gainerako kausak1.23437,694330,330,91.13738,18,5
COVID-19 baieztatuta33110,11083,5206,535812,0-7,5
COVID-19 probablea30,130,10,0110,4-72,7
Bestelakoak90027,483226,88,276825,817,2
         
HERIOTZA-HILABETEA        
Urtarrila2.39137,2   2.24637,56,5
Otsaila2.03131,6   1.93232,25,1
Martxoa2.00931,2   1.81630,310,6
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek % 7,3 egin dute gora 2022ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2022/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020133_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar