2022/09/14ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. BESTE MERKATU-ZERBITZU BATZUK. 2022/II
Salmentek Euskal AEko Merkatu-zerbitzuen sektorean % 15,6 egin dute gora, 2022ko bigarren hiruhilekoan
Ostalaritza eta Garraioa eta biltegiratzea dira hazkundearen buru (% 40,3 eta % 21,8, hurrenez hurren)
Euskadiko AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean salmentek % 15,6 egin dute gora 2022ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak alde batera utzi ondoren, Eustaten datuen arabera. Sektore horretan, Ostalaritza, Garraioa eta biltegiratzea, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta urtaroko ondorioak alde batera utzi ondoren, salmentek % 4,7 egin dute gora, 2022ko bigarren hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean, benetako salmenten urte arteko berreskurapena (prezio finkoetan) orokortua izan da urteko bigarren hiruhilekoan, Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean izan ezik, % 3,6 egin batitute behera. Salmentek gora egin dute, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, honako sektore hauetan: Ostalaritza (% 40,3), Garraioa eta biltegiratzea (% 21,8), Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak (% 13,6) eta, azkenik, Informazioa eta komunikazioak (% 7,6).
2022ko lehen hiruhilekoari dagokionez, aurrerapena aurreikusten da, era berean, salmentetan, sektore guztietan, Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean izan ezik, % 0,6 egin batitute behera. Hala, Garraioa eta biltegiratzea sektorean salmentek % 7,2 egin dute gora 2022ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean; Ostalaritzan % 6,6 egin dute gora, Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak sektorean % 3,3 eta Informazioa eta komunikazioak sektorean % 2,1.
Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkatuko beste zerbitzuak. Behin-behineko datuak. 2022/II
| Prezio finkoak |
| Indizea | t / t-4 | At / A(t-4) |
INDIZE OROKORRA | 15,6 | 4,7 | 14,2 |
Garraioa eta biltegiratzea | 21,8 | 7,2 | 18,6 |
Ostalaritza | 40,3 | 6,6 | 39,1 |
Informazioa eta komunikazioak | 7,6 | 2,1 | 6,2 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | -3,6 | -0,6 | -1,9 |
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 13,6 | 3,3 | 12,0 |
| | | |
LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
Araba/Álava | 14,8 | 1,4 | 14,1 |
Bizkaia | 17,2 | 5,1 | 15,6 |
Gipuzkoa | 13,0 | 5,3 | 11,7 |
| | | |
EMPLEGUA | -0,2 | -0,2 | 0,5 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2022ko Irailaren 14a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen kounturako indizea
Lurralde historikoen arabera, Bizkaian % 17,2ko urte arteko igoera izan da salmenten indizean, Araban % 14,8koa eta, azkenik, Gipuzkoan % 13,0koa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoak hiruhilekoen arteko % 5,3ko hazkuntza izan duela ikusten da, Bizkaiak % 5,1ekoa eta, azkenik, Arabak % 1,4koa.
Euskal AEn zerbitzu horietan lanean ari diren langileen indizeak behera egin du % 0,2 2022ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan eta hiruhilekoen artekoan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik, egoerak ezohikoak izan badira ere. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 93,8ko babesarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62