2022/11/07ko prentsa-oharra

EUROPAKO BERRIKUNTZAKO ADIERAZLEEN PANELA (EIS). 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AE, 2022an, herrialde ‘berritzaile handien’ taldean dago, eta EB-27ren batezbestekoaren gainetik dago, % 10 gainetik

‘Esparru-baldintzak’ eta ‘Inbertsioak’ berrikuntza-blokeetan nabarmentzen da Euskal AE

European Innovation Scoreboard–Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak –EIS 2022– 0,597ko balioa du Euskal AEn, EB-27ren batezbestekoa (0,542) baino puntuazio altuagoa, Eustaten datuen arabera.

Datu horrek erakusten du Euskal AE herrialde berritzaile sendoen taldearen maila berean dagoela; izan ere, EB-27k erregistratutakoaren % 100 eta % 125 bitarteko batezbestekoa lortu du; zehazki, % 110,1. Bestalde, Espainia herrialde berritzaile moderatuen artean dago, 0,481 balioa eskuratu baitu.

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak –EIS 2022– herrialdeetako ekonomiak berrikuntza-jarduerak garatzeko zenbateko gaitasuna duten eta zer mailatan garatzen duten neurtzen du. EB-27ko herrialdeek, eskuratutako puntuazioaren eta Europako batezbestekoarekin alderatuta duten egoeraren arabera, lau kategoriatan taldekatzen dira.

EISa etengabe berrikusten ari den adierazleen panela da. Urtero, aldakuntzak daude bai hura eratzen duten adierazleetan, bai hura kalkulatzeko formulan. Aldaketa horiek direla eta, ezin dira aurreko urteetan eginiko EISekin erkaketak egin. EIS bakoitzean zortzi urtetarako datuak ematen dira, 2015-2022 EIS 2022ren kasuan, eskuragarri dauden azken datuak erabili direla.

graf0020258_01_e.png

Lehen kategorian, berrikuntzan lider diren herrialdeen kategorian, Europar Batasunaren batezbestekoaren % 125etik gorako puntuazioa lortzen duten herrialdeak daude, honako hauek, zehazki: Suedia (0,735), Finlandia (0,735), Danimarka (0,731), Herbehereak (0,701) eta Belgika (0,698), baina, Europan, Suitzak (0,772) du abangoardia berritzailearen postua.

Bigarren taldean, herrialde berritzaile sendoen taldean, batezbestekoaren % 100 eta % 125 bitarteko puntuazioa lortzen dutenak daude. Kasu honetan, puntuazio gehienetik gutxienerako hurrenkerari jarraikiz, honako hauek daude: Irlanda (0,645), Luxenburgo (0,643), Austria (0,641), Alemania (0,637), Txipre (0,579) eta Frantzia (0,571). Euskal AE, 0,597ko puntuazioa duenez, talde horren mailan dago, Alemania eta Txipreren artean, EB-27ren batezbestekoaren % 110,1eko puntuazioa baitu.

Jarraian, hirugarren taldean, herrialde berritzaile moderatuenean (batez bestekoaren % 70 eta % 100 bitartean), honako hauek daude: Estonia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Italia, Espainia, Portugal, Malta, Lituania eta Grezia; 0,542 (Estonia) eta 0,435 (Grezia) bitarteko puntuazioa dute.

Azkenik, laugarren taldean, gorabidean dauden herrialde berritzaileen taldean (batez bestekoaren % 70 baino gutxiago), honako hauek daude: Hungaria, Kroazia, Eslovakia, Polonia, Lituania, Bulgaria eta Errumania; 0,378 puntu eta 0,177 puntu bitartean dituzte.

Europako Berrikuntza Adierazleen Panela (4 bloke eta 12 dimentsio). Indize konposatuak. 2022

Excel csv
 EB-27EUSKAL AEESPAINIA
Berrikuntzako adierazleen panela -EIS 2022-0,540,600,48
    
ESPARRU BALDINTZAK0,460,660,57
Giza baliabideak0,420,610,54
Ikerketa sistemaren erakargarriak0,420,600,41
Digitalizazioa0,580,820,86
    
INBERTSIOAK0,590,660,43
Finantziazioa eta Laguntza0,660,640,49
Enpresen inbertsioa0,620,710,39
Informazioaren teknologien erabilera0,450,610,41
    
BERRIKUNTZA JARDUERAK 0,500,460,36
Berritzaileak0,600,450,30
Lankidetzak0,370,650,33
Ezagutza-aktiboak0,560,350,43
    
ERAGINAK0,620,590,56
Eraginak enpleguan0,520,450,31
Eraginak salmentetan0,690,570,67
Ingurumenaren iraunkortasuna0,610,760,62

Data 2022ko Azaroaren 7a

Iturria: Eustat. Europako berrikuntzako adierazleen panela (EIS) eta Europako Batzordea

Nabarmendu behar da Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela –EIS 2022– lau bloketan egituratzen dela, eta, haietan, berrikuntzako 12 dimentsio sartzen direla, eta, guztira, 32 adierazle.

Hori horrela, Euskal AE gailendu egiten da Europako batezbestekoaren aldean bi bloketan: ‘ESPARRU-BALDINTZAK’ eta ‘INBERTSIOAK’.

Lehen blokean, ‘ESPARRU-BALDINTZAK’ delakoan (enpresetatik kanpoko berrikuntzaren inguruko emaitzen eragile nagusiak neurtzen dituzte), Euskal AEk 0,66 puntu lortu ditu, eta 0,46 EBk; gainera, gure Erkidegoak Europako batezbestekoa baino puntuazio hobea lortu du hura osatzen duten hiru dimentsioetan: ‘Giza baliabideak’, ‘Ikerketa-sistema erakargarriak’ eta ‘Digitalizazioa’.

'Giza baliabideak' dimentsioan kualifikazio handiko eta berrikuntzarako funtsezko elementu gisa bideratutako lanerako indarraren erabilgarritasuna neurtzen da. Dimentsio hori osatzen duten hiru adierazleak nabarmentzen dira Europako batezbestekoarekin alderatuta: ‘25 eta 34 urte bitartean zientzian eta teknologian graduatutako doktore berriak’ milako 1,05era iristen dira EAEn, eta EB-27n, berriz, milako 0,70 dira; ‘Hirugarren mailako hezkuntza duten 25 eta 34 urte bitarteko biztanleen ehunekoa’ % 50,4ra iristen da, eta Europar Batasuneko batezbestekoa, berriz, % 41,2an da, eta dimentsio horretako hirugarren adierazlean, ‘Etengabeko hezkuntza duten 25 eta 64 urte bitarteko biztanleen ehunekoa’ delakoan, erkidegoa % 12,7ra iritsi da, eta EB, % 10,8ra.

graf0020258_02_e.png

'Ikerketa-sistema erakargarriak' dimentsioak sare zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du; hura hiru adierazlek osatzen dute, eta hiruretan Euskal AE nabarmentzen da EB-27ren aldean. Hala, ‘Milioi biztanleko nazioarteko lankidetzan oinarrituta eginiko argitalpen zientifikoen’ kopurua 1.957 da Euskal AEn, eta Europan, berriz, 1.181. ‘Nazioartean gehien aipatutakoen % 10en arteko argitalpen zientifikoen’ ehunekoan (bikainak deituak), Euskal AEren balioa % 10,40 da, eta % 9,79 EB-27n, eta, azkenik, ‘Atzerriko doktoreak herrialdeko doktore kopuru osoaren portzentaje gisa’ deritzonean, Euskal AEk % 29,15 lortu du, eta EB-27ak, % 17,81.

Aztertutako lehen blokearen hirugarren dimentsioa ‘Digitalizazioa’ da, eta teknologia digitalaren maila neurtzen du. Bi adierazle biltzen ditu, eta Euskal AE bietan nabarmentzen da. ‘Banda zabala sartzea’ adierazlean, % 66,3ko puntuazioa du, eta EB-27k, % 52,0koa. Halaber, ‘Batezbestekoak baino trebetasun digital gehiago dituzten pertsonen’ adierazlean, erkidegoak % 37,0ko puntuazioa du, eta, hala, Europar Batasunarena gainditzen du (% 26,0).

‘INBERTSIOAK’ bigarren blokea da, eta, hartan, ikerketako eta berrikuntzako inbertsio publikoa eta pribatua neurtzen da; Euskal AEk 0,66 puntu lortu ditu, Europako batezbestekoa baino (0,59) puntuazio hobea. Hiru dimentsio aztertzen dira, eta, haietako bitan, ‘Enpresen inbertsioa’ eta ‘Informazio-teknologien erabilera’ dimentsioetan, Euskadik EBk baino puntuazio hobea du; beste batean, berriz, ‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioan, Europak du puntuazio altuagoa.

‘Enpresen inbertsioa’. Dimentsio horrek enpresek berrikuntza sortzeko egiten dituzten I+Gko eta I+Gkoak ez diren inbertsioko hiru adierazle hartzen ditu barne. Haietako bitan, ‘Enpresa-sektorearen I+Garen inguruko gastua BPGd-aren % gisa’ eta ‘Enplegatu bakoitzeko berrikuntzako gastua enpresa berritzaileetan’, Euskadi Europar Batasunaren aurretik dago: % 1,59 eta % 1,53, eta 11.004€ eta 7.484€, hurrenez hurren. Hala ere, ‘Berrikuntzako gastua I+G gabe (negozio-zifraren gaineko %)’ adierazlean, Europar Batasuna (% 0,80) erkidegoaren (% 0,69) gainetik dago.

‘Informazio-teknologien erabilera’. Dimentsio horrek informazio-teknologien erabilera hartzen du, bi adierazleren bidez. Lehenengoan, ‘Enplegatuei IKTen inguruko prestakuntza ematen dieten enpresak’ delakoan, Euskadik EB gainditzen du: 37,9 eta 20,0, hurrenez hurren. Bigarrenean, ‘IKTetako enplegatu espezialistak’ delakoan, EBk gainditzen du Euskal AE: 4,5 eta 3,4, hurrenez hurren.

Azkenik, ‘Finantzaketa eta laguntza’ dimentsioan, berrikuntza-proiektuetarako dagoen finantzaketa eta ikerketa- eta berrikuntza-jardueretarako gobernuen laguntza neurtzen dira. Dimentsio horretan, hiru adierazle daude. Haietako batek, ‘I+Gn inbertitzen duten enpresentzako zuzeneko finantzaketaren eta ezarpen-laguntzaren inguruko politika publikoak’ delakoak, datu hobea du Euskal AEn, 0,34, EBn baino, 0,17. Hala ere, beste bi adierazleetan, ‘Gastu publikoa I+Gn (BPGd-aren gaineko %)’ eta ‘Inbertsioa arrisku-kapitalean (BPGd-aren gaineko %)’, EBk gainditzen du erkidegoa, % 0,78 eta % 0,48, eta % 0,19 eta % 0,11, hurrenez hurren.

‘BERRIKUNTZA-JARDUERAK’ (enpresen mailan berrikuntzako ahaleginak erakusten dituzte) EISa eta ‘INPAKTUAK’ (enpresen jarduera berritzaileen ondorioak jasotzen ditu) eratzen duten hirugarren eta laugarren blokeei dagokienez, Euskal AEk Europako batezbestekoa baino puntuazio baxuagoa izan du, 0,46koa eta 0,50ekoa izan dute lehenengoan, hurrenez hurren, eta 0,59koa eta 0,62koa bigarrenean. Hala ere, Euskadik EB gainditu duen adierazleetako batzuk nabarmendu daitezke.

Hala, ‘Elkarlanak’ dimentsioan, enpresa berritzaileen arteko eta sektore publikoarekiko elkarlanerako ahaleginak neurtzen dituen dimentsioan, Euskadik puntuazio hobea izan du, 0,65ekoa, eta EB-27k, 0,37koa, bi adierazlerengatik: ‘Besteekiko lankidetza duten ETE berritzaileak’, eta ‘Koargitalpen publiko-pribatuak milioi biztanleko’; haietan, erkidegoak 18,12 eta 405,18 puntu izan ditu eta EB-27k, 11,68 eta 133,83, hurrenez hurren.

Azkenik, ‘Ingurumen-jasangarritasunaren' dimentsioan (hartan jasotzen dira ingurumenean inpaktu negatiboa murrizteko hobekuntzak), Euskal AEk 0,76 puntuan gainditzen du EB-27 (0,61). Posizio hobe hori lortzen da 'Baliabideen produktibitatea' adierazlean Euskadik EB-27 gainditzen duelako (2,95 eta 2,23, hurrenez hurren) eta 'Industriako PM2.5 partikulen emisioak’ delakoan berdinduta daudelako (0,07).

Gainerako dimentsioetan, ‘Berritzaileak’ (merkatuan edo haien erakundeetan berrikuntzak sartu dituzten ETEen proportzioa neurtzen du), produktuaren berrikuntzak eta negozio-prozesuak biak kontuan hartuta, ‘Ezagutza-aktiboak’ (berrikuntza-prozesuetan etekin gisa sortutako jabetza intelektualeko eskubideen modu desberdinak hartzen ditu), ‘Inpaktuak enpleguan’ (hartan jasotzen da enpleguko berrikuntzaren arrakasta ekonomikoa) eta ‘Inpaktuak salmentetan’ (berrikuntza-jardueren ondorioz salmentetan dagoen arrakasta ekonomikoa neurtzen du) direlakoetan, Europar Batasunak Euskal AE gainditzen du, puntuazio handiagoa izan baitu.

European innovation scoreboard EIS 2022

Berrikuntzako Adierazleen Panela –EIS 2022–, Euskal Autonomia Erkidegoa

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE, 2022an, herrialde ‘berritzaile handien’ taldean dago, eta EB-27ren batezbestekoaren gainetik dago, % 10 gainetik

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/11/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020258_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali