2022/10/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 jaitsi dira irailean

Abuztuarekin alderatuta, salmentak % 0,5 jaitsi dira

Eustaten datuen arabera, eta aurreko urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,4 egin dute behera 2022ko irailean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneotan.

2022ko abuztuarekin alderatuta ere, prezio konstanteetako salmentek % 0,5 egin dute behera, beharrezko urtaro-ondorioak behin kenduta.

Sektoreka erdietsitako indizeak abuztukoekin alderatuta, elikagaien sektorean prezio konstanteetako salmentak % 1,2 jaitsi dira, eta gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmentak % 0,9 hazi dira.

Urte arteko terminoetan, 2022ko irailean 2021eko irailaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera negatiboa izan da elikaduran ere, % 3,5 jaitsi baita. Gainerako produktuetan, ordea, salmentak aurreko urteko irailean zenbatutakoak baino % 5,5 gehiago izan dira.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Iraila 2022

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,4-0,5-1,3
Araba/Álava-1,6-1,4-2,8
Bizkaia2,11,10,1
Gipuzkoa-4,1-2,9-2,9
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-3,5-1,2-5,0
Gainerako produktuak5,50,96,5
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE3,41,12,0

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2022ko Urriaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Lurraldeen arabera, 2022ko irailean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,1 eta % 1,6 jaitsi dira Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren, urte arteko terminoetan. Bizkaian, aldiz, salmentak % 2,1 hazi dira aurreko urteko irailaren aldean.

2022ko abuztuarekin alderatuta, bilakaera antzekoa da; izan ere, Gipuzkoan eta Araban 2022ko iraileko salmentak % 2,9 eta % 1,4 gutxiago izan dira, hurrenez hurren, eta Bizkaian, berriz, % 1,1 gehiago.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 3,4 igo dira 2021eko irailaren aldean. Hil artean, langileen indizea % 1,1 igo da.

2022KO BEDERATZI HILETAKO BALANTZEA

2022ko bederatzi hilabeteetako multzoan, Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizeak % 1,3 egin du behera. Jaitsiera hori elikagaietako salmenta metatuen % 5,0ko jaitsierak eragin du; izan ere, irailera arte metatutako salmentak % 6,5 igo dira gainerako produktuetan.

Aurtengo aldakuntza metatua negatiboa da Gipuzkoan (% 2,9) eta Araban (% 2,8). Bizkaian, aldiz, salmenta metatuak % 0,1 igo dira.

Azkenik, sektoreko landunen indizeak % 2,0ko hazkunde metatua izan du aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan.

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Eustatek eskerrak ematen dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 jaitsi dira irailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020243_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali