2022/10/24ko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 0,9 egin du behera, 2020an

COVID-19agatiko pandemiaren urtean, eskualdatzeen ondoriozko errentak % 14,2 egin du gora

Euskal AEn bizi diren 18 urteko eta gehiagoko herritarrek batez beste 22.343 euroko errenta pertsonala jaso zuten 2020an; horrek erakusten du % 0,9 egin duela behera (205 euro gutxiago), aurreko urtearekin alderatuta, Eustatek emandako datuak oinarri hartuta.

Lurralde-banaketa kontuan hartuta, Gipuzkoak du batez besteko errenta pertsonal altuena (23.512€); ondoren, Bizkaiak (21.853€), eta, gero, Arabak (21.516€). 2019arekin alderatuta, Bizkaiak beherakada txikiagoa izan du (–%0,5), Gipuzkoak eta Arabak baino (–% 1 eta –% 2,2, hurrenez hurren).

Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala, errenta motaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (eurotan). 2020

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 GuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeak
Errenta guztira22.34327.42217.66721.51626.23617.05021.85326.97817.21723.51228.67218.687
Lanaren errenta12.80615.82310.02812.59115.30410.02412.73115.73810.01013.02516.19710.059
Kapital-errenta1.6591.9461.3941.4121.6881.1511.5491.8201.3021.9512.2651.657
Jardueren errenta9891.3566518761.1895809861.3656441.0461.420696
Transferentziak6.8898.2965.5936.6378.0555.2966.5888.0555.2617.4908.7906.275
Errenta erabilgarria18.69922.75114.96917.96921.64714.49018.34522.49514.59019.60623.66615.810

Data 2022ko Urriaren 24a

Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Hiriburuak kontuan hartuta, aurreko aldeak nabarmendu egiten dira; izan ere, Donostian bizi direnen batez besteko errentak (26.395€) gainditu egiten du Euskal AEko batezbestekoa 4.052 euroan; Bilbon bizi direnen (22.464€) eta Gasteizen bizi direnen (21.818€) errentak Euskal AEko batezbestekotik hurbilago daude.

Euskal AEn 2020an bizi den biztanleriaren errenta erabilgarria, zeina errenta osoari errentaren gaineko zerga eta langileen kargurako kotizazio sozialak kenduta kalkulatzen baita, 18.699€-koa da, errenta osoaren % 83,7ren baliokidea. Gipuzkoako errenta erabilgarria (19.606€) Bizkaikoa (18.345€) eta Arabakoa (17.969€) baino handiagoa izan da.

2020ko ekitaldian Euskal AEko biztanleek jasotako errenta pertsonal osoaren eraketari dagokionez, errenta pertsonalaren % 57,3 lanetik dator (12.806€, batez beste, aurreko urtean baino 757€ gutxiago), eta gainerakoa, eskualdatze edo prestazio sozialetatik % 30,8 (6.889€), jarduera ekonomikoen errentetatik % 4,4 (989€) eta % 7,4 kapital-errentetatik (1.659€, bai higigarriak bai higiezinak).

COVID-19agatiko pandemiaren urtean, errenta osoa % 0,9 jaitsi da, eta hori osagai guztietara hedatu da, eskualdatzeen ondoriozko errentan izan ezik, % 14,2 egin baitu gora.

Biztanleen arteko errentaren banaketari dagokionez, 1,5 milioi pertsona baino gehiago dira errenta motaren bat jasotzen duten 18 urteko eta gehiagoko pertsonak; alegia, % 85,4. Eta talde horietan % 14,5ek ez dute inolako diru-sarrerarik izan, 2020an. Gainera, pertsonen % 59,5ek baino gehiagok Euskal AEko batez besteko errenta baino baxuagoa izan dute –errentarik jasotzen ez dutenak barne–, eta % 10ek batezbestekoa bikoiztu baino gehiago egiten duen errenta izan dute; alegia, 44.958€-tik gorako errentak, zehatzago esateko.

Mediana, biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen errenta zein den ezartzen duen adierazlea, 17.811€-koa da; alegia, 2020an, Euskal AEko biztanle adindunen erdiek urtean 17.811€-tik gorako batez besteko errenta pertsonala izan dute, eta beste erdiek kopuru horretatik beherako errenta jasotzen dute.

Gizonen eta emakumeen errentaren banaketak erakusten du banaketa hori desberdina dela. Euskal AEko gizonek 27.422€ jasotzen dituzte, batez beste, eta emakumeek, 17.667€, batez beste; alegia, gizonen errenta pertsonala emakumeena baino 9.755€ baino handiagoa da. Alderik handiena 70 eta 74 urte bitarteko tartean erregistratzen da; bertan, gizonen batez besteko errenta emakumeena baino handiagoa da, 16.000€ baino alde handiagokoa. Nahiz eta oraindik ere alde esanguratsuak dauden, 2020an 395€ murriztu dira alde horiek, aurreko urtearekin alderatuta. Aldi horretan, lan-errentek beherakada handiagoa izan dute gizonetan (–1.053 €) emakumeetan (–482 €) baino.

Euskal AEko familien erdiek urtean 36.312 €-tik gorako batez besteko familia-errenta izan dute 2020an

Euskal AEko batez besteko familia-errenta 45.266€-koa izan da 2020an. Familia-errenta osoa adinez nagusi diren familiako kideen errenta pertsonalak gehituta lortzen da. Euskal AEko familien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala halako bi dira, gutxi gorabehera.

Gipuzkoak du, kasu honetan ere, lurralde historikoetan familia-errenta altuena (47.734€); ondoren, Bizkaiak (44.578€), eta, gero, Arabak (42.365€). Donostia da familia-errenta altuena duen hiriburua (53.599€); ondoren, Bizkaia (45.095€), eta, azkenik, Gasteiz (42.617€).

Eskualdeen banaketari dagokionez, aldeak daude, halaber, Euskal AE eratzen duten hogei eskualdeen artean; ez dira aldatu, 2019arekin alderatuta, goitik eta behetik nabarmenenak diren eskualdeei dagokienez. Zortzi dira batezbestekoa baino familia-errenta altuagoak dituzten eskualdeak, eta, haien artean, honako hauek dira nabarmenenak: Plentzia-Mungia (53.615€) Bizkaian; Gorbeialdea (52.137€) Araban, eta Urola Kosta (50.702€) Gipuzkoan. Baina beste hamaika eskualdeek batezbestekotik beherako familia-errentak dituzte, eta sailkapenaren azken postuan daude Bidasoa Beherea (43.837€) Gipuzkoan, Enkartazioak (38.984€) Bizkaian eta Arabako Errioxa (33.699€) Araban; azken hori da Euskal AEko familia-errenta baxuena duena.

Desberdintasunak daude familia-errentetan, hartzaile nagusiaren sexua kontuan hartuta. Hartzaile nagusia gizona bada, familiek, batez beste, 49.868€-ko diru-sarrerak dituzte, gehienak erdi- eta goi-mailako errentaren mailetan kontzentratzen direla, baina, hartzaile nagusia emakumea bada, batez besteko familia-errenta 38.576€-koa da, eta maila baxuetan kontzentratzen da; 9.001 eurotik 12.000€-ra bitarteko mailan daude familia horien % 8.

graf0020203_01_e.png

Familien % 63 inguruk Euskal AEko batezbestekotik (45.266€) beherako errenta jasotzen dute, edo ez dute errentarik jasotzen. Azken egoera horretan daude familien % 2,4; ez dute diru-sarrerarik izan 2020an. Familien % 10ek, berriz, batez besteko errentaren bikoitzaren inguruko (>85.263€) errentak jaso dituzte.

Familia-errenta areagotzen doa, pixkanaka, familiara diru-sarrera gehien daraman pertsona adinean gora joan ahala, harik eta 55 eta 59 urteetara iritsi arte; adin horretan, gehieneko batez besteko errenta 57.542€-koa da. Gehiengo hori gizonetan (61.377€) eta emakumeetan (51.585€) ere banatzen da. Euskal AEko batezbestekotik gorako errenta duten familiak dira hartzaile nagusi gisa 40 eta 69 urte bitartekoa dutenak.

Errenta pertsonala eta familiarra: emaitza nagusiak Euskal AEn. 2020

Excel csv
 2020 URTEA2019. urteari buruzko aldakuntza
 Euro%EuroP.P. (*)
ERRENTA PERTSONALA22.343 100 -205 -0,9
errenta-mota    
Lan-errenta12.806 57,3 -757 -5,6
Kapitalaren errenta1.659 7,4 -238 -12,5
Jardueren errenta989 4,4 -67 -6,3
Transferentziak6.889 30,8 856 14,2
Errenta erabilgarria18.699 83,7 -69 -0,4
Lurralde historikoa    
Araba / Álava21.51696,3 -478 -2,2
Bizkaia21.85397,8 -106 -0,5
Gipuzkoa23.512105,2 -244 -1,0
Hiriburuak    
Bilbao22.464100,5 -195 -0,9
Donostia / San Sebastian26.395118,1 -902 -3,3
Vitoria-Gasteiz21.81897,7 -293 -1,3
Sexua    
Gizonak27.422122,7 -409 -1,5
Emakumeak17.66779,1 -14 -0,1
Adina    
18-34 urte11.89353,2 -511 -4,1
35-49 urte25.661114,9 11 0,0
50-64 urte28.228126,3 -415 -1,4
65-79 urte22.01798,5 -86 -0,4
80 urte eta gehiago17.65079,0 5 0,0
Pertzentilak    
256.12027,4 41 0,7
5017.81179,7 -77 -0,4
7531.846142,5 150 0,5
9556.338252,2 -861 -1,5
     
FAMILI ERRENTA45.266100,0 -633 -1,4
Lurralde historikoa    
Araba / Álava42.36593,6 -1.131 -2,6
Bizkaia44.57898,5 -486 -1,1
Gipuzkoa47.734105,5 -634-1,3
Hiriburuak    
Bilbao45.09599,6 -745 -1,6
Donostia / San Sebastian53.599118,4 -2.007 -3,6
Vitoria-Gasteiz42.61794,1 -822-1,9
Hartzaile nagusiaren sexua    
Gizonak49.868110,2 -325 -0,6
Emakumeak38.57685,2 -1.985 -4,9
Familia tamaina    
pertsona 125.59356,5 -299 -1,2
2 pertsona48.634107,4 -360 -0,7
3-5 pertsona65.624145,0 -1.150 -1,7
6-9 pertsona80.156177,1 -3.466 -4,1
10 pertsona eta gehiago110.356243,8 -17.109 -13,4
Pertzentilak    
2520.24544,7 -200 -1,0
5036.31280,2 -323 -0,9
7557.691127,4 -506 -0,9
95107.853238,3 -1.466 -1,3

(*)p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2022ko Urriaren 24a

Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 0,9 egin du behera, 2020an

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2022/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020203_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali