2022/10/26ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2022ko irailean
Urte arteko terminoetan, 2022ko irailean 2021eko irailaren aldean, kostuak % 10,1 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,4 igo da 2022ko irailean, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 10,1 igo dira.
Etxegintzako kostuak % 0,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 0,3. 2021eko irailarekin alderatuta, prezioak % 12,4 igo dira Obra Zibilean eta % 9,5 Etxegintzan.
Aurreko hilaren, 2022ko abuztuaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,5 igo dira, eta eskulanaren kostua egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 11,4 igo da, eta eskulanarena % 5,8.
Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,5 igo da hil artean, eta Obra Zibilarenean % 0,4. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 10,7 hazi dira, eta Obra Zibilekoak % 14,4.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,0 | 0,4 | 10,1 |
| Eraikinak | 120,4 | 0,4 | 9,5 |
| Obra zibila | 123,8 | 0,3 | 12,4 |
| | | | |
| Lehengaiak | 122,4 | 0,5 | 11,4 |
| Eraikinak | 121,5 | 0,5 | 10,7 |
| Obra zibila | 126,0 | 0,4 | 14,4 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Urriaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan izan diren igoera handienak 2022ko irailean, 2021eko irailaren aldean, sektore hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa eta gasa (% 48,6), Petrolioa fintzea (% 44,7) eta Industria kimikoa (% 30,5). Lehengaien prezioetan igoera neurrizkoenak izan dituzten sektoreak, aldiz, honako hauek izan dira: Makineriaren fabrikazioa (% 4,0ko igoera) eta Altzarien fabrikazioa (% 4,8ko igoera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Iraila 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 5,2 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 25,7 |
| Petrolioa fintzea | 44,7 |
| Industria kimikoa | 30,5 |
| Kautxua eta plastikoa | 6,1 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 16,3 |
| Metalgintza | 26,4 |
| Metalezko artikuluak | 12,0 |
| Material elektronikoa | 5,5 |
| Material elektrikoa | 5,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 4,0 |
| Altzarigintza | 4,8 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 48,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Urriaren 26a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62