Metodologia-fitxa: Eraikuntzaren kostuen indizea (Kod. 182480)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

06/06/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

06/06/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EEKI) eragiketak bitarteko kontsumoen kostuaren eta eskulanaren kostuen koiunturako bilakaera bateratuaren neurri estatistikoa eskaintzen du, beste faktore batzuk kontuan hartu gabe, Euskal AE osorako. Indizeak aukera ematen du erkidegoko berezko deflaktoreak dituzten aldagai monetarioak deflatzeko. Era berean, euskal ekonomia osoan partaidetza garrantzitsua duen sektore baten kostuen jarraipena egitea errazten du.

Hauek dira aztertutako aldagai nagusiak:
- Eraikuntza-sektorearen kostuen indizea, guztira
- Eskulanaren kostuen indizea
- Bitarteko kontsumoen kostuen indizea

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

Sektoreen eransketak (A3, A4, A10, A21, A38, A64 y A86)

3.3. Estaldura sektoreka

A64 sailkapen sektorialeko 13 adar barne-hartzen ditu, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera (JESN-2009).



3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Oinarrizko estatistika-unitatea industria-establezimendua da, hau da, Euskal AEko industria-ondasunen unitate ekoizlea, eta, esklusiboki edo nagusiki, bertan eraikuntza-jarduera bat edo gehiago egiten dituena.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Eraikuntza-jarduerak dituzten industria-establezimenduen multzoa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE.

3.8. Denborazko estaldura

Lehenengo datuak 1988an hasi ziren argitaratzen, 1985ean hasitako datu-sailekin. Ordutik hona, hainbat aldaketa metodologiko eta oinarrizkoak egin dira.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2021 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Estatistika-eragiketaren datuak indize-zenbakien eta aldakuntza-ehunekoen bidez argitaratzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

n hilabetea erreferentziatzat duten hileroko aldizkakotasuneko datuak eskuragarri daude n+1 hilaren 30ean.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek inkestatutako unitateei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa eta erantsia bermatzen die, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Hedapenaren aldizkakotasuna hilerokoa da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten orrian argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek dituzte:
Euskal AEko eraikuntza sektorearen kostuen indizea, hilabeteka.
Euskal AEko eraikuntza sektoreko lehengaien prezioen indizea, hilabeteka.
Euskal AEko eraikuntza sektoreko eskulanaren kostuaren indizea, hilabeteka.
Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: metodologia-fitxa eta kalitate-fitxa
- Definizioak

Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI)

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

EEKIn helburu espezifiko batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, alderagarritasuna eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira EEKIren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-aldundietako ogasun arloko sailak.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila.
- Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera.
- Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera.
- Lan Harremanen Kontseilu Arautzailea.
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB).
- Euskal Herriko Unibertsitatea eta beste unibertsitate batzuk.
- Enpresak eta enpresaburuen elkarteak.
- Hedabideak.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 4 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,39. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena Euskal AEkoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Sintesi-eragiketa bat denez, iturri-eragiketen akurazitate globalaren mende dago.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Sintesi eragiketa bat denez, ez dago laginketarik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 4 aste -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 28 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Datuak koherenteak dira beste eragiketa batzuekin, hala nola, Eustatek egindako IPRI eragiketarekin; izan ere, EEKI sintesi-eragiketa bat da, funtsean IPRItik eratorria.

Industria-prezioen indizea (IPRI)

15.4. Barne-koherentzia

Barne-koherentzia iturburu-eragiketetan egiten diren kontrolek eta baliozkotzeek bermatzen dute.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 20400 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak argitaratu ondoren, behin betikotzat jotzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Sintesi-eragiketa bat da, funtsean IPRItik datorrena, eta haren prestaketan eraikuntza-sektoreko lehengaien eta eskulanaren kostuei buruzko informazioa sartzen da.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Datuak, funtsean, IPRI eragiketaren emaitzetatik jasotzen dira.

18.4. Datuen baliozkotzea

Laburpen-eragiketa denez, baliozkotze-prozesua iturri-eragiketetan egindako kontroletan egiten da.

18.5. Datuen bilketa

Argitaratzen den gutxieneko desagregazio-maila eraikuntzaren tipologia da.

Eraikuntzaren Koiunturako Indizea Laspeyresen indize haztatua da. Indize orokorra hain agregatuak eta/edo sinpleak ez diren indizeen agregazio haztatutik lortzen da. Haztapen-koefizienteak oinarri-urterako kalkulatzen dira eta konstante irauten dute hurrengo oinarri-urteko aldaketara arte.

"Langileen kostuaren" indizeak eguneratzen dira kostu horren batez besteko igoera haztatuarekin lurralde historiko bakoitzerako, lurralde historiko bakoitzean indarrean dauden eraikuntzako hitzarmenetan onartutako soldata-igoeren arabera. Horregatik, datua urtean behin eguneratzen da.

18.6. Doikuntza

Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus