2022/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industriako prezioek % 1,4 egin dute gora 2022ko irailean, aurreko hilaren aldean

2021eko irailarekin alderatuta, industria-prezioak % 20,9 igo dira

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,4 egin dute gora 2022ko irailean, aurreko hilaren aldean. Iraileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena, % 20,9koa izan da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten du ezen, 2022ko irailean, honako sektore hauek izan dituztela hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,3 gora), Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (% 2,9) eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 1,1 bietan). Aitzitik, prezioetan hilabete arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 3,3 behera), Farmaziako produktuen fabrikazioa (% 2,8) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2022ko abuztuarekin alderatuta prezioek izan dituzten aldakuntzek zeinu positiboa izan dute: Energiaren prezioak % 3,3 igo dira, eta Kontsumo-ondasunenak, orotara, % 1,0, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 1,0ko igoerak eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 0,6ko igoerak eraginda. Bitarteko ondasunak % 0,5 igo dira, eta Ekipo-ondasunak % 0,3.

Urte arteko terminoetan, 2022ko irailean 2021eko irailaren aldean, prezio-hazkunderik handienak adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 48,6), Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 44,7) eta Industria kimikoa (% 30,5). Prezioetan jaitsierarik izan duen sektore bakarra Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza izan da, % 3,5 jaitsi baita.

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztietan: Energiaren prezioak % 47,7 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 18,1 eta Ekipo-ondasunenak % 3,6. Kontsumo-ondasunak, orotara, % 8,4 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 9,1 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 4,4.

Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2022

Excel csv
 INDIZEAALDEAREN %
  m / m-1m / m-12
INDIZE OROKORRA135,21,420,9
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak112,60,85,2
Manufaktura-industria128,9-0,216,1
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria121,61,010,7
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza100,4-1,0-3,5
Zurgintza, papera eta arte grafikoak140,42,926,8
Kokeak eta petrolioa fintzen168,2-3,344,7
Industria kimikoa155,7-0,230,5
Botiken fabrikazioa120,2-2,89,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak109,3-0,18,9
Metalurgia eta produktu metalikoak139,20,219,3
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa120,81,05,5
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa112,80,05,0
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa109,60,14,0
Garraiorako materialen fabrikazioa106,20,60,3
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa112,10,33,0
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna173,79,348,6
Ura121,5-0,39,0
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak120,11,08,4
Kontsumoondasun iraunkorrak111,50,64,4
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak121,51,09,1
Ekipo-ondasunak113,00,33,6
Bitarteko ondasunak131,60,518,1
Energia175,73,347,7

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2022ko Urriaren 24a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie egindako ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, iraileko indizea laginaren % 93,91ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako prezioek % 1,4 egin dute gora 2022ko irailean, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020202_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali