2022/10/25eko prentsa-oharra

OSASUN ARRETA PRIBATUAREN ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn establezimenduak dauzkaten erakundeetan osasun-aseguru bat duten pertsonen kopuruak % 6,4 egin du gora 2021ean

Emakumeak asegurua duen kolektiboaren % 53 dira

2021ean, Euskal AEn bizi diren 504.762 pertsonak, guztira, Euskal AEn finkatuta dauden erakundeetan osasun-aseguru bat dute; alegia, % 6,4ko igoera egon da, 2019 ekitaldiarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

Aseguratutako pertsona horiek osasun-sistema publikoaren zerbitzuak osatzea edo espezialitate batzuetan prestazioak areagotzea dute helburu, eta, pertsona kopuru horretan egon den igoeraren ondorioz, aseguru medikoa duten herritarren proportzioa % 23ra iritsi da (2019an % 22). Lurralde historikoen arabera, proportzio hori handiagoa da Bizkaian (% 30,4ra iritsi da), ondoren Araban (% 17,9) eta, azkenik, Gipuzkoan (% 13,6). Osasun-asegurua duten pertsonen kopuruaren igoera, hala ere, handiagoa izan da bai Araban (% 9,0) bai Gipuzkoan (% 9,5). Bizkaian igoera % 5,1ekoa izan da.

Kolektibo horren ezaugarriei dagokienez, % 52,8 emakumeak izan dira eta % 47,2, gizonak. 45-64 eta 25-44 urte bitarteko taldeak aseguratutako biztanleen % 61 izan dira, eta, adin pediatrikoan izan ezik, nagusiak nagusitu dira haietan guztietan, eta, bereziki, amatasun-etaparekin zerikusia duenean.

graf0020211_01_e.png

Kontsulta mediko batera joan diren gehienak espezialista bat bisitatzeko joan dira

Guztira, 1,6 milioi kontsulta izan dira aseguru pribatuko erakundeen kargura; alegia, 3,1 bisita medikuarenera aseguratu bakoitzeko. % 11,3 lehen mailako arretara (familia-medikuntza eta pediatria) eta % 88,7 (1,4 milioi) arreta espezializatura. Honako hauek izan dute eskaririk handiena, hurrenkera honi jarraikiz: traumatologia (215 mila baino pixka bat gehiago), obstetrizia eta ginekologia, oftalmologia eta dermatologia (haietan guztietan, urtean 100 mila bisita baino gehiago).

graf0020211_02_e.png

Aseguru kolektiboak izan dira osasuneko primen bolumena areagotzea ekarri dutenak

Osasun-asistentzia pribatuko zerbitzuak eskaini dituzten konpainiek 366,2 milioi euro bildu dituzte, primen kontzeptuan; alegia, % 6,5 gehiago 2019an baino. Zifra hori BPGd-aren % 0,47 izan da 2021ean. Lurraldeen arabera, prima horren ordainketaren % 71,2 Bizkaian kontzentratu da, % 18,2 Gipuzkoan eta % 10,6 Araban.

Kontratatutako polizen modalitatea kontuan izanda, primen % 52 aseguru kolektiboena izan da, % 40,7 aseguru indibidualena edo familiarrena eta % 7,3 funtzionarioen mutualitate publikoena. 2019. urtearekin alderatuta, aseguru kolektiboak hazi dira gehien (% 10,8), gero indibidualak edo familiarrak (% 2,6), eta funtzionarioen mutualitateetakoek, berriz, % 0,2 egin dute behera.

Euskal AEko osasun-aseguramenduaren magnitude nagusiak. 2021

Excel csv
 20212019Gehikuntza (%) 2021/2019
ASEGURUA DITUZTEN PERTSONAK504.762474.4626,4
Lurralde Historikoaren arabera   
Araba/Álava59.13354.2559,0
Bizkaia347.755330.8215,1
Gipuzkoa97.87489.3869,5
Aseguratutako biztanleriaren ehunekoa (%)2322 
    
PRIMEN BOLUMENA (mila €)366.238343.8826,5
Lurralde Historikoaren arabera   
Araba/Álava38.81535.3389,8
Bizkaia260.791247.0275,6
Gipuzkoa66.63261.5178,3
Modalitatearen arabera   
Banakako aseguruak149.076145.3102,6
Mutualitate publikoak26.55526.600-0,2
Aseguru kolektiboak190.607171.97310,8
Pisua BPGrekiko (%)0,470,43 

Data 2022ko Urriaren 25a

Iturria: Eustat. Osasun arreta pribatuaren estatistika

Ohar metodologikoa:

Estatistika honek Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez establezimendu bat duten aseguru libreko erakundeen informazioa jasotzen du. Ez dira jasotzen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak; izan ere, ez dute aseguratzaile-izaera.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Osasun-arreta pribatuaren inguruko Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn establezimenduak dauzkaten erakundeetan osasun-aseguru bat duten pertsonen kopuruak % 6,4 egin du gora 2021ean

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2022/10/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020211_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali