HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko Merkataritza-sektoreko...

2022/11/15eko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. III/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 0,4 jaitsi dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, sektore honetako salmentak % 1,4 gutxitu dira

Merkataritzaren sektorean (hau da, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa) % 0,4 jaitsi dira salmentak urte artean, prezio konstanteetan eta behin kenduta egutegi-eraginak, 2022ko hirugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak kenduta, salmentak % 1,4 jaitsi dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera askotarikoa izan da sektore horretako adarretan. Halatan, Txikizkako merkataritzaren barruan, salmentak % 0,9 igo dira, eta Handizkako merkataritzaren salmentak berean mantendu dira (% 0,0). Aitzitik, Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren adarreko salmentak % 8,7 jaitsi dira 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, Handizkako merkataritzan eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan salmentak % 0,9 eta % 0,1 jaitsi dira, hurrenez hurren. Txikizkako merkataritzaren adarrean, ordea, salmentak egonkor mantendu dira (% 0,0) hiruhileko artean.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2022/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA-0,4-1,43,2
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa-8,7-0,1-8,7
Handizkako merkataritza0,0-0,94,8
Txikizkako merkataritza0,90,03,7
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava-1,5-2,01,7
Bizkaia0,6-1,64,7
Gipuzkoa-1,2-0,81,6
    
EMPLEGUA0,90,51,6

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2022ko Azaroaren 15a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurraldeen arabera, Merkataritzaren sektorean oro har, Bizkaian % 0,6 igo dira, urte arteko terminoetan, prezio konstanteetako salmentak urteko hirugarren hiruhilekoan; Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 1,5 eta % 1,2 jaitsi dira, hurrenez hurren.

2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak jaitsi egin dira hiru lurraldeetan. Hala, Araban hiruhileko arteko jaitsiera % 2,0koa izan da, Bizkaian % 1,6koa eta, azkenik, Gipuzkoan % 0,8koa.

Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko landunen indizea % 0,9 igo da 2022ko hirugarren hiruhilekoan, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, enplegua % 0,5 hazi da.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie zirkunstantziak gorabehera egindako ahaleginagatik lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 96,0ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza-sektoreko salmentak % 0,4 jaitsi dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2022/11/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020332_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali