2022/11/18ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2021ean, I+Gn eginiko gastua serie historikoko maximora iritsi da, 1.647 milioi eurora; % 10,5 gehiago

BPGd-aren gaineko I+Gko jardueretako gastuak 2020ko % 2,07tik 2021eko % 2,11ra egin du

2021ean, barneko I+G jarduerako gastua (ikerketa eta garapen teknologikoa) 1.647 milioi eurokoa izan da, guztira, Euskal AEn; zifra hori I+Gko gastuan sekula izan den handiena izan da, Eustatek prestatu dituen datuen arabera. Alegia, aurreko urtean baino 157 milioi euro gehiagoko gastua izan da; % 10,5 egin du gora. BPGd-aren gaineko I+Gko jardueretako gastua % 2,11koa izan da 2021ean, 2020an baino handiagoa, orduan % 2,07koa izan baitzen.

Barneko I+G jarduerak 20.804 pertsonari eman die enplegua, dedikazio osoaren baliokidetzan, 2021ean; % 6,6 egin du gora aurreko urtearen aldean. Era berean, ikertzaileetan, 14.367 pertsona dedikazio osoaren baliokidetzan; % 5,4 areagotu da, halaber.

Lurralde-xehetasunari dagokionez, egiaztatu da erkidegoko barneko I+Gko gastu osoaren % 46,9, 2021ean, Bizkaian egin dela; % 42,7, Gipuzkoan, eta % 10,5, Araban. Lurralde bakoitzeko BPGd-ari dagokionez, esan behar da gastu hori Gipuzkoako BPGd-aren % 2,69 dela; % 1,95ekoa, Bizkaiaren kasuan, eta % 1,40koa, Arabaren kasuan.

Euskal AEn eginiko barneko I+Gko gastuaren % 77,4 enpresen sektoreak exekutatu du

Barneko I+Gko gastua exekutatzen duen sektoreari dagokionez, gehiena, % 77,4 (1.275,2 milioi euro), enpresek egin dute; % 16,2 (267,1 milioi), goi-mailako irakaskuntzak, eta gainerako % 6,4a (104,7 milioi), administrazioaren mendeko zenbait erakundek. 2020arekin alderatuta, enpresek % 11,6 areagotu dute I+Gko gastua; administrazioaren mendeko erakundeek, % 18,6, eta goi-mailako irakaskuntzak, % 3,2.

Barneko I+Gko gastua exekutatzen duten sektoreen banaketa nahiko egonkor mantentzen ari da azken urteotan. Aurreko urtearen aldean, hiru sektoreetako bik, enpresek eta administrazio publikoak, barneko I+Gko gastu osoko partaidetzan % 0,7ko eta % 0,4ko hazkuntza izan dute, hurrenez hurren, eta goi-mailako irakaskuntzak, % 1,1eko beherakada.

I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sektoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 2021

Excel csv
 GuztiraAdministrazioaGoimailako irakaskuntzaEnpresakIAGEPAtzerria
Guztira1.646.957541.28334.194933.1047.460130.916
Enpresak eta IAGEP1.275.153260.6966.074901.9181.448105.017
Herri-administrazioa104.68989.6211599.4101.8993.600
Goi-mailako irakaskuntza267.115190.96627.96121.7774.11322.299

IAGEP (Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak)

Data 2022ko Azaroaren 18a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Barneko I+Gko gastuaren finantzaketaren ikuspegitik, Enpresek ikerketara 933 milioi euro bideratu dituzte, 2020an baino % 14,8 gehiago; alegia, finantzaketa osoaren % 56,7. Hala, finantzatutako kopuru osoko partaidetzak gora egin du % 2,1, aurreko urtearekin alderatuta, eta lehen finantzaketa-iturria izaten jarraitzen du. Finantzaketa publikoak, bestalde, 541 milioiko ekarpena egin du, eta % 6,2 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta; barneko I+Gko gastu osoaren % 32,9 da. Igoera handia izan badu ere, presentzia % 1,3 jaitsi da.

Gainerako funtsen jatorria honako hau da: goi-mailako irakaskuntzaren sektorea (34,2 milioi), irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak (7,5 milioi) eta atzerria (130,9 milioi). Ekarpen horiek honako aldakuntza hauek dakartzate, aurreko urtearekin alderatuta: % 0,8, –% 2,6 eta % 4,0, hurrenez hurren.

Finantzaketa publikoaren jatorriari dagokionez, administrazio autonomoaren ekarpena nagusitzen da (433,4 milioi), zeina % 5,3 hazi baita aurreko urtearen aldean eta administrazio publikoak 2021ean finantzatutako kopuru osoaren % 80,1 baita. Bestalde, administrazio zentralak (87,3 milioi) % 16,9 handitu du finantzaketa aurten, eta % 16,1eko parte-hartzea du administrazio publikoek finantzatutako kopuru osoan. Azkenik, aldundiek eta tokiko administrazioek (20,6 milioi) % 3,8ko parte-hartzea izan dute, baina ekarpena % 11,6 jaitsi dute, aurreko urtearekin alderatuta.

Dedikazio osoan 20.804 enplegatu izan dira. Exekuzio-sektoreen arabera: 14.887 pertsona, enpresetakoak (guztizkoaren % 71,6); 4.622, goi-mailako irakaskuntzakoak (% 22,2), eta 1.295, administrazio publikokoak (% 6,2). Lanbide-kategoriari dagokionez, ikertzaileak 14.367 dira, eta % 5,4 egin dute gora; 4.972 langile teknikoak dira, eta % 9,6 egin dute gora, eta, azkenik, 1.466 laguntza-langile dira, urtebete lehenago baino % 8,9 gehiago.

I+Gn 2021ean jardun duen pertsonalaren % 36,2 emakumea da

2021ean, dedikazio osoko I+Gko pertsonalaren % 36,2 emakumea da. Alegia, % 5,7ko igoera izan da, 2020. urtean I+Gan jardun zuten emakumeen kopuruaren aldean; 7.534 emakume dira, guztira. Nahiz eta pertsonal kopuru osoan duen pisuak hiru hamarren egin duen behera, denborazko ikuspegi zabalagotik, pisuak ehuneko 3,1 puntu egin du gora, 2010arekin alderatuta, eta ehuneko 4,8 puntu, 2005arekin alderatuta.

I+Garen exekuzio-sektorea kontuan hartuta ikusten da enpresen sektorean eta goi-mailako irakaskuntzaren sektorean dela emakumeen presentzia esanguratsuagoa, kantitateari dagokionez: 4.531 eta 2.260 emakume, hurrenez hurren, eta 743 emakume administrazio publikoaren sektorean. Hala ere, termino erlatiboetan, administrazio publikoan emakumeak pertsonal osoaren % 57,3 dira; goi-mailako irakaskuntzan, % 48,9, eta enpresen sektorean, % 30,4.

I+Gko gastuaren eta langileen (DOB) bilakaera Euskal AEn. 2010-2021

Excel csv
 201020112012201320142015201620172018201920202021
I+Gko gastuak            
Guztira (milioi eurotan)1.360,31.366,21.372,91.316,81.289,81.273,21.290,91.363,21.423,41.481,41.490,01.646,9
Urteko gehikuntza (%)6,20,40,5-4,1-2,1-1,31,45,64,44,10,610,5
BPGaren aldean (%)2,042,042,092,031,941,861,811,851,851,862,072,11(p)
Langileak (DOB)            
Guztira17.53217.87918.68218.28018.53518.21717.89818.57719.27419.61919.51120.804
Urteko gehikuntza5,02,04,5-2,21,4-1,7-1,83,83,81,8-0,56,6
Lanpostu baliokideekiko (‰)18,819,320,921,121,320,319,519,820,120,121,321,5
Ikertzaileak (DOB)            
Guztira11.07111.28311.77211.95912.03012.08911.91612.60813.16513.52013.62914.367
Urteko gehikuntza6,61,94,31,60,60,5-1,45,84,42,70,85,4
Lanpostu baliokideekiko (‰)11,912,213,213,813,813,413,013,413,713,914,914,8

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2022ko Azaroaren 18a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten elkarlanean jardun duten enpresa eta erakunde guztiei, eginiko ahaleginagatik; informazio-bilketa 2022ko apiriletik urrira bitartean egin da. Haien laguntzarik gabe, ez zatekeen posible izango.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2021ean, I+Gn eginiko gastua serie historikoko maximora iritsi da, 1.647 milioi eurora; % 10,5 gehiago

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2022/11/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020337_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali