HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzek % 6,6 egin...

2022/11/21eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzek % 6,6 egin dute gora 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn, eta COVID-19ak eragindakoek, % 14,5

2022ko lehen seihilekoko metatuan, heriotzek % 7 egin zuten gora

2022ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.775 heriotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 6,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Urteko metatuan, urtarrilaren eta ekainaren artean, 12.211 heriotza izan dira, 2021eko aldi berean baino % 7,0 gehiago.

Hiru lurraldeetan, heriotzek gora egin dute, eta bereziki esanguratsua izan da igoera Araban eta Bizkaian; Araban, % 9,5 egin dute gora, eta, guztira, 792 pertsona hil dira, eta, Bizkaian, % 9,3, eta 3.150 pertsona hil dira. Gipuzkoan, igoera txikiagoa izan da, % 1,2koa; 1.833 heriotza izan dira. Sexuari dagokionez, 2.925 emakume eta 2.850 gizon hil dira; alegia, % 9 egin du gora heriotzak emakumeetan eta % 4,2, gizonetan.

graf0020397_01_e.png

Bigarren hiruhileko honetan izan diren heriotzen artean, 10 (% 0,2) urtebetetik beherakoenak izan dira eta 101 (% 1,7), ehun urtetik gorakoenak.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan dira; 1.547 eta 1.370 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 50,5 izan dira. Hirugarren heriotza-kausa COVID-19a izan da; 364 heriotza (% 6,3), aurreko urteko hiruhileko berean baino % 14,5 gehiago.

Heriotzen motiboak desberdina izaten jarraitzen du, sexuaren arabera; izan ere, gizonen artean, tumoreek gainditu egin dituzte zirkulazio-sistemako gaixotasunak, eta, emakumeen artean, kausa nagusia zirkulazio-sistemaren gaixotasunak izan dira eta, ondoren, tumoreak.

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da 2022ko bigarren hiruhilekoan, behera egin baitu (2.456 pertsona gutxiago). Hiru lurraldeetan, biztanleria galdu da: Bizkaian, 1.519 pertsona; Gipuzkoan, 750, eta, Araban, 187.

COVID-19aren ondorioz 364 heriotza izan dira 2022ko bigarren hiruhilekoan

COVID-19ak, guztira, 364 heriotza eragin ditu, 2021eko hiruhileko berean baino 46 gehiago, baina 2020ko hil beretan izandako heriotza kopurutik (1.241) urrun. Heriotza horiek 2 taldetan sailkatzen dira: 363, COVID-19 egiaztatuaren ondorioz, eta 1, ustezko COVID-19agatik. Gainera, beste 145 heriotzatan, COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuetako bat izan da, baina ez funtsezko kausa.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2022/II

Excel csv
 Heriotzak guztiraCOVID-19 guztiraCOVID-19 baieztatutaCOVID-19 probablea
     
Euskal AE5.7753643631
     
Bizileku-lurralde historikoak    
Araba/Álava79246460
Bizkaia3.1501961960
Gipuzkoa1.8331221211
     
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)    
Barakaldo29420200
Basauri11610100
Bilbao1.03761610
Donostia / San Sebastian50128280
Getxo19215150
Irun15010100
Portugalete141990
Santurtzi12510100
Vitoria-Gasteiz58138380
     
Sexua    
Gizon2.8501921911
Emakumea2.9251721720
     
Adina    
40 urtetik beherakoak49000
40 urtetik 59ra38810100
60 urtetik 79ra1.59175750
80 urte edo gehiago3.7472792781

Data 2022ko Azaroaren 21a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Lurraldeen arabera, zifrarik altuena Bizkaian izan da (196); ondoren, Gipuzkoan (122) eta, gero, Araban (46). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmendu behar da (61 heriotza COVID-19ak eraginda), gero Gasteiz (38) eta, azkenik, Donostia (28). Barakaldo (20 heriotza), Getxo (15) eta Basauri, Santurtzi eta Irun (guztietan 10) ere nabarmendu beharreko udalerriak dira.

Gizonen heriotza kopuruak (192) emakumeena (172) gainditu du, eta, adinen arabera, talde kaltetuena 80 urtetik gorakoena izan da, COVID-19agatiko heriotzen % 76,6 tarte horretan izan baita (279 heriotza).

Heriotza horiek, nagusiki, Euskal AEko ospitaleetan gertatu dira (% 79,1; % 89 2021eko bigarren hiruhilekoan), eta, ondoren, egoitza soziosanitarioetan (% 11; % 1,9 2021eko bigarren hiruhilekoan) eta etxeetan (% 9,6; % 9,1 2021eko bigarren hiruhilekoan).

Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren, heriotza-arrazoiaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2022/II

Excel csv
 2022/II2022/I2021/II
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK5.775100,06.436100,0-10,35.418100,06,6
         
Araba / Álava79213,783212,9-4,872313,39,5
Bizkaia3.15054,53.44653,5-8,62.88353,29,3
Gipuzkoa1.83331,72.15833,5-15,11.81233,41,2
         
Adina        
1 urtetik beherakoak100,2110,2-9,170,142,9
1-19 urte60,180,1-25,0110,2-45,5
20-39 urte330,6530,8-37,7490,9-32,7
40-59 urte3886,73996,2-2,83706,84,9
60-79 urte1.59127,51.82728,4-12,91.54328,53,1
80-99 urte3.64663,14.02662,6-9,43.37562,38,0
100 urte edo gehiago1011,71121,7-9,8631,260,3
         
Gizonak2.85049,43.15649,0-9,72.73550,54,2
1 urtetik beherakoak30,170,2-57,150,2-40,0
1-19 urte30,140,1-25,080,3-62,5
20-39 urte240,8240,80,0321,2-25,0
40-59 urte2609,12467,85,72489,14,8
60-79 urte1.00735,31.15336,5-12,799936,50,8
80-99 urte1.54554,21.70954,2-9,61.43652,57,6
100 urte edo gehiago80,3130,4-38,570,314,3
         
Emakumeak2.92550,63.28051,0-10,82.68349,59,0
1 urtetik beherakoak70,240,175,020,1250,0
1-19 urte30,140,1-25,030,10,0
20-39 urte90,3290,9-69,0170,6-47,1
40-59 urte1284,41534,7-16,31224,54,9
60-79 urte58420,067420,5-13,454420,37,4
80-99 urte2.10171,82.31770,6-9,31.93972,38,4
100 urte edo gehiago933,2993,0-6,1562,166,1
         
HERIOTZA-KAUSA        
Guztira        
Neoplasiak1.54726,81.57424,5-1,71.57029,0-1,5
Zirkulazio sistema1.37023,71.50823,4-9,21.36125,10,7
Arnas sistema3425,93755,8-8,82755,124,4
Nerbio sistema3556,14186,5-15,13246,09,6
Txegoste sistema2814,92704,24,12705,04,1
Gainerako kausak1.88032,62.29135,6-17,91.61829,916,2
COVID-19 baieztatuta3636,377712,1-53,33175,914,5
COVID-19 probablea10,060,1-83,310,00,0
Bestelakoak1.51626,31.50823,40,51.30024,016,6
         
Gizonak        
Neoplasiak91832,288428,03,892733,9-1,0
Zirkulazio sistema62622,070822,4-11,665023,8-3,7
Arnas sistema1806,32096,6-13,91636,010,4
Nerbio sistema1414,91534,8-7,81375,02,9
Txegoste sistema1515,31374,310,21365,011,0
Gainerako kausak83429,31.06533,7-21,772226,415,5
COVID-19 baieztatuta1916,743613,8-56,21806,66,1
COVID-19 probablea10,030,1-66,700,00,0
Bestelakoak64222,562619,82,654219,818,5
         
Emakumeak        
Neoplasiak62921,569021,0-8,864324,0-2,2
Zirkulazio sistema74425,480024,4-7,071126,54,6
Arnas sistema1625,51665,1-2,41124,244,6
Nerbio sistema2147,32658,1-19,21877,014,4
Txegoste sistema1304,41334,1-2,31345,0-3,0
Gainerako kausak1.04635,81.22637,4-14,789633,416,7
COVID-19 baieztatuta1725,934110,4-49,61375,125,5
COVID-19 probablea00,030,1-100,010,0-100,0
Bestelakoak87429,988226,9-0,975828,315,3
         
HERIOTZA-HILABETEA        
Apirila1.97134,1   1.82733,77,9
Maiatza1.93033,4   1.85034,14,3
Ekaina1.87432,5   1.74132,17,6
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2022ko Azaroaren 21a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzek % 6,6 egin dute gora 2022ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn, eta COVID-19ak eragindakoek, % 14,5

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2022/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020397_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali