2022/11/16ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. BESTE MERKATU ZERBITZU BATZUK. III/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Salmentek Euskal AEko Merkatu-zerbitzuen sektorean % 11,8 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Ostalaritza eta Garraioa eta biltegiratzea dira hazkundearen buru (% 19,5 eta % 17,6, hurrenez hurren)

Euskal AEko Beste merkatu zerbitzu batzuk sektorean salmentek % 11,8 egin dute gora 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak alde batera utzi ondoren, Eustaten datuen arabera. Sektore horretan, Ostalaritza, Garraioa eta biltegiratzea, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta urtaroko ondorioak alde batera utzi ondoren, salmentek % 1,0 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan.

Beste merkatu zerbitzu batzuk sektorean, benetako salmenten urte arteko berreskurapena (prezio finkoetan) orokortua izan da urteko hirugarren hiruhilekoan, Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean izan ezik, % 0,6 egin batitute behera. Salmentek gora egin dute, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, honako sektore hauetan: Ostalaritza (% 19,5), Garraioa eta biltegiratzea (% 17,6), Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak (% 10,4) eta, azkenik, Informazioa eta komunikazioak (% 6,7).

2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, igoera ikusi da, era berean, sektore guztien salmentetan, Ostalaritzan izan ezik, % 2,9 egin baitu behera. Hala, salmentek % 1,5 egin dute gora hiruhilekoen arteko terminoetan Garraioa eta biltegiratzea sektorean, % 0,9 Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak sektorean, % 0,5 Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean eta, azkenik, % 0,4 Informazio eta komunikazioetan.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Beste merkatu zerbitzu batzuk. Behin-behineko datuak. 2022/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 Indizeat / t-4At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA11,81,013,2
Garraioa eta biltegiratzea17,61,517,7
Ostalaritza19,5-2,931,5
Informazioa eta komunikazioak6,70,46,3
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak-0,60,5-1,5
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak10,40,911,5
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava11,02,213,0
Bizkaia11,90,314,3
Gipuzkoa11,91,711,3
    
EMPLEGUA-0,4-0,10,2

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2022ko Azaroaren 16a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian eta Gipuzkoan % 11,9ko urte arteko igoera izan da salmenten indizean eta, Araban, % 11,0koa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera izan da, era berean, hiru lurraldeetako salmentetan: Araban, % 2,2; Gipuzkoan, % 1,7, eta Bizkaian, % 0,3.

Euskal AEn zerbitzu horietan lanean ari diren langileen indizeak behera egin du % 0,4 2022ko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, eta % 0,1, hiruhilekoen artekoan.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik, egoerak ezohikoak izan badira ere. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 94,1eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Salmentek Euskal AEko Merkatu-zerbitzuen sektorean % 11,8 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2022/11/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020333_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali