2022/11/28ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2022/II
2022ko bigarren hiruhilekoan 2.271 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino % 24,8 gehiago
Senarren % 93k eta emazteen % 86,8k 30 urte baino gehiago zituzten
Eustaten datuen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoan 2.271 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (1.820) baino % 24,8 gehiago. Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko bereko datuekin alderatzen baditugu, ezkontzen kopurua % 4,5 igo da. Bi datuok erakusten dute aurreko bi urteetan atzeratutako ezkontzak berreskuratu egin direla. Ezkontza guztietarik, 2.212 sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak izan ziren, eta 59 sexu bereko pertsonen artekoak, 36 emakume artekoak eta 23 gizon artekoak.
Inskripzioaren lurraldea kontuan harturik, ezkontzen kopuruak gora egin zuen hiru lurraldeetan: Bizkaian 1.037 ezkontza izan ziren, Araban 268 eta Gipuzkoan 818. Bestalde, 148 ezkontza Euskal AEtik kanpo erregistratu ziren.
Bigarren hiruhilekoan ohikoa den bezala, nabarmen igo zen ezkontzen kopurua, eta nabarmentzekoa da ekainaren kasua, hilabete horretan egin baitziren hiruhileko horretako ezkontzen % 44,9.
2022ko udaberriko hilabeteetan, ezkontza zibilen portzentajea % 91,2 izan zen; % 88,2 sexu desberdineko pertsonenak izan ziren, eta % 2,6 sexu berekoenak, nahitaez zibilak denak. 2022an, portzentaje hori 1,2 puntu txikiagoa izan zen 2021eko hiruhileko berekoa baino.
2022ko bigarren hiruhilekoko 2.271 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn zuten 2.103 gizonezko eta 2.129 emakumezko ezkondu ziren. 1.741 senarrentzat (% 82,8), lehen ezkontza izan zen; 28 alargun eta 334 dibortziatu berriz ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen: aurretik ezkondu gabe zeuden emakumeak 1.793 izan ziren (% 84,2), alargunak 14 eta dibortziatuak 322.
Atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak behera egin du
Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 93k eta emazteen % 86,8k 30 urte baino gehiago zituzten. 2021eko aldi berean, proportzioa % 91 izan zen gizonen kasuan eta % 85,6 emakumeenean.
2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean, gizonezko ezkonberrien % 11,5ek eta emakumezko ezkonberrien % 16,2k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, portzentaje hori ehuneko 0,5 puntu jaitsi da gizonen artean eta 1,1 emakumeen artean.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2022/II
| | Oraingo hiruhilekoa (2022/II) | Aurreko hiruhilekoa (2022/I) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/II) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontza | 2.271 | 100,0 | 1.044 | 100,0 | 117,5 | 1.820 | 100,0 | 24,8 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 268 | 11,8 | 132 | 12,6 | 103,0 | 246 | 13,5 | 8,9 |
| Bizkaia | 1.037 | 45,7 | 533 | 51,1 | 94,6 | 837 | 46,0 | 23,9 |
| Gipuzkoa | 818 | 36,0 | 335 | 32,1 | 144,2 | 637 | 35,0 | 28,4 |
| Euskal AEtik kanpo | 148 | 6,5 | 44 | 4,2 | 236,4 | 100 | 5,5 | 48,0 |
| Heterosexualak | 2.212 | 97,4 | 1.007 | 96,5 | 119,7 | 1.744 | 95,8 | 26,8 |
| Kanonikoak | 201 | 8,9 | 46 | 4,4 | 337,0 | 139 | 7,6 | 44,6 |
| Zibilak | 2.011 | 88,6 | 961 | 92,0 | 109,3 | 1.605 | 88,2 | 25,3 |
| Homosexualak | 59 | 2,6 | 37 | 3,5 | 59,5 | 76 | 4,2 | -22,4 |
| Gizon artean | 23 | 1,0 | 17 | 1,6 | 35,3 | 22 | 1,2 | 4,5 |
| Emakume artean | 36 | 1,6 | 20 | 1,9 | 80,0 | 54 | 3,0 | -33,3 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 2.103 | 100,0 | 997 | 100,0 | 110,9 | 1.677 | 100,0 | 25,4 |
| Ezkongabea | 1.741 | 82,8 | 791 | 79,3 | 120,1 | 1.363 | 81,3 | 27,7 |
| Alargunak | 28 | 1,3 | 10 | 1,0 | 180,0 | 17 | 1,0 | 64,7 |
| Dibortzuatuak | 334 | 15,9 | 196 | 19,7 | 70,4 | 297 | 17,7 | 12,5 |
| 30 urtetik beherakoak | 147 | 7,0 | 103 | 10,3 | 42,7 | 150 | 8,9 | -2,0 |
| 30 - 39 urte | 865 | 41,1 | 354 | 35,5 | 144,4 | 698 | 41,6 | 23,9 |
| 40 urte eta gehiago | 1.091 | 51,9 | 540 | 54,2 | 102,0 | 829 | 49,4 | 31,6 |
| Espainiarrak | 1.861 | 88,5 | 794 | 79,6 | 134,4 | 1.475 | 88,0 | 26,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 242 | 11,5 | 203 | 20,4 | 19,2 | 202 | 12,0 | 19,8 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 2.129 | 100,0 | 999 | 100,0 | 113,1 | 1.731 | 100,0 | 23,0 |
| Ezkongabea | 1.793 | 84,2 | 801 | 80,2 | 123,8 | 1.429 | 82,6 | 25,5 |
| Alargunak | 14 | 0,7 | 11 | 1,1 | 27,3 | 15 | 0,9 | -6,7 |
| Dibortzuatuak | 322 | 15,1 | 187 | 18,7 | 72,2 | 287 | 16,6 | 12,2 |
| 30 urtetik beherakoak | 282 | 13,2 | 136 | 13,6 | 107,4 | 248 | 14,3 | 13,7 |
| 30 - 39 urte | 958 | 45,0 | 421 | 42,1 | 127,6 | 771 | 44,5 | 24,3 |
| 40 urte eta gehiago | 889 | 41,8 | 442 | 44,2 | 101,1 | 712 | 41,1 | 24,9 |
| Espainiarrak | 1.785 | 83,8 | 720 | 72,1 | 147,9 | 1.432 | 82,7 | 24,7 |
| Atzerriko nazionalitatea | 344 | 16,2 | 279 | 27,9 | 23,3 | 299 | 17,3 | 15,1 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Apirila | 494 | 21,8 | | | | 404 | 22,2 | 22,3 |
| Maiatza | 758 | 33,4 | | | | 577 | 31,7 | 31,4 |
| Ekaina | 1.019 | 44,9 | | | | 839 | 46,1 | 21,5 |
| | | | | | | | | |
| (1)Datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira | | | |
Data 2022ko Azaroaren 28a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62