2022/11/30eko prentsa-oharra
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan. 2022
Euskal AEko Administrazioaren zentroen % 36,7k eta enplegatu publikoen % 5,4k telelanean jardun dute 2022an
Erabiltzaileekin elkarreraginean aritzeko sare sozialen erabilera % 83,9ra igo da zentro publikoetan
Administrazio publikoko zentroen % 36,7k telelanean ari diren langileak dituzte 2022an, Eustatek prestatutako datuen arabera. Era berean, langile publikoen % 5,4k bere lantokitik kanpo lan egin dute 2022an, gutxienez lanaldiaren heren batean erregulartasunez, eta sare telematikoak erabili ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologietako sistemekin konektatzeko. Hori dela eta, telelangiletzat har daitezke.
Kopuru horiek duela urtebete, pandemia betean, lortutako datuen aldean murrizten diren arren (zentroen % 44k telelangileak zituzten, eta Administrazio Publikoko langileen % 11,6k telelanean ziharduten), 2020ko hasieran erregistratutako kopuruak baino handiagoak dira; hain zuzen ere, telelangileak dituzten zentroei dagokienez 10 puntu portzentual baino gehiago dira (% 26,1 ziren 2020ko hasieran), eta enplegatu publikoei dagokienez hiru puntu portzentual baino gehiago dira (% 2,1 ziren duela bi urte).
Telelana Euskal AEko Administrazio Publikoan, jarduera-adarraren arabera ( %). 2017-2022
| | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
| | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua | Zentroak | Enplegua |
| Guztira | 9,2 | 1,7 | 15,1 | 1,4 | 15,1 | 1,6 | 26,1 | 2,1 | 44,0 | 11,6 | 36,7 | 5,4 |
| Herri administrazioa eta defentsa | 11,1 | 1,1 | 24,5 | 1,2 | 20,3 | 1,6 | 33,6 | 2,7 | 63,1 | 16,5 | 51,9 | 7,4 |
| Hezkuntza | 7,3 | 2,8 | 10,2 | 1,7 | 8,8 | 1,4 | 16,0 | 2,1 | 17,7 | 5,4 | 12,9 | 2,9 |
| Osasun jarduera | 4,5 | 0,7 | 15,2 | 0,7 | 28,2 | 0,7 | 59,7 | 0,7 | 23,7 | 5,8 | 4,6 | 0,3 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 9,9 | 1,1 | 9,1 | 1,5 | 8,2 | 0,9 | 18,2 | 1,1 | 42,7 | 9,9 | 48,8 | 4,7 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 11,3 | 3,5 | 11,5 | 2,6 | 14,6 | 4,4 | 15,8 | 4,5 | 66,0 | 23,4 | 54,5 | 15,4 |
Unitatea:ehunekoa establezimenduaren edo enpleguaren arabera
Data 2022ko Azaroaren 30a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Gainera, batez beste, administrazio publikoko enplegatuen % 93,9k informazioaren eta komunikazioaren teknologietako sistemak (IKT) erabiltzen dituzte, eta egiaztatu da enplegatu horien % 9,0 IKT sistemetan adituak direla. Era berean, enplegatu guztien ia heren batek, % 31,5ek, urrutiko konexioa dute, erabilera profesionaleko gailu eramangarri baten bidez.
Bestalde, Administrazioan, zentroen tamainak ez du alde nabarmenik sortzen IKT teknologiak erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoan.
Langile horiek sexuaren eta lurraldearen arabera aztertuz gero, nabarmendu behar da, IKT sistemetako adituen kasuan izan ezik —horietan gizonen ehunekoa (% 59,3) emakumeena baino handiagoa da (% 40,7)—, gainerako kategorietan emakumeen ehunekoa % 60 ingurukoa dela eta gizonena % 40 ingurukoa. Edonola ere, sexuari eta jarduera-arloei erreparatuta, alde handiagoak hautematen dira.
Bestalde, administrazio publikoko ia zentro guztiek, % 99,8k, IKT sistemetako erabiltzaileak dituzte. Gainera, % 65ek IKT sistemetako adituak dituzte, % 78,5ek beren lantokietara urrutitik sartzeko aukera duten langileak dituzte, eta, lehen esan bezala, % 36,7k telelangileak dituzte lanaldiaren herenean gutxienez.
Euskal AEko administrazio publikoko establezimenduetako IKT langileak, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera (%). 2022
| | IKT erabiltzaileak | IKT espezialistak | Enplegatuak urruneko konexioarekin | Telelangileak |
| | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Guztira | Emakumeak | Gizonak |
| Euskal AE | 93,9 | 60,3 | 39,7 | 9,0 | 40,7 | 59,3 | 31,5 | 59,9 | 40,1 | 5,4 | 57,2 | 42,8 |
| Araba/Álava | 91,0 | 60,7 | 39,3 | 9,2 | 42,4 | 57,6 | 27,8 | 59,5 | 40,5 | 5,1 | 60,0 | 40,0 |
| Bizkaia | 96,2 | 59,8 | 40,2 | 10,8 | 40,7 | 59,3 | 36,6 | 60,8 | 39,2 | 5,3 | 54,2 | 45,8 |
| Gipuzkoa | 92,0 | 60,9 | 39,1 | 6,0 | 39,4 | 60,6 | 25,5 | 58,6 | 41,4 | 5,7 | 59,3 | 40,7 |
| Jarduera-adarra | | | | | | | | | | | | |
| Herri administrazioa eta defentsa | 95,4 | 49,3 | 50,7 | 11,4 | 40,7 | 59,3 | 25,9 | 47,2 | 52,8 | 7,4 | 60,9 | 39,1 |
| Hezkuntza | 99,1 | 58,0 | 42,0 | 9,3 | 44,8 | 55,2 | 57,4 | 60,3 | 39,7 | 2,9 | 51,2 | 48,8 |
| Osasun jarduera | 96,5 | 79,6 | 20,4 | 2,6 | 43,9 | 56,1 | 15,7 | 79,5 | 20,5 | 0,3 | 61,6 | 38,4 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 89,4 | 62,3 | 37,7 | 7,5 | 36,1 | 63,9 | 24,3 | 60,3 | 39,7 | 4,7 | 62,9 | 37,1 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 81,9 | 43,3 | 56,7 | 18,7 | 30,3 | 69,7 | 48,0 | 42,2 | 57,8 | 15,4 | 49,4 | 50,6 |
Unitatea: ehunekoa enpleguaren arabera
Data 2022ko Azaroaren 30a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
4.0 industriaren adierazleak Administrazio publikoaren zentroetan
Administrazioaren eraldaketa digitalari dagokionez, sare sozialak dira aztertzen diren bederatzi adierazleetatik adierazgarriena (zentroen % 83,9k erabiltzen dituzte enpresa-xedeetarako). Gero, ziber-segurtasuneko jarduerak datoz, % 59,5ekin. Ondoren, datoz Zerbitzu Mugikorrak, % 48,4rekin (zerbitzu mugikortzat hartzen da jarduerarekin zerikusia duten aplikazioak erabiltzea), eta Hodeiko Zerbitzu Informatikoak (Cloud Computing), zentroen % 46,0 ordaintzen baitute zerbitzu hori —horri esker, edonon kokatutako eta Internetera konektatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik eskura daitezke informazioa edo zerbitzuak—.
Gutxiago erabiltzen dira —% 6 eta % 38 arteko ehunekoekin— Gauzen Internet (IoT), % 37,7rekin, Makrodatuen analisia (Big Data), % 36,4rekin, adimen artifizialeko sistemen erabilera, % 17,8rekin, 3D inprimagailuak, % 9,7rekin, eta Robotika, % 6,2rekin.
Euskal AEko enpresen % 94,3k tramite elektronikoak egiten dituzte administrazio publikoarekin
Euskal AEko enpresek e-Administrazioaz egiten duten erabilerari dagokionez, 2022an enpresen % 94,3k tramite elektronikoak egiten dituzte administrazio publikoarekin. Tramite horiek zuzenean egin daitezke, edo hirugarrenen bidez (aholkularitzak…), edo bi prozeduren bidez. Enpresen % 54,7k zuzenean egin dute tramiteren bat, eta % 76,1ek hirugarren batzuen bidez egin dute.
10 enplegatu edo gehiagoko enpresen artean, establezimenduen % 97,5ek egin dituzte tramite elektronikoak. Enpresa horiek, handiagoak izanik, baliabide gehiago dituztenez gero, tramite horiek batik bat zuzenean egiten dituzte (% 85,5); hirugarrenen bidez egiten dituztenak, berriz, % 58,3 dira.
Egiten dituzten tramite elektroniko nagusien helburua da askotariko informazioa lortzea (% 71,1), inprimakiak eta formularioak lortzea (% 68,0) eta betetako inprimakiak eta formularioak itzultzea (% 63,1). Halaber, bide hori maiz erabiltzen da langileen gizarte-kotizazioak aitortzeko (% 67,7) eta zenbait zerga mota betetzeko: BEZa (% 79,0) eta Sozietateen gaineko Zerga (% 61,3), batez ere.
Euskal AEko enpresek tramite elektroniko horiek zer administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, Foru Aldundiak (% 87,1) eta Administrazio Zentrala (% 73,8) nabarmentzen dira —izan ere, ehuneko horietan eragin handia du zerga nagusien gaineko eskumenak bi administrazio horien esku egoteak—.Ondoren, Eusko Jaurlaritza (% 63,6) dator eta, gero, tokiko erakundeak (% 33,4) eta Europar Batasuna eta beste batzuk (% 8,9).
10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, nabarmen murrizten da Eusko Jaurlaritzaren (% 83,2) eta Foru Aldundien (% 88,5) edo Administrazio Zentralaren (% 89,0) arteko distantzia. e-Administrazioaz baliatzen diren enpresen proportzioa nabarmen handitzen da, halaber, tokiko erakundeekin (% 50,3) eta Europar Batasunarekin eta beste batzuekin (% 20,7).
Administrazioak enpresek baino ekipamendu gehiago du eta gehiago erabiltzen ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
2022an, administrazio publikoko zentroen % 99,5ek beren web-orria dute edo dagokion erakundearen web-orria dute. 10 enplegatu edo gehiagoko zentroetan, proportzio hori are handiagoa da, % 99,9.
Era berean, 2022an, Euskal AEko administrazio publikoko ia zentro guztiek erabiltzen dituzte Euskadiko informazioaren eta komunikazioaren teknologietako oinarrizko ekipamenduak. Web-orriaz gain, zentro publikoen % 99,8k ordenagailua eta Interneteko konexioa dituzte, eta % 99,7k posta elektronikoa dute. Bestalde, telefono mugikorra da ezarpen txikiena duen informazioaren eta komunikazioaren teknologietako ekipamendua, zentroen % 86,2k dute.
Enpresen sektorearekin alderatuta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ezarpen-ehunekoak handiagoak dira administrazio publikoen zentroetan. Web-orria edukitzeari erreparatzen badiogu, 45,2 puntu portzentualeko aldea dago Administrazioaren alde (% 54,3koa da enpresen sektorean). Hala ere, telefono mugikorraren ekipamendua ohikoagoa da enpresen sektorean (% 95,8) administrazio publikoaren sektoreko zentroetan baino (% 86,2).
2022an, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako ekipamendua erabiltzen duten enplegatu publikoen proportzioa ere oso handia da: langile publikoen % 90,7k ordenagailua erabiltzen dute, % 93,3k posta elektronikoa dute eta % 90,2k Interneterako sarbidea dute. Enpresen sektoreko langileen artean erabilera-ehuneko horiek txikiagoak dira, % 73,3, % 69,8 eta % 70,6, hurrenez hurren.
Aipatu behar da ehuneko handi horiek —ekipamenduetan zein langileen erabileran— enplegu-estratu orotan erregistratzen direla eta, hartara, administrazio publikoan ia eraginik ez duela zentroen tamainak.
IKT ekipamenduak eta erabilera maila Euskal AEko administrazio publikoaren establezimenduetan (%). 2022
| | Ordenagailu pertsonala | Posta elektronikoa | Internet | Sakelako telefonoa | Webgunea |
| | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % enplegu. ald | % establ. ald | % establ. ald |
| Guztira | 99,8 | 90,7 | 99,7 | 93,3 | 99,8 | 90,2 | 86,2 | 99,5 |
| Herri administrazioa eta defentsa | 100,0 | 91,5 | 100,0 | 96,0 | 100,0 | 91,5 | 89,4 | 99,6 |
| Hezkuntza | 100,0 | 98,6 | 100,0 | 99,6 | 100,0 | 98,8 | 63,1 | 100,0 |
| Osasun jarduera | 100,0 | 93,0 | 100,0 | 97,2 | 100,0 | 91,2 | 100,0 | 100,0 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 99,1 | 84,2 | 98,6 | 85,2 | 99,1 | 81,6 | 95,4 | 100,0 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 100,0 | 79,2 | 99,4 | 77,7 | 100,0 | 80,4 | 97,1 | 97,8 |
Unitatea:ehunekoa establezimenduaren edo enpleguaren arabera
Data 2022ko Azaroaren 30a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Gainera, ia zentro guztiek (% 99,7) segurtasun informatikoko neurriren bat hartzen dute, batez ere pasahitz seguruak (% 98,3), software eguneratua (% 98,0) eta kanpoko backup-ak (% 88,3).
Konexioa duten zentroetan Internetera sartzeko moduari dagokionez, ia zentro guztiak, % 99,9, konexio finkoen bidez sartzen dira Internetera, eta % 75,0k, gainera, konexio mugikorren bat dute. Lehenengoen artean zuntz optikoa (kablea, FTTHa...) nabarmentzen da, % 92,8rekin. Azken bost urteetan 13,9 puntu portzentual egin du gora (2017an % 78,9 ziren).
Euskal AEko administrazio publikoak garrantzi handia ematen dio web-orriaren bidez Interneten agertzeari; izatez, zentroen ehuneko handi batek web-orria du (% 99,5), baina 10 enplegatu edo gehiagoko zentroetan % 99,9ra iristen da. Enpresen sektorearen kasuan, establezimendu guztien % 54,3k besterik ez dute web-orria; nolanahi ere, 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen % 92,0k dute web-orria.
Web-orri horietan Erakundeari berari buruzko informazio orokorra aurki daiteke, orrien % 99,8an, produktuen katalogoak edo prezio-zerrendak ikus daitezke, orrien % 68,9an, edo baliabide sozialetarako profiletarako estekak, orrien % 68,5ean, beste aukera batzuen artean. Enpresa-sektoreari dagokionez, Administrazioak garrantzi handiagoa ematen dio web-orrian lan-eskaintzei buruzko informazioa agertzeari (% 68,3, eta enpresen kasuan % 30,4), eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari (Administrazioaren web-orrien % 45,2k aintzat hartzen dute alderdi hori, eta enpresen web-orrien % 20,9k).
Web-orrietara sartzeko hizkuntzei dagokienez, euskara eta gaztelania dira nagusi, antzeko ehunekoarekin (% 98,5 eta % 99,5, hurrenez hurren); ingelesez nabiga daiteke web-orrien % 35,4an eta beste hizkuntza batzuetan nabiga daiteke % 18,2an. Enpresen sektorean, euskarazko web-orrien eskuragarritasuna nabarmen txikiagoa da (% 44,6koa), baita, batez beste, ingelesezko web-orriena (% 30,0) edo beste hizkuntza batzuena (% 13,2) ere.
Euskal AEko administrazio publikoaren webgunea duten establezimenduetako hizkuntzak (%). 2022
| | Webgunea | Webguneko hizkuntza |
| | | Euskara | Gaztelania | Ingelesa | Besteak |
| Establezimenduetan, guztira | 99,5 | 98,5 | 99,5 | 35,4 | 18,2 |
| lurralde historikoa | | | | | |
| Araba/Álava | 99,4 | 97,5 | 98,8 | 33,5 | 25,3 |
| Bizkaia | 99,7 | 98,4 | 100,0 | 34,9 | 15,4 |
| Gipuzkoa | 99,3 | 99,1 | 99,3 | 37,0 | 18,3 |
| Jarduera-adarra | | | | | |
| Herri administrazioa eta defentsa | 99,6 | 97,3 | 100,0 | 43,3 | 22,7 |
| Hezkuntza | 100,0 | 100,0 | 98,8 | 15,3 | 2,2 |
| Osasun jarduera | 100,0 | 98,9 | 100,0 | 1,6 | 1,1 |
| Jarduera sozial, olgetazkoak, kulturalak eta beste | 100,0 | 100,0 | 99,6 | 44,2 | 23,2 |
| Administrazioaren beste jarduera batzuk | 97,8 | 96,6 | 99,6 | 64,2 | 40,0 |
Unitatea: webgunearekiko establezimenduen gaineko ehunekoa
Data 2022ko Azaroaren 30a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62