2022/11/29ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,8 jaitsi dira 2022ko urrian

2022ko irailarekin alderatuta, ordea, salmentak % 0,4 igo dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,8 egin dute behera 2022ko urrian, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Aurreko hilaren aldean, urtaro-ondorioak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 igo dira urrian.

2022ko irailaren aldean, elikagaien sektorean % 1,0 igo dira prezio konstanteetako salmentak; gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,8 jaitsi dira hil artean salmentak.

Urte arteko terminoetan, 2022ko urrian 2021eko urriaren aldean, bilakaera negatiboa izan da elikaduran, % 2,1 jaitsi baitira prezio konstanteetako salmentak. Gainerako produktuetan, ordea, salmentak aurreko urteko urrian baino % 2,0 handiagoak izan dira.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urria 2022

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE-0,80,4-1,2
Araba/Álava-4,1-0,5-3,0
Bizkaia0,2-0,50,1
Gipuzkoa-1,02,5-2,7
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-2,11,0-4,7
Gainerako produktuak2,0-0,86,0
    
LANGILERIA-INDIZEA   
Euskal AE4,70,82,3

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2022ko Azaroaren 29a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Lurraldeen arabera, 2022ko urrian, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,1 eta % 1,0 jaitsi dira urte artean Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, salmentak % 0,2 hazi dira urte arteko terminoetan.

2022ko irailarekin alderatuta, salmentek % 0,5 egin dute behera Araban eta Bizkaian, eta Gipuzkoan, berriz, % 2,5 egin dute gora.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuen kopurua % 4,7 igo da 2021eko urriaren aldean. Hil artean, langileen indizea % 0,8 igo da.

2022KO HAMAR HILABETEETAKO BALANTZEA

2022ko lehen hamar hilabeteetan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizearen beherakada % 1,2koa izan da. Jaitsiera hori elikagaietako salmenta metatuen % 4,7ko jaitsierak eragin du; izan ere, urrira arte metatutako salmentak % 6,0 igo dira gainerako produktuetan.

Urtean zehar metatutako aldakuntza negatiboa da Araban eta Gipuzkoan, % 3,0ko eta % 2,7ko jaitsiera metatuekin, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, salmenta metatuak % 0,1 igo dira.

Sektoreko landunen indizeak % 2,3ko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo hamar hilabeteetan.

INFORMAZIO OHARRA

Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta hilabete arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,8 jaitsi dira 2022ko urrian

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020412_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali