2022/11/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO URRIA
Euskal AEko industria-prezioek % 1,9 egin dute gora 2022ko urrian, aurreko hilabetearen aldean
2021eko urriarekin alderatuta, industria-prezioek % 21,8 egin dute gora
Euskal AEko industria-prezioek % 1,9 egin dute gora 2022ko urrian, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Urriko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 21,8koa da.
Analisi zehatzago batek agerian jartzen du 2022ko urrian honako sektore hauek izan dituztela hazkuntza handienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakoen industria (% 8,1), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 7,9) eta Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 2,4). Prezioetan honako sektore hauek izan dituzte hilen arteko beherakadak: Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 2,3) eta Industria kimikoa (% 1,5).
Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenarekin jarraitzeko, prezioen aldakuntzak, 2022ko irailarekin alderatuta, guztiak izan dira positiboak. Energiaren prezioek % 5,9 egin dute gora, Kontsumo-ondasunek, oro har, % 2,1, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 2,4 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 0,4 igo direlako. Bitarteko ondasunek % 0,7 egin dute gora eta, azkenik, Ekipo-ondasunetan % 0,1eko igoera izan da.
Urte arteko terminoetan, 2022ko urrian, 2021eko urriaren aldean, prezioen igoera handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 47,4), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 42,2), eta Industria kimikoa (% 26,1eko igoera, Zurgintza, papera eta arte grafikoak adarrean bezala).
Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan. Energiaren prezioak % 46,6 egin du gora, Bitarteko ondasunenak % 19,1 eta Ekipoko ondasunenak % 4,5. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 12,1eko hazkundea izan dute prezioetan, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 13,2 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 5,0 igo direlako.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 137,9 | 1,9 | 21,8 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 113,7 | 1,0 | 5,4 |
| Manufaktura-industria | 131,5 | 1,9 | 17,3 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 124,5 | 2,4 | 14,3 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 108,6 | 8,1 | 3,8 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 140,6 | 0,2 | 26,1 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 181,5 | 7,9 | 42,2 |
| Industria kimikoa | 153,3 | -1,5 | 26,1 |
| Botiken fabrikazioa | 122,0 | 1,5 | 10,0 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 110,2 | 0,6 | 9,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 141,1 | 1,0 | 21,4 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 117,4 | -2,3 | 1,7 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 112,9 | 0,1 | 5,1 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 109,9 | 0,2 | 4,0 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 106,8 | 0,6 | 2,9 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 113,4 | 0,2 | 4,2 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 177,3 | 2,0 | 47,4 |
| Ura | 123,0 | 1,2 | 9,3 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 122,9 | 2,1 | 12,1 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 112,0 | 0,4 | 5,0 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 124,7 | 2,4 | 13,2 |
| Ekipo-ondasunak | 113,1 | 0,1 | 4,5 |
| Bitarteko ondasunak | 132,8 | 0,7 | 19,1 |
| Energia | 186,0 | 5,9 | 46,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Azaroaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, urriko indizea laginaren % 92,14ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62