HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetako...

2022/11/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrera eta ostatu-gauen kopuruek % 4,5 eta % 12,7 egin dute behera 2022ko urrian, hurrenez hurren

Atzerriko jatorria dutenen kopuruek, berriz, gora egin dute 2022ko urrian, % 94,9 eta % 86,2, hurrenez hurren

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrera eta ostatu-gau kopuruek gora egin dute, eta 14.976 eta 33.876 izan dira guztira, hurrenez hurren; alegia, urte arteko igoera sarreretan % 4,5ekoa izan da eta, ostatu-gauetan, % 12,7koa, Eustatek emandako datuen arabera. Jatorria kontuan hartuta, Estatuko jatorria izan duten sarrera eta ostatu-gauen kopuruek behera egin dute % 18,3 eta % 23,3, hurrenez hurren, eta atzerriko jatorrikoek % 94,9 eta % 86,2 egin dute gora, hurrenez hurren.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urria 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2022/10m/m-12 (%)2022/10m/m-12 (%)2022/102021/102022/10p.p. *2022/10p.p. *
EUSKAL AE14.976-4,533.876-12,72,262,4724,3-4,128,4-4,2
Estatukoak11.258-18,326.866-23,32,392,54----
Atzerritarrak3.71894,97.01086,21,891,97----
           
Araba/Álava2.672-27,55.731-33,32,142,3316,7-9,618,9-10,2
Estatukoak2.265-35,25.017-39,02,222,35----
Atzerritarrak407113,171493,01,751,94----
           
Bizkaia5.38916,211.90911,02,212,3129,32,334,03,3
Estatukoak3.919-1,99.116-3,42,332,36----
Atzerritarrak1.470128,32.793116,71,902,00----
           
Gipuzkoa6.915-6,116.236-16,62,352,6425,2-5,129,5-5,9
Estatukoak5.074-19,312.733-26,62,512,76----
Atzerritarrak1.84171,63.50366,41,901,96----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Azaroaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko urrikoak baino baxuagoak izanik ere, 2022ko urrian Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarreren % 75,2 Estatuko jatorrikoak izan dira. Atzerriko jatorriari dagokionez, 2022ko urrian 3.718 sarrera izan dira, sarrera guztien % 24,8, eta 2021eko urrian 1.908 sarrera izan ziren, sarrera guztien % 12,2.

2022ko urrian, urte arteko aldakuntzak sarrera kopuruan ez dira homogeneoak izan lurralde historikoaren arabera. Gipuzkoan, sarrera kopuruak % 6,1 egin du behera eta, Araban, % 27,5, eta, Bizkaian, berriz, % 16,2 egin du gora. Ostatu-gauen kasuan ere, Gipuzkoan beherakada izan da, % 16,6koa, bai eta Araban ere, % 33,3koa; Bizkaian, berriz, aldakuntza positiboa izan da, % 11,0 egin baitu gora.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,26 egunekoa izan da 2022ko urrian, 2021eko hil berean baino pixka bat baxuagoa, orduan 2,47 egunekoa izan baitzen.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko beherakada izan dute: ehuneko 4,1 eta 4,2 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta, % 24,3, eta, gelen arabera neurtuta, % 28,4.

Apartamentu turistikoetan, atzerriko jatorriko sarrerek % 61,3 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 36,8

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko urrian, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 13.648 eta 52.312, hurrenez hurren. Aurreko urteko urriarekin alderatuta, sarreren urte arteko hazkuntza % 36,3koa izan da, eta ostatu-gauena, % 24,9koa. Igoera horiek Estatuko jatorria duten pertsonen kopuruan (% 28,0 sarreretan eta % 20,0 ostatu-gauetan) eta atzerriko jatorria dutenen kopuruan (% 61,3 eta % 36,8, hurrenez hurren) izan dira.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Urria 2022

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2022/10m/m-12 (%)2022/10m/m-12 (%)2022/102021/102022/10p.p. *2022/10p.p. *
EUSKAL AE13.64836,352.31224,93,834,1837,42,168,71,8
Estatukoak9.62128,035.49820,03,693,94----
Atzerritarrak4.02761,316.81536,84,184,92----
           
Araba/Álava1.29926,78.4054,36,477,8625,2-1,473,17,3
Estatukoak1.16320,36.6796,15,746,51----
Atzerritarrak136132,11.726-2,212,6530,04----
           
Bizkaia9.15245,221.99347,42,402,3737,94,652,50,8
Estatukoak6.36537,514.29235,12,252,29----
Atzerritarrak2.78766,47.70177,42,762,59----
           
Gipuzkoa3.19719,121.91416,06,857,0445,21,781,54,4
Estatukoak2.0938,914.52714,36,946,62----
Atzerritarrak1.10444,77.38719,56,698,11----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2022ko Azaroaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurralde historikoei dagokienez, sarreren eta ostatu-gauen hazkuntzaren buru Bizkaia izan da, % 45,2ko eta % 47,4ko hazkuntzak izan baititu, hurrenez hurren. Gipuzkoan, sarreren igoera % 19,1ekoa izan da eta ostatu-gauena, % 16,0koa. Araban, azkenik, sarreretan % 26,7ko igoera izan da, eta ostatu-gauetan, % 4,3koa.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 3,83 egunekoa izan da 2022ko urrian, 2021eko urrian baino baxuagoa, orduan 4,18 egunekoa izan baitzen.

Informazio-oharrak

Landa-ostatuen ETHIren erantzun-tasa % 94,5ekoa izan da, eta Apartamentu Turistikoena, % 85,0ekoa, 2022ko urrian.

Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrera eta ostatu-gauen kopuruek % 4,5 eta % 12,7 egin dute behera 2022ko urrian, hurrenez hurren

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2022/11/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020400_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali