2023/01/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO ABENDUA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 1,8 egin dute behera, 2022ko abenduan
2022ko azaroarekin alderatuta, salmentek % 0,3 egin dute gora
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2022ko abenduan, % 1,8ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 0,3 egin dute gora abenduan.
Elikagaigintzan, prezio finkoetako salmentek % 2,2 egin dute behera hilen arteko terminoetan, eta, gainerako produktuetan, berriz, % 4,9 egin dute gora, 2022ko azaroarekin alderatuta.
Urte arteko terminoetan, 2022ko abenduan, 2021eko abenduaren aldean, salmenten bilakaera ere prezio finkoetan negatiboa izan da elikagaigintzan (% 0,7 behera), eta, gainerako produktuetan, salmentak aurreko urteko hil berean baino % 8,9 handiagoak izan dira.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abendua 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -1,8 | 0,3 | -1,3 |
| Araba/Álava | -5,9 | -1,4 | -3,4 |
| Bizkaia | 1,6 | 2,1 | 0,2 |
| Gipuzkoa | -6,2 | -2,2 | -3,1 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -7,0 | -2,2 | -4,8 |
| Gainerako produktuak | 8,9 | 4,9 | 5,6 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 4,1 | -0,4 | 2,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Urtarrilaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2022ko abenduan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek atzera egin dute Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetan, urteko terminoetan, % 6,2 eta % 5,9, hurrenez hurren. Bizkaian, berriz, salmentek % 1,6 egin dute gora, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.
2022ko azaroarekin alderatuta, alegia, hilen arteko terminoetan, salmentek, oraingoan ere, atzera egin dute Gipuzkoan eta Araban, % 2,2 eta % 1,4, hurrenez hurren, eta, Bizkaian, % 2,1 egin dute salmentek gora, urtaro-efektuak kenduta eta prezio finkoetan.
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako landun kopuruak % 4,1 egin du gora, 2021eko abenduarekin alderatuta. Hilen arteko terminoetan, berriz, pertsonalaren indizeak % 0,4 egin du behera.
2022. URTEKO BALANTZEA
2022. urtean, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerapena % 1,3koa izan da, 2021. urtearekin alderatuta. Beherakada hori elikagaien urteko salmenten % 4,8ko jaitsierak zehaztu du; izan ere, urteko salmentek % 5,6 egin dute gora gainerako produktuetan.
2022. urtean, salmenten urteko aldakuntza negatiboa izan da Araban eta Gipuzkoan, eta % 3,4ko eta % 3,1eko urteko jaitsierak izan dira, hurrenez hurren. Bizkaian, 2022. urteko salmentek, oro har, % 0,2 egin dute gora, 2021ekoekin alderatuta.
Sektoreko landunen indizean, azkenik, % 2,7ko urteko hazkuntza izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62