2022/12/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2022KO AZAROA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 3,6 egin dute behera, 2022ko azaroan
2022ko urriarekin alderatuta, salmentek % 1,0 egin dute atzera
EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2022ko azaroan, % 3,6ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 1,0 egin dute gora azaroan.
Elikagaigintzan, prezio finkoetako salmentek % 0,8 egin dute behera hilen arteko terminoetan, eta, gainerako produktuetan, beherakada % 1,3koa izan da, 2022ko urriarekin alderatuta.
Urte arteko terminoetan, 2022ko azaroa 2021eko azaroaren aldean, prezio finkoetako salmenten bilakaera negatiboa izan da bi sektoreetan. Hala, elikagaietan % 4,7 egin dute behera salmentek eta, gainerako produktuetan, % 1,7.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2022
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -3,6 | -1,0 | -1,5 |
| Araba/Álava | -5,5 | 0,0 | -3,2 |
| Bizkaia | -2,6 | -1,3 | -0,2 |
| Gipuzkoa | -4,6 | -0,8 | -2,9 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -4,7 | -0,8 | -4,7 |
| Gainerako produktuak | -1,7 | -1,3 | 5,2 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 5,2 | -0,1 | 2,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2022ko Abenduaren 26a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2022ko azaroan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek atzera egin dute hiru lurralde historikoetan urte arteko terminoetan: Araban, % 5,5; Gipuzkoan, % 4,6, eta Bizkaian, % 2,6, prezio finkoetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.
2022ko urriarekin alderatuta, alegia, hilen arteko terminoetan, salmentek % 1,3 eta % 0,8 egin dute atzera Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren, eta, Araban, egonkor mantendu dira (% 0,0), egutegi-efektuak kenduta eta prezio finkoetan.
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako landun kopuruak % 5,2 egin du gora, 2021eko azaroarekin alderatuta. Hilen arteko terminoetan, berriz, pertsonalaren indizeak % 0,1 egin du behera.
2022KO HAMAIKA HILEN BALANTZEA
2022ko lehen hamaika hiletan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerapena % 1,5ekoa izan da. Beherakada hori elikaduran metatutako salmenten % 4,7k zehaztu dute; izan ere, azarora arte metatutako salmentek % 5,2 egin dute gora gainerako produktuetan.
Salmenten aldakuntza metatua, orain arte, negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban % 3,2 egin dute behera, Gipuzkoan % 2,9 eta Bizkaian % 0,2.
Sektorean okupatutako pertsonalaren indizeak hazkuntza metatua izan du urteko lehen hamaika hiletan, % 2,7koa.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62