2022/12/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO AZAROA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,2 igo dira 2022ko azaroan
Urte arteko terminoetan, 2022ko azaroan, 2021eko azaroaren aldean, kostuak % 10,7 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,2 igo da 2022ko azaroan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 10,7 igo dira.
Hilabete arteko terminoetan, Etxegintzako kostuak % 0,3 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,1 jaitsi dira. 2021eko azaroarekin alderatuta, prezioak % 13,8 igo dira Obra Zibilean eta % 10,0 Etxegintzan.
Aurreko hilaren, 2022ko urriaren aldean, lehengaien kostuak % 0,3 igo dira, eta eskulanaren kostua egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 12,2 igo da eta eskulanarena % 5,8.
Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,4 igo da hilabete artean, eta Obra Zibilarenean % 0,2 jaitsi da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 11,3 hazi dira eta Obra Zibilekoenak % 16,2.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,9 | 0,2 | 10,7 |
| Eraikinak | 121,1 | 0,3 | 10,0 |
| Obra zibila | 125,3 | -0,1 | 13,8 |
| | | | |
| Lehengaiak | 123,5 | 0,3 | 12,2 |
| Eraikinak | 122,4 | 0,4 | 11,3 |
| Obra zibila | 128,0 | -0,2 | 16,2 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2022ko Abenduaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko azaroan, 2021eko azaroaren aldean, igoerarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa eta gasa, % 44,6; Petrolioa fintzea, % 29,0; eta Zuraren eta kortxoaren industria, % 26,5. Material elektronikoaren sektorea da urte arteko prezioetan jaitsi den bakarra, % 0,2 jaitsi baita.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Azaroa 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 12,8 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 26,5 |
| Petrolioa fintzea | 29,0 |
| Industria kimikoa | 22,9 |
| Kautxua eta plastikoa | 7,3 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 14,3 |
| Metalgintza | 19,5 |
| Metalezko artikuluak | 11,2 |
| Material elektronikoa | -0,2 |
| Material elektrikoa | 5,5 |
| Makineriaren fabrikazioa | 3,6 |
| Altzarigintza | 8,0 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 44,6 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Abenduaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62