2023/01/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO ABENDUA
Euskal AEko industria-prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko abenduan, aurreko hilabetearen aldean
2021eko abenduarekin alderatuta, industria-prezioek % 13,4 egin dute gora
Euskal AEko industria-prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko abenduan, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Abenduko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 13,4koa da.
Analisi xehatuago batek agerian uzten du 2022ko abenduan jaitsiera nabarmenenak erregistratu dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 10,2koa), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 9,8ko jaitsiera) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 2,2koa).
Prezioetan hilen arteko igoera handiena izan duten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Elikagaigintza, edariak eta tabakoa (% 1,4), Erauzketa-industriak (% 0,7) eta Industria kimikoa eta Metalurgia eta produktu metalikoak eta Ura (% 0,6ko igoera hiru sektoreetan).
Helmuga ekonomikoko ondasunen sailkapenari jarraikiz, Kontsumo-ondasunen prezioen aldakuntza, 2022ko azaroarekin alderatuta, % 1,0ekoa izan da, % 1,1eko igoera egon baita Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan eta % 0,4koa Kontsumo iraunkorreko ondasunetan. Energiaren prezioek, berriz, % 10,7 egin dute behera; Tarteko ondasunenek eta Ekipo-ondasunenek % 0,4 egin dute gora.
Urte arteko terminoetan, 2022ko abenduan, 2021eko abenduaren aldean, prezioen igoera handienak izan dituzten adarrak honako hauek izan dira: Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 24,0ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 23,7), Industria kimikoa (% 22,2) eta Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 18,4).
Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan. Energiaren prezioek % 21,1 egin dute gora, Tarteko ondasunenek, % 15,2 eta Kontsumo ondasunenek, % 13,7, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 14,9 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 5,8 igo direlako. Azkenik, Ekipo-ondasunek prezioetan urte artean % 2,5 egin dute gora.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 130,4 | -2,7 | 13,4 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 117,8 | 0,7 | 6,3 |
| Manufaktura-industria | 127,2 | -1,1 | 11,7 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 126,9 | 1,4 | 15,9 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 111,0 | -1,8 | 6,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 143,0 | 0,2 | 24,0 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 148,0 | -9,8 | 18,4 |
| Industria kimikoa | 152,3 | 0,6 | 22,2 |
| Botiken fabrikazioa | 122,6 | -2,2 | 8,9 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 110,3 | -0,4 | 8,3 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 139,0 | 0,6 | 14,9 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 114,5 | -0,1 | -1,4 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 113,3 | 0,0 | 5,5 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 109,7 | -0,1 | 3,5 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 107,3 | 0,4 | 0,9 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 113,4 | 0,0 | 3,5 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 150,1 | -10,2 | 23,7 |
| Ura | 122,6 | 0,6 | 10,4 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 125,1 | 1,0 | 13,7 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 112,9 | 0,4 | 5,8 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 127,1 | 1,1 | 14,9 |
| Ekipo-ondasunak | 112,7 | 0,4 | 2,5 |
| Bitarteko ondasunak | 132,0 | 0,4 | 15,2 |
| Energia | 152,8 | -10,7 | 21,1 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 91,75eko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62