2022/12/22ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2022KO AZAROA
Euskal AEko industria-prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean
2021eko azaroarekin alderatuta, industria-prezioek % 17,8 egin dute gora
Euskal AEko industria-prezioek % 2,7 egin dute behera 2022ko azaroan, aurreko hilaren aldean, Eustatek dituen datuen arabera. Azaroko urte arteko tasa –azken hamabi hiletako industria-prezioen aldakuntza jasotzen du– % 17,8koa da.
Analisi xehatuago batek agerian uzten du 2022ko azaroan jaitsiera nabarmenenak erregistratu dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 9,6ko jaitsiera); Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,8koa), eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,3koa). Prezioetan hilen arteko hazkuntzak izan dituzten sektoreak, berriz, honako hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 4,2ko igoera), Erauzketa-industriak (% 2,9) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (% 2,7koa).
Helmuga ekonomikoko ondasunen sailkapenari jarraikiz, Kontsumo-ondasunen prezioen aldakuntza, 2022ko urriarekin alderatuta, % 0,7koa izan da, % 0,8ko igoera egon baita Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunetan eta % 0,3koa Kontsumo iraunkorreko ondasuneta. Energiaren prezioek, berriz, % 8,1 egin dute behera, Tarteko ondasunenek, % 1,0 eta, azkenik, Ekipo-ondasunenetan, prezioek % 0,4 egin dute behera.
Urte arteko terminoetan, 2022ko azaroan, 2021eko azaroaren aldean, prezioen igoera handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 44,6), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 29,0) eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoaren industria (% 26,3ko igoera).
Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da helmuga ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztietan. Energiaren prezioek % 38,1 egin dute gora, Tarteko ondasunenek, % 15,7 eta Kontsumo ondasunenek, % 12,7, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak % 13,9 igo direlako eta Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak % 5,1 igo direlako. Azkenik, Ekipo-ondasunek prezioetan urte artean % 2,7 egin dute gora.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2022
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 134,1 | -2,7 | 17,8 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 117,0 | 2,9 | 12,8 |
| Manufaktura-industria | 128,7 | -2,1 | 13,3 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 125,1 | 0,5 | 15,0 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 113,2 | 4,2 | 8,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 142,5 | 1,3 | 26,3 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 164,1 | -9,6 | 29,0 |
| Industria kimikoa | 152,0 | -0,9 | 22,9 |
| Botiken fabrikazioa | 125,4 | 2,7 | 1,8 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 110,8 | 0,5 | 9,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 138,2 | -2,0 | 15,5 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 114,6 | -2,3 | -0,2 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 113,3 | 0,4 | 5,5 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 109,7 | -0,1 | 3,6 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 106,8 | 0,0 | 0,5 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 113,6 | 0,2 | 4,3 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 167,1 | -5,8 | 44,6 |
| Ura | 121,9 | -0,9 | 8,7 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 123,8 | 0,7 | 12,7 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 112,3 | 0,3 | 5,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 125,7 | 0,8 | 13,9 |
| Ekipo-ondasunak | 112,7 | -0,4 | 2,7 |
| Bitarteko ondasunak | 131,4 | -1,0 | 15,7 |
| Energia | 171,0 | -8,1 | 38,1 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2022ko Abenduaren 22a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Informazio-oharra
Eustat-ek eskerrak eman nahi dizkie elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei, egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 93,12ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62