2023/02/03ko prentsa-oharra
EZKONTZA HAUSTEEN ESTATISTIKA. 2021
2021ean 3.343 ezkontza desegin ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino % 16,7 gehiago
Gehienak, 3.210, dibortzio zuzenak izan ziren (aldez aurretik legezko banantzerik izan gabe), 132 banantzeak izan ziren, eta deuseztasun 1 egon zen
2021ean, 3.343 ezkontza-hauste izan ziren Euskal AEn, 2020an baino % 16,7 gehiago (urte hori COVID-19aren pandemiak markatu zuen), noiz 2.864 hauste gertatu baitziren, Eustaten datuen arabera. Datuak 2019koekin alderatzen baditugu, ikusiko dugu kopuru globalak antzekoak direla, nahiz eta 2021ean auzi-prozesuen ehunekoa % 20,7ra igo (ehuneko hiru puntu gehiago).
Haustura horietatik, % 15,9 Araban izapidetu ziren, % 53,7 Bizkaian eta % 30,4 Gipuzkoan. Ezkontza-haustea ezkontza-aldiaren bukaera da, deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenengatik, aurretiko legezko banantzerik gabeak alegia.
Zuzeneko dibortzio guztietatik, 2.541 adostasunekoak izan ziren, eta 669 adostasunik gabekoak; banantzeen kasuan, 108 adostasunekoak izan ziren, eta 24 adostasunik gabekoak.
Euskal AEko ezkontza-hausteak, sententzia-motaren arabera. 2019-2021
| | 2021 | 2020 | 2019 |
| | Kopurua | % | Kopurua | % | Gehikuntza % (1) | Kopurua | % | Gehikuntza % (1) |
| Guztira | 3.343 | 100 | 2.864 | 100 | 16,7 | 3.348 | 100 | -0,1 |
| Sententzia mota | | | | | | | | |
| Adostasun gabeko dibortzioa | 669 | 33,1 | 479 | 23,7 | 39,7 | 576 | 28,5 | 16,1 |
| Adostasun dibortzioa | 2.541 | 125,7 | 2.290 | 113,4 | 11,0 | 2.625 | 130,0 | -3,2 |
| Deuseztasuna | 1 | 0,0 | 2 | 0,1 | -50,0 | 1 | 0,0 | 0,0 |
| Adostasun gabeko banaketak | 24 | 1,2 | 13 | 0,6 | 84,6 | 18 | 0,9 | 33,3 |
| Adostasun banaketak | 108 | 5,3 | 80 | 4,0 | 35,0 | 128 | 6,3 | -15,6 |
(1)Aldaketak 2021eko datuekiko dira
Data 2023ko Otsailaren 3a
Iturria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika
Ezkontza-hausteen % 66,9an, demanda bi ezkontideek batera aurkeztu zuten, % 21,6an emazteak eta % 9,7an senarrak.
Hausturen % 34,4 ezkontzaren hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 28,2, berriz, elkarrekin 20 urte eman ondoren. Zuzeneko dibortzio bidez desegindako ezkontzek 15,4 urteko batez besteko iraupena zuten, eta kopuru hori 23,3 urtekoa izan zen legezko banantze baten ondoren desegindakoen artean.
Desegindako ezkontzen % 33,5ek ez zuten mendeko seme-alaba adingabe edo adin nagusikorik; % 54,7k adingabeak bakarrik zituzten, % 3,9k ekonomikoki mendekoak ziren adin nagusikoak bakarrik, eta % 7,8k bai mendeko adingabeak bai adin nagusikoak.
Seme-alabak ardurapean zituzten ezkontzen % 52,3an, mantenu-pentsioa bi ezkontideei zegokien, % 42,1ean aitari eta % 5,6an amari.
Seme-alaba adingabeen zaintzari dagokionez, kasuen % 50,8an partekatua izan zen, % 42,3an amari zegokion eta % 6,7an aitari.
Dibortzioen guztizko kopurua 3.515 izan zen 2021ean, aurreko urtean baino 466 gehiago
Dibortzioei dagokienez, 2021ean 3.515 dibortzio izan ziren guztira; 305 kasutan aldez aurretik legezko banantze bat egon zen, eta 3.210 kasutan zuzeneko dibortzioak izan ziren.
3.453 bikote dibortziatu ziren, sexu desberdinekoak, eta 62 sexu berekoak: emakumeenak 37 eta gizonenak 25.
Sexu desberdineko bikoteen dibortzioei dagokienez, kopuru handiena 40-49 urte bitarteko adin-tartean izan zen, bai gizonen kasuan, bai emakumeenean, eta dibortziatutako pertsona guztien % 40,5 eta % 42,4 izan ziren, hurrenez hurren. Dibortzioaren unean, emakumeen batez besteko adina 46,3 urtekoa izan zen, eta gizonena 48,6 urtekoa.
Ezkontideen nazionalitateari dagokionez, gizonen % 12,6 atzerritarrak ziren, eta % 12,3 emazte atzerritarrak.
Ezkontideen egoera zibilari dagokionez, ezkondu zirenean, emazte ezkongabeak % 87,7 ziren, senar ezkongabeak baino zertxobait gutxiago (% 88,9).
Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren egunean, baina gizonen % 4,3k eta emakumeen % 2,5ek Euskal AEtik kanpo zuten bizilekua.
2021ean 132 banantze eta ezkontza-deuseztasun bat egon ziren
2021ean gertatutako 132 banantzeetatik, % 81,8 bi aldeen adostasunez egin ziren, eta % 18,2 auzibidez ebatzi ziren.
132 banantze horietatik, 130 sexu desberdineko bikoteenak izan ziren, eta 2 sexu bereko bikoteenak. Sexu desberdineko bikoteen banantzeetan, banandutako emakumeen batez besteko adina 49,5 urtekoa izan zen, eta gizonena 52,8 urtekoa.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Prentsa-ohar gehiago ezkontza-hausteen estatistikaz