HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritzaren...

2023/02/14ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. MERKATARITZA. 2022/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkataritzaren sektoreko salmentek % 3,0ko igoera izan dute 2022. urte osoan

2022ko laugarren hiruhilekoan, salmentek % 2,1eko igoera izan dute 2021eko hiruhileko berarekin alderatuta

Eustatek landutako datuen arabera, 2022. urte osoan Merkataritzaren sektoreko salmentek % 3,0ko igoera izan dute prezio konstanteetan, 2021. urtearekin alderatuta. Urte osoko bilakaera positiboa izan da handizkako merkataritzan zein txikizkako merkataritzan (salmentek % 4,8ko eta % 2,9ko igoerak izan dituzte urtean, hurrenez hurren). Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa azpisektorean, berriz, 2022an metatutako salmentak 2021ekoak baino % 7,4 txikiagoak izan dira.

Merkataritzaren sektorean, salmentek hiru lurralde historikoetan egin dute gora 2022. urtean. Bizkaian, 2021. urtearekin alderatuta, igoera % 4,6ra iritsi da, Araban % 1,7ra, eta Gipuzkoan, azkenik, % 1,2ra.

2022ko laugarren hiruhilekoko datuak soilik aztertuta ikus daitekeenez, Merkataritzaren sektoreko salmentek % 2,1eko igoera izan dute 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, egutegi-ondorioak zuzendu ondoren eta prezio konstanteetan. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta bidezko urtaro-ondorioak kenduta, salmentek % 1,2ko igoera izan dute 2022ko laugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urtetik urterako bilakaera positiboa izan da Handizkako merkataritzaren azpisektorean zein Txikizkako merkataritzaren azpisektorean (salmentak aurreko urteko azken hiruhilekokoak baino % 4,6 eta % 2,8 handiagoak izan dira, hurrenez hurren). Aitzitik, Ibilgailuen salmenta eta konponketa azpisektorean, salmentak 2021eko laugarren hiruhilekokoak baino % 3,8 txikiagoak izan dira, prezio konstanteetan eta egutegi-ondorioak zuzendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bidezko urtaro-ondorioak kenduta, salmentek gora egin dute Handizkako merkataritzan zein Ibilgailu motordunen salmentan eta konponketan (% 0,7ko eta % 0,5eko igoera hiruhilekotik hiruhilekora, hurrenez hurren). Txikizkako merkataritzaren azpisektorean, berriz, salmentek % 0,1eko beherakada izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Merkataritza. Behin-behineko datuak. 2022/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA2,11,23,0
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa-3,80,5-7,4
Handizkako merkataritza4,60,74,8
Txikizkako merkataritza0,3-0,12,9
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava0,71,31,7
Bizkaia4,31,84,6
Gipuzkoa-0,60,11,2
    
EMPLEGUA1,30,21,6

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2023ko Otsailaren 14a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurralde historikoak kontuan hartuta, Merkataritzaren sektore osoan salmentek gora egin dute urtetik urtera Bizkaian eta Araban, prezio konstanteetan. Zehazki, % 4,3ko eta % 0,7ko igoerak izan dira, hurrenez hurren. Gipuzkoan, berriz, salmentek % 0,6ko beherakada izan dute.

2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentek gora egin dute hiru lurraldeetan. Zehazki, Bizkaiak % 1,8ko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Arabak % 1,3koa, eta Gipuzkoak, berriz, % 0,1ekoa.

Euskal AEko Merkataritzaren sektorean diharduten langileen indizeak % 1,3ko igoera izan du 2022ko laugarren hiruhilekoan, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera % 0,2ra iritsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, aparteko zirkunstantzietan egindako ahaleginagatik. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea % 95,6ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritzaren sektoreko salmentek % 3,0ko igoera izan dute 2022. urte osoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2023/02/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020622_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali