HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko merkatu-zerbitzuen...

2023/02/15eko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA INDIZEA. BESTE MERKATU ZERBITZU BATZUK. 2022/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkatu-zerbitzuen sektorean, salmentek % 11,4ko igoera izan dute 2022. urtean

Igoerarik handiena izan duten sektoreak Ostalaritza (% 23,2) eta Garraioa eta biltegiratzea (% 18,3) izan dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2022. urte osoan Beste merkatu-zerbitzu batzuk sektoreko salmentek % 11,4ko igoera izan dute prezio konstanteetan, 2021. urtearekin alderatuta.

Urte osoko bilakaera positiboa izan da sektore guztietan, Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean izan ezik. Azken kasu horretan, 2022ko salmentak 2021ean erregistratutakoak baino % 1,6 txikiagoak izan dira.

Urtean emaitza positiboak izan dituzten sektoreen artean, Ostalaritza eta Garraioa eta biltegiratzea nabarmendu dira, % 23,2ko eta % 18,3ko igoerekin, hurrenez hurren. 2022an, salmentek gora egin dute, halaber, Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak eta Informazioa eta komunikazioak sektoreetan (% 8,1 eta % 4,6ko igoera, hurrenez hurren).

2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko Beste merkatu-zerbitzu batzuk sektoreko salmentek % 8,2ko igoera izan dute aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta egutegi-ondorioak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, prezio konstanteetan eta bidezko urtaro-ondorioak kendu ondoren, salmenten igoera % 2,3ra iritsi da.

Beste merkatu-zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenta errealek (prezio konstanteetan) gora egin dute urteko azken hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Igoera hori Garraioa eta biltegiratzea sektoreak eta, neurri txikiagoan, Ostalaritza sektoreak izan duten portaeragatik izan da (izan ere, sektore horietan salmentek % 23,4ko eta % 3,6ko igoera izan dute, hurrenez hurren). Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean, salmentek % 1,5eko beherakada izan dute urteko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak sektorean, berriz, % 0,3ko beherakada izan da, eta azkenik, Informazioa eta komunikazioak sektorean % 0,1ekoa.

2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten beherakada orokorra izan da, Garraioa eta biltegiratzea sektorearen salbuespenarekin, % 9,3ko igoera izan baitu sektore horrek. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean, salmentek % 1,7ko beherakada izan dute hiruhilekotik hiruhilekora, Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak sektoreak % 1,5ekoa, eta Ostalaritza eta Informazioa eta komunikazioak sektoreek, berriz, % 1,4koa bi kasuetan.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Beste merkatu zerbitzu batzuk. Behin-behineko datuak. 2022/IV

Excel csv
 Prezio finkoak
 Indizeat / t-4At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA8,22,311,4
Garraioa eta biltegiratzea23,49,318,3
Ostalaritza3,6-1,423,2
Informazioa eta komunikazioak-0,1-1,44,6
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak-1,5-1,7-1,6
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak-0,3-1,58,1
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava6,42,110,5
Bizkaia5,90,811,2
Gipuzkoa13,75,012,3
    
EMPLEGUA-1,1-0,30,0

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2023ko Otsailaren 15a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurralde historikoak kontuan hartuta ikus daitekeenez, urtetik urterako % 13,7ko igoera izan da Gipuzkoan, % 6,4koa Araban eta % 5,9koa Bizkaian.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ere, salmenten igoera orokorra izan da. Zehazki, salmentak aurreko hiruhilekokoak baino % 5,0 handiagoak izan dira Gipuzkoan, % 2,1 handiagoak Araban, eta % 0,8 handiagoak Bizkaian.

Euskal AEko zerbitzu horietan diharduten langileen indizeak % 1,1eko beherakada izan du 2022ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,3ko beherakada izan da.

INFORMAZIO OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei, aparteko zirkunstantzietan egindako ahaleginagatik. Haiei esker, laugarren hiruhilekoko indizea % 92,8ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkatu-zerbitzuen sektorean, salmentek % 11,4ko igoera izan dute 2022. urtean

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2023/02/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020623_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali