HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak % 8,4 igo...

2023/02/13ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. III/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak % 8,4 igo dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Gehikuntza hori uztailean metatu zen, non heriotzak % 29,6 gehitu baitziren

2022ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 6.015 heriotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 8,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. 2022ko urtarriletik irailera, metatuan, 18.229 pertsona hil dira, 2021ean baino % 7,5 gehiago.

Abuztuan eta irailean heriotzak % 0,5 eta % 2,9 jaitsi ziren, hurrenez hurren, aurreko urteko hilabete berberen aldean. Beraz, hiruhileko horretako emaitza osoa uztailean hilkortasuna ia % 30 igo zelako izan zen.

Bestalde, COVID-19ak 367 heriotza eragin zituen guztira hiruhilekoan, % 32 gehiago 2021eko hilabete berberen aldean.

graf0020621_01_e.png

Heriotzek hiru lurraldeetan egin zuten gora, eta bereziki esanguratsua izan zen Araban izaniko igoera, % 11,5ekoa, 755 heriotza. Hiru hilabeteetan heriotza-tasak gora egin zuelako gertatu zen igoera Araban: uztailean % 24,9, abuztuan % 8,9 eta irailean % 1,4. Bizkaian, igoera % 9,2koa izan zen hiruhilekoaren guztirakoan (3.324 heriotza); uztailean % 38,9koa izan zen igoera, eta abuztuan eta irailean % 3,9 eta % 5,1ekoak jaitsierak, hurrenez hurren. Gipuzkoan igoera apalagoa izan zen hiruhileko horretan, % 5,9, 1.936 heriotza alegia; uztailean % 16,6 igo ziren, eta abuztuan % 1,9; aitzitik, irailean % 0,8ko jaitsiera izan zen.

Sexuen arabera, 3.107 emakume eta 2.908 gizon hil ziren, hau da, % 13,6ko igoera emakumeen kasuan eta % 3,3koa gizonen kasuan.

Bigarren hiruhileko horretan izandako heriotzen artean, 8 heriotza urtebetetik beherakoenak izan ziren (% 0,1) eta 109 heriotza ehun urtetik gorakoenak (% 1,8).

Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2022/III

Excel csv
 2022/III2022/II2021/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK6.015100,05.782100,04,05.550100,08,4
         
Egoitza duen lurraldea        
Araba / Álava75512,679213,7-4,767712,211,5
Bizkaia3.32455,33.15354,55,43.04554,99,2
Gipuzkoa1.93632,21.83731,85,41.82832,95,9
         
Adina        
1 urtetik beherakoak80,1100,2-20,0120,2-33,3
1-19 urte120,260,1100,060,1100,0
20-39 urte470,8330,642,4360,630,6
40-59 urte3666,13886,7-5,73786,8-3,2
60-79 urte1.71628,51.59627,67,51.57528,49,0
80-99 urte3.75762,53.64763,13,03.46762,58,4
100 urte edo gehiago1091,81021,86,9761,443,4
         
Gizonak2.908100,02.853100,01,92.814100,03,3
1 urtetik beherakoak60,230,1100,060,20,0
1-19 urte80,330,1166,730,1166,7
20-39 urte411,4240,870,8250,964,0
40-59 urte2328,02599,1-10,42368,4-1,7
60-79 urte1.08337,21.01135,47,11.01536,16,7
80-99 urte1.52452,41.54554,2-1,41.51853,90,4
100 urte edo gehiago140,580,375,0110,427,3
         
Emakumeak3.107100,02.929100,06,12.736100,013,6
1 urtetik beherakoak20,170,2-71,460,2-66,7
1-19 urte40,130,133,330,133,3
20-39 urte60,290,3-33,3110,4-45,5
40-59 urte1344,31294,43,91425,2-5,6
60-79 urte63320,458520,08,256020,513,0
80-99 urte2.23371,92.10271,86,21.94971,214,6
100 urte edo gehiago953,1943,21,1652,446,2
         
HERIOTZA-HILABETEA        
Uztaila2.31038,4   1.78232,129,6
Abuztua1.92732,0   1.93734,9-0,5
Iraila1.77829,6   1.83133,0-2,9
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2023ko Otsailaren 13a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.605 eta 1.319 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 48,6 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa nerbio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 399 heriotzarekin (% 6,6). COVID-19a izan zen 367 heriotzaren kausa nagusia (% 6,1).

Heriotzen kausak desberdinak izan ziren oraindik ere sexuaren arabera: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

Heriotzak heriotza-arrazoiaren eta sexuaren arabera (1). 2022/III

Excel csv
 2022/III2022/II2021/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK6.015100,05.782100,04,05.550100,08,4
         
Heriotza-kausa        
Guztira        
Neoplasiak1.60526,71.55726,93,11.60829,0-0,2
Zirkulazio sistema1.31921,91.42224,6-7,21.37724,8-4,2
Arnas sistema3746,23435,99,03295,913,7
Nerbio sistema3996,63586,211,53576,411,8
Txegoste sistema2884,82864,90,72524,514,3
Gainerako kausak2.03033,71.81631,411,81.62729,324,8
COVID-19 baieztatuta3676,13616,21,72785,032,0
COVID-19 probablea00,010,0-100,030,1-100,0
Bestelakoak1.66327,61.45425,114,41.34624,323,6
         
Gizonak        
Neoplasiak92231,792232,30,095233,8-3,2
Zirkulazio sistema59620,566023,1-9,767223,9-11,3
Arnas sistema1976,81806,39,41876,65,3
Nerbio sistema1555,31445,07,61575,6-1,3
Txegoste sistema1434,91565,5-8,31314,79,2
Gainerako kausak89530,879127,713,171525,425,2
COVID-19 baieztatuta1916,61896,61,11415,035,5
COVID-19 probablea00,010,0-100,010,0-100,0
Bestelakoak70424,260121,117,157320,422,9
         
Emakumeak        
Neoplasiak68322,063521,77,665624,04,1
Zirkulazio sistema72323,376226,0-5,170525,82,6
Arnas sistema1775,71635,68,61425,224,6
Nerbio sistema2447,92147,314,02007,322,0
Txegoste sistema1454,71304,411,51214,419,8
Gainerako kausak1.13536,51.02535,010,791233,324,5
COVID-19 baieztatuta1765,71725,92,31375,028,5
COVID-19 probablea00,000,00,020,1-100,0
Bestelakoak95930,985329,112,477328,324,1
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2023ko Otsailaren 13a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen 2022ko hirugarren hiruhilekoan, 2.509 pertsona gutxiagorekin. Hiru lurraldeetan galdu da biztanlerik: Bizkaian 1.550 pertsona, Gipuzkoan 767 eta Araban 192.

COVID-19aren ondoriozko heriotzak 367 izan ziren 2022ko hirugarren hiruhilekoan

COVID-19ak 367 heriotza eragin zituen guztira, 2021eko hiruhileko berean baino 89 gehiago (% 32 gehiago), eta 2020ko hilabete berberetan baino 10 gehiago (% 2,8 gehiago). Heriotza horiek oro COVID-19 egiaztatuaren ondorioz gertatu ziren; gainera, beste 135 heriotzatan COVID-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.

Euskal AEko heriotzak, lurralde historikoaren, bizilekuko udalerriaren (>40.000 bizt.), sexuaren eta adinaren arabera, COVID-19rekin lotutako heriotza-kausei jarraiki. 2022/III

Excel csv
 Heriotzak guztiraCOVID-19 guztiraCOVID-19 baieztatutaCOVID-19 probablea
     
Euskal AE6.0153673670
     
ezkontideak bizi ziren lurraldea    
Araba/Álava75542420
Bizkaia3.3242152150
Gipuzkoa1.9361101100
     
Bizileku-udalerria (>40.000 biztanle)    
Barakaldo31419190
Basauri120770
Bilbao1.12988880
Donostia / San Sebastian55426260
Getxo19311110
Irun16718180
Portugalete14610100
Santurtzi15210100
Vitoria-Gasteiz56128280
     
Sexua    
Gizon2.9081911910
Emakumea3.1071761760
     
Adina    
40 urtetik beherakoak67000
40 urtetik 59ra366550
60 urtetik 79ra1.71674740
80 urte edo gehiago3.8662882880

Data 2023ko Otsailaren 13a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Lurraldeka, zenbatekorik handiena Bizkaiari dagokio (215), ondoren Gipuzkoari (110) eta Arabari (42). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, COVID-19ak eragindako 88 heriotzarekin, ondoren Gasteiz (28) eta Donostia (26). Beste udalerri aipagarri batzuk Barakaldo (19 heriotza), Irun (18) eta Getxo (11) dira.

Gizonen heriotzen kopurua (191) emakumeena (176) baino handiagoa izan zen; adinaren arabera, berriz, 80 urtetik gorakoen taldea izan zen kaltetuena, non COVID-19ak eragindako heriotzen % 78,5 (288 heriotza) gertatu baitziren.

Heriotza gehienak Euskal AEko ospitaleetan gertatu ziren (% 82,8, 2021eko hirugarren hiruhilekoan % 86,5); ondoren, egoitza soziosanitarioetan (% 7,9, 2021eko hirugarren hiruhilekoan % 8,9) eta etxeetan (% 9,3, 2021eko hirugarren hiruhilekoan % 3,9).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak % 8,4 igo dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2023/02/13
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020621_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali