2023/02/27ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO URTARRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira 2023ko urtarrilean
Aurreko hilaren aldean (2022ko abendua), salmentak % 2,8 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,2 egin dute gora 2023ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
2022ko abenduarekin alderatuta, behin urtaro-ondorioak kenduta, prezio konstanteetako salmentak % 2,8 igo dira urtarrilean.
Elikaduraren sektorean, prezio konstanteetako salmentak % 3,9 hazi dira hil arteko terminoetan. Gainerako produktuen sektorean, salmentek % 0,9 egin dute gora aurreko hilaren aldean.
Urte arteko terminoetan, 2023ko urtarrilean 2022ko urtarrilaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera negatiboa izan da Elikaduran, % 1,1eko jaitsierarekin; Gainerako produktuetan, berriz, salmentak % 8,1 handiagoak izan dira aurreko urteko hil berean baino.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2023
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | 2,2 | 2,8 | 2,2 |
| Araba/Álava | -1,0 | 2,7 | -1,0 |
| Bizkaia | 4,2 | 2,0 | 4,2 |
| Gipuzkoa | 0,1 | 4,4 | 0,1 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | -1,1 | 3,9 | -1,1 |
| Gainerako produktuak | 8,1 | 0,9 | 8,1 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 3,6 | 0,5 | 3,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Otsailaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
2023ko urtarrilean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak urtetik urtera hazi egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan, % 4,2 eta % 0,1, hurrenez hurren. Araban, aldiz, salmentak % 1,0 jaitsi dira prezio konstanteetan eta lan-egutegiko termino homogeneoetan.
2022ko abenduarekin alderatuta, hau da, hil arteko terminoetan, salmentak igo egin dira hiru lurraldeetan, % 4,4 Gipuzkoan, % 2,7 Araban eta % 2,0 Bizkaian, prezio konstanteetan eta behin urtaro-ondorioak kenduta.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua % 3,6 igo da 2022ko urtarrilaren aldean. Hil artean, aldiz, langileen indizea % 0,5 igo da.
INFORMAZIO OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62