2023/02/23ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA. 2023KO URTARRILA
Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 igo ziren 2023ko urtarrilean aurreko hilaren aldean
2022ko urtarrilarekin alderatuta % 9,8koa izan da industria-prezioen igoera
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,5 igo ziren 2023ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 9,8koa izan da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du, 2023ko urtarrilean, igoerarik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 6,8), Ura (% 6,4) eta Erauzketa-industriak eta Zurgintza, paper eta arte grafikoen industria (% 5,1).
Aitzitik, hileen arteko prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 7,7) eta Industria kimikoa (% 0,9) izan dira.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Ekipo-ondasunen prezioen aldakuntza % 1,9koa izan da 2022ko abenduaren aldean. Bitarteko ondasunek eta Kontsumo-ondasunek % 1,5eko igoera izan dute; azken horien kasuan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek % 1,9ko igoera izan dute, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 1,4 jaitsi baitira. Energiaren prezioak, azkenik, % 1,8 jaitsi dira aurreko hilaren aldean.
Urte arteko datuei dagokienez (2023ko urtarrila, 2022ko urtarrilaren aldean), prezio-hazkunderik handienak ondoko adarretan izan dira: Zurgintza, paper eta arte grafikoen industria (% 23,5), Kokeriak eta petrolio-fintzea (% 15,9), Industria kimikoa (% 15,6) eta Erauzketa-industriak (% 13,0). Garraio-materialaren fabrikazioa da urte arteko jaitsiera izan duen sektore bakarra, % 0,3.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2023
| | INDIZEA | ALDEAREN % |
| | | m / m-1 | m / m-12 |
| INDIZE OROKORRA | 131,0 | 0,5 | 9,8 |
| | | | |
| SEKTORE-BANAKETA | | | |
| Ateratze-industriak | 123,9 | 5,1 | 13,0 |
| Manufaktura-industria | 129,8 | 2,1 | 10,4 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria | 129,5 | 2,0 | 14,2 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza | 116,6 | 5,0 | 12,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 150,1 | 5,1 | 23,5 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | 155,4 | 5,0 | 15,9 |
| Industria kimikoa | 152,6 | -0,9 | 15,6 |
| Botiken fabrikazioa | 127,3 | 3,8 | 12,0 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak | 112,2 | 1,8 | 8,7 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 139,3 | 0,8 | 12,0 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 122,3 | 6,8 | 4,0 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 115,5 | 2,0 | 3,8 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 114,0 | 4,0 | 5,8 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa | 107,6 | 0,2 | -0,3 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa | 116,2 | 1,5 | 4,1 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 138,5 | -7,7 | 6,8 |
| Ura | 130,5 | 6,4 | 10,4 |
| | | | |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 127,0 | 1,5 | 13,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 111,4 | -1,4 | 3,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 129,6 | 1,9 | 14,5 |
| Ekipo-ondasunak | 115,0 | 1,9 | 2,5 |
| Bitarteko ondasunak | 133,6 | 1,5 | 12,6 |
| Energia | 150,0 | -1,8 | 11,8 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Otsailaren 23a
Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea
Prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da xede ekonomikoaren araberako ondasun-talde handi guztientzat. Kontsumo-ondasunen prezioak % 13,0 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren % 14,5eko eta Kontsumo-ondasun iraunkorren % 3,1eko igoerengatik. Bitarteko ondasunen prezioak % 12,6 igo dira eta Energiarenak % 11,8. Azkenik, Ekipo-ondasunek % 2,5eko urte arteko igoera izan dute prezioetan.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 84,06ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62