HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetako...

Prentsa-oharra 2023/02/22

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. Urtarrila 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 40,1 igo dira 2023ko urtarrilean eta % 50,4 apartamentu turistikoetan

Atzerritar jatorriko gaualdien urte arteko hazkundea % 16,9koa izan da landa-ostatuetan eta % 23,2koa apartamentu turistikoetan

2023ko urtarrilean Euskal AEko landa-ostatuetan sarrera-kopurua % 40,1 hazi da aurreko urteko hil beraren aldean, Eustaten datuen arabera.

Sarrerak, guztira, 3.702 izan dira urte arteko hazkundearekin. Ostatu-gauen kopuruak % 46,8 egin du gora 2023ko urtarrilean, eta 9.899 gaualdi izan dira guztira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urtarrila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/01m/m-12 (%)2023/01m/m-12 (%)2023/012022/012023/01p.p. *2023/01p.p. *
EUSKAL AE3.70240,19.89946,82,672,559,23,311,83,4
Estatukoak3.40942,88.98450,72,642,50----
Atzerritarrak29314,591516,93,123,06----
           
Araba/Álava73952,42.00353,62,712,697,52,59,73,2
Estatukoak69957,41.94463,22,782,68----
Atzerritarrak40-2,459-47,81,482,76----
           
Bizkaia1.00084,53.026108,03,032,689,85,313,76,6
Estatukoak93881,82.80297,62,992,75----
Atzerritarrak62138,5224505,43,611,42----
           
Gipuzkoa1.96321,54.87022,22,482,479,72,611,71,7
Estatukoak1.77224,24.23826,52,392,35----
Atzerritarrak1911,1632-0,23,313,35----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Otsailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko urtarrilaren aldean % 14,5 hazi ondoren, atzerriko sarrerak 2023ko urtarrilean erregistratutako sarrera guztien % 7,9 izan dira. 2022ko urtarrilaren aldean, atzerriko jatorriko gaualdiak % 16,9 hazi dira eta guztizkoaren % 9,2 izan dira urtarrilean.

Lurralde historikoen arabera, 2023ko urtarrilean sarreren urte arteko hazkundeak % 84,5 izan dira Bizkaian, % 52,4 Araban eta % 21,5 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Bizkaian, urte arteko % 108,0ko hazkundearen ondoren, 3.026koa izan da. Araban, aurreko urteko hil beraren aldean % 53,6ko hazkundearen ondoren, gaualdien kopurua 2003ra iritsi da. Azkenik, guztira 4.870 gaualdi izan dira Gipuzkoako landa-ostatuetan, aurreko urtean baino % 22,2 gehiago.

Euskal AEko establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,67 egunekoa izan da urtarrilean, hau da, 2022ko hilabete berean ikusitako batez besteko egonaldia 2,55 egunekoa baino handiagoa. Batez besteko egonaldia gaua igarotzen duten establezimenduetako bakoitzean bidaiariek ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEko egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen eta gelen araberako okupazio-mailek urte arteko gorakada izan dute, 3,3 eta 3,4 ehuneko-puntukoa, hurrenez hurren. % 9,2koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 11,8koa logelen arabera neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko urtarrilean 7.051 sarrera izan dira guztira, eta 35.717 gaualdi. Aurreko urteko urtarrilaren aldean, sarrerak % 50,4 gehitu dira eta gaualdiak % 29,0.

Apartamentu turistiko esaten zaio bloke edo multzo modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Epigrafe honetan ez dira sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik eskaintzen, merkaturatzen edo aldi baterako lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Urtarrila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/01m/m-12 (%)2023/01m/m-12 (%)2023/012022/012023/01p.p. *2023/01p.p. *
EUSKAL AE7.05150,435.71729,05,075,9126,30,854,4-1,7
Estatukoak5.64151,125.92931,34,605,29----
Atzerritarrak1.41047,69.78923,26,948,32----
           
Araba/Álava75935,96.444-3,98,4912,0120,6-1,256,6-5,5
Estatukoak71938,74.733-4,86,589,59----
Atzerritarrak400,81.710-1,431,0031,00----
           
Bizkaia4.55038,112.03658,82,652,3021,23,031,1-2,0
Estatukoak3.64639,49.31167,32,552,13----
Atzerritarrak90432,92.72435,43,012,96----
           
Gipuzkoa1.742108,917.23828,59,9016,0936,1-0,975,06,8
Estatukoak1.276113,211.88429,09,3115,39----
Atzerritarrak46698,15.35427,511,4917,87----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Otsailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 20,0 eta gaualdien % 27,4 atzerritar jatorriko bisitariei dagokie, urte arteko % 47,6ko eta % 23,2ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Establezimenduko batez besteko egonaldia 5,07 egunekoa izan da 2023ko urtarrilean, 2022ko urtarrilean lortutakoa (5,91 egun) baino txikiagoa.

Lurralde historikoei dagokienez, 2023ko urtarrilean batez besteko egonaldia 2,65 egunekoa izan da Bizkaian, 8,49 egunekoa Araban eta 9,90 egunekoa Gipuzkoan.

Plazen okupazio maila % 26,3ra iritsi da Euskal AEn, ehuneko 0,8 puntu igo ondoren 2022ko urtarrilaren aldean. Azkenik, apartamentuaren okupazio-maila, ehuneko 1,7 puntu jaitsi ondoren, % 54,4an kokatu da.

Informazio-oharra

Landa Ostatuen ETHren erantzun-tasa % 90,5ekoa izan da 2023ko urtarrilean, eta Apartamentu Turistikoena % 77,9koa.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 40,1 igo dira 2023ko urtarrilean eta % 50,4 apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2023/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020751_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali