2023/03/31ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-UBI. IV/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 8,6 igo ziren

Inportazioek % 8,3ko igoera izan zuten prezioetan

2022ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 8,6 igo dira 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Alderaketa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, 2021eko laugarrenarekin alegia, % 7,2ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek norabide berari jarraitzen diote: % 8,3 igo dira hiruhileko batetik bestera, eta % 10,0 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazio energetikoen prezioak % 4,6 igo ziren aurreko hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoenak % 8,6. Aurreko urtearen aldean, ondasun energetikoen prezioak % 3,9 igo dira, eta ez-energetikoenak % 6,7.

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 7,1 hazi zen, hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena % 9,1. Urte arteko alderaketan, prezio energetikoek nabarmen egin dute aurrera, % 26,3, eta ez-energetikoen kasuan, berriz, % 6,5ekoa izan da igoera.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2022/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra8,67,28,310,0
     
Energiazko gaiak4,63,97,126,3
Energiazkoak ez diren gaiak8,66,79,16,5
Kontsumo-ondasunak7,611,26,9-3,5
Kapital-ondasunak7,15,45,14,4
Bitarteko ondasunak9,36,58,711,9

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Martxoaren 31a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, esportazioen prezioak igo egin dira hiru sektoreetan: Bitarteko ondasunak % 9,3 hazi dira, Kontsumo-ondasunak % 7,6 eta Kapital-ondasunak % 7,1. Era berean, aurreko urtearen aldean, Kontsumo-ondasunen (% 11,2), Bitarteko ondasunen (% 6,5) eta Kapital-ondasunen (% 5,4) esportazioen prezioek gora egin dute.

Arreta inportazioetan jarrita, ikusten da ezen, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Kontsumo-ondasunek % 6,9ko igoera izan dutela, baina urte arteko alderaketan sektore bakarra da zeinetan prezioak jaitsi diren, % 3,5 zehazki. Bestalde, beste bi ondasun motak, Bitarteko ondasunak eta Kapital-ondasunak, % 8,7 eta % 5,1 igo dira, hurrenez hurren, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 11,9 eta % 4,4, hurrenez hurren, aurreko urtearekiko.

Esportazioek xede dituzten eremu ekonomikoak kontuan harturik, prezioak igo egin ziren 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta eremu guztietan. ELGAn % 9,1 igo dira, EB-28an eta Euro eremuan % 7,9 eta % 7,4, hurrenez hurren, eta Munduko gainerakoan % 6,4. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, joera errepikatu egin da: prezioek igoera handiak izan dituzte eremu ekonomiko guztietan, eta nabarmentzekoak dira ELGA (% 7,4) eta Munduko gainerakoa (% 6,5); gainerako eremuak atzetik daude, tarte txikiarekin; hala, EB-28ak % 6,0ko hazkunde-tasa izan du, eta Euro eremuak % 5,4koa.

Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2022/IV

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 t/t-1t/t-4t/t-1t/t-4
Indize orokorra8,67,28,310,0
     
Euro eremua7,45,46,87,5
EB-287,96,04,95,2
ELGE9,17,46,18,3
Munduko besteak6,46,513,313,0

(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean

(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean

Data 2023ko Martxoaren 31a

Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Inportazioei doakienez, eremu geografiko guztiek prezio-igoerak izan dituzte aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta igoera horiek Munduko gainerakoan nabarmendu dira (% 13,3). Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, tasak positiboak dira eremu ekonomiko guztietan ere, eta berriz ere Munduko gainerakoa (% 13,0) eta ELGA (% 8,3) aise nabarmendu dira.

Informazio gehigorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022ko laugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 8,6 igo ziren

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Eragiketa kodea : 
182532
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/12
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020847_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali